Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa. Liburu osagarria.

Argitaratua: Tuesday, 20 September 2022, 11:35 AM
EEMB LO 2022

Argitalpen honen bidez eguneratu da Europako Erreferentzia Marko Bateratua (jatorrizko argitalpena, 2001ekoa; euskarazkoa, berriz, 2005ekoa). Dena den, horren marko kontzeptualak indarrean segitzen du. Testua Europako Kontseiluaren baimenarekin sortu eta erabili da.

Webgunea: Common European Framework of Reference for Languages (CEFR)

Jatorrizko izenburua:

Common European Framework of Reference for Languages: Learning, teaching, assesment - Companion Volume. ISBN 978-92-871- 8621-8. © Council of Europe, April, 2020.

https://doi.org/10.54512/EEMBLO-2022


Beste eduki interesgarriak

Europako Marko Bateratua

Europako Erreferentzia Marko Bateratua

Asko dira gure herrian euskara ikastera hurbildu diren ikasleak eta asko izango dira hemendik aurrera ere hurbilduko direnak. Guztientzat eta horien ikas-prozesuaz arduratzen direnentzat premiazko tresna da Europako Erreferentzia Marko Bateratua. Gure hizkuntza, eta baita ere beste edozein hizkuntza ikasten edo irakasten ari den orok gogoz hartuko du liburu garrantzitsu honen euskarazko itzulpena. 2001ean argitaratu zen jatorrizko bertsioa, eta harrezkero, liburu horretara edo ondorengo beste zenbait itzulpenetara jo dute, behin eta berriz, hizkuntzen irakaskuntzan lanean jardun dutenek liburuaren mamiaz baliatzera. Lau urte igaro dira lehen argitalpenetik eta, zorionez, hemen dugu euskarazkoa. https://doi.org/10.54512/EEMB-2005
EEMB LO 2022

"Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria" eskura

"Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa – Liburu osagarria" (EEMB LO) plazaratu du HABEk. Eguneratu egin da 2001ean argitara emandako "Europako Erreferentzia Marko Bateratua", osatu, baina EEMBak ezarritako marko kontzeptualak indarrean dirau. Liburu osagarri honen berrikuntzen artean, komunikatzeko lau moduen arteko harremana da azpimarratzekoa, hizkuntza-trebetasunen kontzeptua gaindituz: ulermena eta ekoizpena (ahozkoa eta idatzizkoa) eta komunikazioa ahalbidetzeko elkarrekintza eta bitartekotza.
Sara Robles Ávila

Ahozko adierazpena eta elkarreragina bigarren hizkuntzen eskoletan: deskriptoreen eskalak programaziorako eta orientazio didaktiko eta metodologikoak

Artikulu honetan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko proposamenen azterketa exegetikoa egingo dugu, Liburu osagarriaren bertsio eguneratuan, bigarren hizkuntzen ikasleen ahozko ekoizpen-jarduerekin lotuta, eta zehazki ahozko adierazpenarekin eta elkarreraginarekin. Bi jarduerak eta horiek egiteko aktibatu behar diren estrategiak labur azaldu ondoren, argi eta garbi eta azaletik iruzkinduko ditugu hizkuntza-gaitasunaren sei mailetako bakoitzerako deskriptoreak: komunikazio-jarduera horiek garatzeko orientazio didaktikoak eta gomendio metodologikoak erakutsiko ditugu, Europako Kontseiluaren dokumentu eguneratuaren gomendioei jarraikiz; ahozko ekoizpen- eta elkarreragin-jardueren planifikazioa planteatuko dugu; eta, azkenik, jardunbide egokien dekalogoa eskainiko dugu. https://doi.org/10.54512/WHVY6840