Ahozko adierazpena eta elkarreragina bigarren hizkuntzen eskoletan: deskriptoreen eskalak programaziorako eta orientazio didaktiko eta metodologikoak

Argitaratua: Tuesday, 27 September 2022, 9:17 AM
Sara Robles Ávila

Artikulu honetan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko proposamenen azterketa exegetikoa egingo dugu, Liburu osagarriaren bertsio eguneratuan, bigarren hizkuntzen ikasleen ahozko ekoizpen-jarduerekin lotuta, eta zehazki ahozko adierazpenarekin eta elkarreraginarekin. Bi jarduerak eta horiek egiteko aktibatu behar diren estrategiak labur azaldu ondoren, argi eta garbi eta azaletik iruzkinduko ditugu hizkuntza-gaitasunaren sei mailetako bakoitzerako deskriptoreak: komunikazio-jarduera horiek garatzeko orientazio didaktikoak eta gomendio metodologikoak erakutsiko ditugu, Europako Kontseiluaren dokumentu eguneratuaren gomendioei jarraikiz; ahozko ekoizpen- eta elkarreragin-jardueren planifikazioa planteatuko dugu; eta, azkenik, jardunbide egokien dekalogoa eskainiko dugu.

https://doi.org/10.54512/WHVY6840

Beste eduki interesgarriak

EEMB LO 2022

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa. Liburu osagarria.

Argitalpen honen bidez eguneratu da Europako Erreferentzia Marko Bateratua (jatorrizko argitalpena, 2001ekoa; euskarazkoa, berriz, 2005ekoa). Dena den, horren marko kontzeptualak indarrean segitzen du. Testua, Europako Kontseiluaren baimenarekin sortu eta erabili da. https://doi.org/10.54512/EEMBLO-2022