Didakteka
Bigarren hizkuntzen irakaskuntzan bitartekotza linguistikoa eraginkor bihurtzeko gakoak (Sánchez Cuadrado, A.)
Argitaratua: Monday, 23 September 2024, 9:52 AM
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- L2
- Komunikazio-modua:
- Bitartekotza
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- L2
- Komunikazio-modua:
- Bitartekotza
- Bisitak: 198
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Bigarren hizkuntzen ikaskuntzarekin edota erabilerarekin lotuen dauden bitartekotza-motak laburbiltzen ditu Adolfo Sánchez Cuadradok liburuaren laugarren atalean: 1) testuen bitartekotza, 2) kontzeptuen bitartekotza eta 3) komunikazioaren bitartekotza.
Bitartekotza-jarduera bat elkarri informazioa igortzea edo elkarreragineko edozein jarduera baino gehiago da. Izan ere, bitartekotza-jardueran, ekintza komunikatiboaren helburu nagusi bilakatuko baitira kanpoko behar komunikatiboak eta, horrezaz gain, gainditu beharreko eragozpen argi bat izan behar da (esaterako, hizkuntza-gaitasun eskasa, pertsonen arteko gatazka edo informazioaren zailtasuna).
Bitartekotza-jarduerak sortzeko, Adolfo Sánchezek azaldutako zenbait jarraibide dituzue:
Komunikazio-modu hau egiaztatzeko ebaluazio-prozesuak ezartzerakoan, erronka da, esaterako, EEMBeko eskaletan oinarritutako deskriptoreen bitartez zehaztea irizpide horiek.
Bitartekotza linguistikoa beharrezkoa da egungo gizartean eta, hizkuntza erreala baliatuz egiteko jarduera gisa azaldu da kapitulu honetan. Nolanahi ere, hizkuntza-ikasleak gaitasun-sorta zabalean trebatzeko aukera pedagogiko handiak ditu. Gainera, bitartekotza-jarduera diseinatzeko garrantzitsua da ongi ezagutzea komunikazio-modu honen berezitasunak. Bitartekotza-jarduera bat sortzeko jarraibideak eman ondoren, hiru jarduera-adibide ematen dira atalean. Lehena, bitartekotza intralinguistikorako (trebetasunak integratuta); bigarrena, bitartekotza interlinguistikorako; eta hirugarrena, enpatia eta irtenbidea garatzeko bitartekotza-jarduera.
Bukatzeko, komunikazio-modu honen zenbait alderdiri dagokienez, hausnarketarako hiru gai proposatzen dizkio irakurleari:
Bitartekotza-jarduera bat elkarri informazioa igortzea edo elkarreragineko edozein jarduera baino gehiago da. Izan ere, bitartekotza-jardueran, ekintza komunikatiboaren helburu nagusi bilakatuko baitira kanpoko behar komunikatiboak eta, horrezaz gain, gainditu beharreko eragozpen argi bat izan behar da (esaterako, hizkuntza-gaitasun eskasa, pertsonen arteko gatazka edo informazioaren zailtasuna).
Bitartekotza-jarduerak sortzeko, Adolfo Sánchezek azaldutako zenbait jarraibide dituzue:
- Bitartekotzazko jarduera-mota aukeratu, ikasleek etorkizunean egingo duten hizkuntza-erabileraren arabera, eta argi eta garbi zehaztu bitartekotzaren komunikazio-testuingurua. Esaterako, ikasleek lantokietan topa ditzaketen egoera komunikatiboak direla-eta, egokia izan liteke ikasleentzat testuen bitartekotzan trebatzea: ahoz ematea informazio jakin bat, edo komunikazioa ahalbideratzea egoera delikatuetan eta desadostasuna dagoenean. Beste adibide bat aipatzearren, ikasleak baldin badira hizkuntza horretan eskolak emango dituzten irakasleak, jardueren helburua izango da ideiak eta kontzeptuak jorratzeko elkarrizketa lantzea, edo, bestela, jardueretan testuen itzulpenak lantzea.
- Testua eta testuingurua hautatu. EEMBaren Liburu osagarrian laguntza handikoa izan liteke 5. eranskina, ohiko lau testuingurutako zenbait testu eskaintzen baititu: eremu pertsonalekoak, lanekoak nahiz arlo publikoari zein hezkuntzari dagozkionak.
- Gaitasun-maila zehaztu. Testuen zailtasun-maila aukeratzean, honako galdera honi erantzun behar genioke: abiapuntuko informazioaren zailtasun-mailak jarduera baldintzatzea nahi al dugu? Izan ere, litekeena da bitartekotza-jarduera zehatz bat erabili nahi izatea bitartekotza-trebetasunen bat lantzeko, eta kasu horretan ulermen-prozesuek ez izatea horrenbesteko garrantzirik (esaterako, azterketa-proba bateko atal batzuk lantzea). Bestalde, bitartekotza-jardueran ulermena eta ekoizpena integratzen badira, ikasleen ulermen-maila neurtzea interesatzen zaigu.
- Bitartekotza-trebetasunak identifikatu. Bitartekotza-jardueraren testuinguru komunikatiboa nahikoa zehazten badugu (adib., egoera bat non hartzaileek ezin duten eskuratu informazioa, edo ezin duten elkar ulertu beste solaskide batekin), erraza da behar diren zenbait bitartekotza-trebetasun aurreikustea, eta horretarako Liburu osagarria lagungarri gerta dakiguke.
- Hartzailearentzako informazio esanguratsua hautatu. Bitartekotza-jardueran, informazio esanguratsua hautatu behar bada abiapuntuko testuan, garrantzitsua da zehaztea zein den informazio hori, hiztunek informazio-atal desberdinak har baititzakete esanguratsutzat egoera komunikatibo berean. Horretarako, beharrezkoa da erabiltzaile gaitu batzuek adostea zein den informazio esanguratsua egoera komunikatibo horretan.
- Jarduera pilotatu. Garrantzitsua da hizkuntza-ikasleekin testatzea bitartekotza-jarduera bat, hasiera batean aurreikusi ez diren bitartekotzaren mikro-trebetasunak detektatu ahal izateko.
- Ebaluazio-irizpideak ezarri. Jarduera komunikatibo orok ezarri behar ditu mekanismo batzuk, ikasleek eta irakasleek jarduera horren arrakasta neurtu dezaten. Ebaluazio hori formatiboa izan daiteke, prozesuaren gogoetan oinarritutakoa (proba diagnostikoak, ikasgelako ariketak, portfolioak, autoebaluazioa, berdinen arteko ebaluazioa eta abar). Bestalde, ebaluazioa sumatiboa izan daiteke, egiaztatzegintzan oinarritutakoa (mailaketa-probak, aprobetxamendu-probak, menderatze-azterketak, egiaztatze-probak, etab.). Nolanahi ere, bitartekotza-jardueraren ebaluazioa zehazterakoan, garrantzitsua da rolak eta ponderazioak ezartzea honako hiru irizpide hauetan:
- Ulermen-prozesuetan (trebetasun integratuen ebaluazioan).
- Bitartekotzaren mikro-trebetasun eta estrategietan (pilotatzean zehaztu ondoren).
- Hizkuntzaren ekoizpen-prozesuetan (koherentzia, kohesioa, jariotasuna, ahoskera, hiztegia, ortotipografia…).
Bitartekotza linguistikoa beharrezkoa da egungo gizartean eta, hizkuntza erreala baliatuz egiteko jarduera gisa azaldu da kapitulu honetan. Nolanahi ere, hizkuntza-ikasleak gaitasun-sorta zabalean trebatzeko aukera pedagogiko handiak ditu. Gainera, bitartekotza-jarduera diseinatzeko garrantzitsua da ongi ezagutzea komunikazio-modu honen berezitasunak. Bitartekotza-jarduera bat sortzeko jarraibideak eman ondoren, hiru jarduera-adibide ematen dira atalean. Lehena, bitartekotza intralinguistikorako (trebetasunak integratuta); bigarrena, bitartekotza interlinguistikorako; eta hirugarrena, enpatia eta irtenbidea garatzeko bitartekotza-jarduera.
Bukatzeko, komunikazio-modu honen zenbait alderdiri dagokienez, hausnarketarako hiru gai proposatzen dizkio irakurleari:
- Bitartekotza ez da hizkuntza-ikasgeletan zerbait erabat berria. Jadanik egiten ziren bitartekotza-jarduerak, horrela izendatu gabe, eta irakaslearen praktika on bat litzateke norbere jarduerak errepasatzea eta identifikatzea zeintzuk izan daitezkeen bitartekotzazkoak.
- Bitartekotza hizkuntzen artekoa bada, ikasleak kontra jar litezke. Garrantzitsua da ekintza-plan egoki bat diseinatzea, kontrako jarrera hori bideratu ahal izateko.
- Azkenik, bitartekotza, gaitasun linguistikoez haratago, hiztunaren beste gaitasun batzuekin loturik dago. Jarduera bakoitzean mikro-trebetasun bereziak eta estrategia kognitiboak, komunikatiboak zein afektiboak erabili beharko dira, ikasleentzat berritzaile gerta daitezkeenak.
Erreferentzia bibliografikoak:
- Sánchez Cuadrado, A. (2021). Claves para operativizar la enseñanza de la mediación lingüística en el aula de español como lengua extranjera o segunda lengua In C. Arrieta Castillo (ed.), Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE (113–142 or.). Udima.
Show comments