Bitartekotza hizkuntzen irakaskuntzari aplikatua (baliabide gehiago hemen)

Argitaratua: Monday, 7 November 2022, 10:05 AM
"Mediación en el aprendizaje de lenguas: estrategias y recursos" liburuaren azala.

Azken urteetan, eta bereziki 2020an Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria argitaratu zenetik, bitartekotza kontzeptuaren gaineko interesa (ber)piztu da hizkuntzen didaktikaren alorrean, 2001eko EEMBak jada aipatzen zuen komunikazio-moduen eredura egokitzeko ahaleginean, hizkuntza-trebetasunak gaindituz.

Horren erakusgarri dira, besteak beste, HABEk eskainitako baliabide hauek:

Irakasbileko sarrerak:

e-HIZPIDEko artikuluak:

Ikastaroak:

Horiez gain, oraindik orain argitaratu da Liburu osagarriaren euskarazko itzulpena, eta aurten, halaber, Adolfo Sánchez Cuadradok bitartekotzari buruz koordinaturiko liburua: Mediación en el aprendizaje de lenguas: estrategias y recursos

Hain zuzen, liburu horren aurkezpenean Sánchez Cuadradok berak idatzitako 1. atalaz eman zuen hitzaldia dakarkizuegu oraingoan ("El concepto de mediación aplicado a la enseñanza de lenguas"), kontzeptu berrien azalpen baliagarriz betea, gaiaren nondik norako nagusien berri jakin nahi duenarentzat.

Beste eduki interesgarriak

Foro de profesores de ELE

“La mediación lingüistica y cultural: de la teoria a la práctica en el aprendizaje de español como lengua extranjera” artikuluaz (Mendizábal de la Cruz, N.)

Valentziako Unibertsitateko “Foro de profesores de E/LE” aldizkariaren 2022ko 18. zenbakian argitara emandako artikulu honetan, bitartekotzari buruzko definizioari dagozkion alderdiak berrikusi ditu Nieves Mendizábal de la Cruz irakasleak. Gaitasun komunikatiboaren kontzeptua zabaltzeko beharra aipatu du egileak, eta, era berean, gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasterakoan bitartekotza-estrategiak txertatu behar direla adierazi. Horretarako, zenbait proposamen didaktiko eskaini ditu.
Liburuaren azala

Bigarren hizkuntzen irakaskuntzan bitartekotza linguistikoa eraginkor bihurtzeko gakoak (Sánchez Cuadrado, A.)

Adolfo Sánchez Cuadrado irakasleak "Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE" liburuaren laugarren kapituluan bitartekotza eraginkor irakasteko jarraibide eta adibide interesgarriak eskaintzen ditu. Atal horretan, egilea bitartekotza-jarduerari dagozkion kontzeptuak argitzen ahalegindu da, baita bigarren hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan eraginkor jarduteko gakoak eskaintzen ere. Merezi du laugarren kapitulua bere osoan irakurtzea, argigarria eta adibidez hornituta baitago, eta, ondorioz, irakurleak helduleku ugari izango ditu bitartekotza-jarduerak bideratzeko euskara-eskoletan. Sarrera honetan, bitartekotza-jarduerak lantzeko puntu nagusiak eskaintzen dira.