"Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria" eskura

Argitaratua: Thursday, 22 September 2022, 8:32 AM
EEMB LO 2022

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa – Liburu osagarria (EEMB LO) plazaratu du HABEk, Europako Kontseiluaren baimenarekin. 2020an eman ziren argitara liburuaren ingeleseko eta frantseseko behin betiko bertsioak. Bi bertsio izango ditu euskarazko argitalpenak: paperezkoa eta online. Azken hau Irakasbil webgune honetan dago doan eskura eta Europako Kontseiluak ere jarriko du Markoari buruzko web-orrialdean, beste zenbait hizkuntzatan dauden itzulpenekin batera. Era honetan, 2005ean egindako lanari jarraipena eman dio HABE erakundeak, orduan argitaratu baitzen euskaraz jatorriz 2001ean plazaratutako Europako Kontseiluaren Common European Framework for Languages: Learning, Teaching, Assessment argitalpena, HABEren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren lankidetzari esker.

Oraingo argitalpenaren izenburuan agertzen denez, eguneratu egin da 2001ean argitara emandako Europako Erreferentzia Marko Bateratua, osatu, baina EEMBak ezarritako marko kontzeptualak indarrean dirau. Liburu osagarriaren berrikuntzen artean, komunikatzeko lau moduen arteko harremana da azpimarratzekoa, hizkuntza-trebetasunen kontzeptua gaindituz: ulermena eta ekoizpena (ahozkoa eta idatzizkoa) eta komunikazioa ahalbidetzeko elkarrekintza eta bitartekotza. Horrela, jarduerak eta komunikazio-moduak aipatzen dira, ekintzara bideratutako ikuspegia, baita ikaslea beti izan behar dela ikasprozesuaren erdigune ere. EEMB LOak 35 eskala berri eskaintzen ditu, eta horietatik 24 bitartekotzarako dira; horretaz gain, zeinu-hizkuntzarako nahiz elkarreraginezko online ekintzarako deskriptoreak dituzten eskalak zehazten dira. Erabiltzaile bakoitzak aztertu eta erabaki beharko du zer eskala edo deskriptore den garrantzizkoena bere testuinguruan.

Europako Kontseiluaren argitalpen hauen garrantzia azpimarratzekoa da, baita gure esparruan ere, helduen euskalduntzean alegia. Besteak beste, 2015ean indarrean jarri zen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) Hizkuntzen Europako Markora egokituta dago eta 2020an euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen duen Aginduan txertatu ziren EEMB LOan argitara eman diren zenbait garrantzizko eduki (adibidez, bitartekotza-jardueren bidez ere balioestea euskarazko komunikagaitasun-mailak).

Show comments

Beste eduki interesgarriak

Olga Juan-Lázaro eta Aránzazu Bernardo

DigCompEdu eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: ahozko online elkarreragina FlipGrid eta WhatsApp-ekin

Teknologia, erritmo desberdinetan, ikasgelaren fisionomia taxutzen duen elementu bat gehiago da hezkuntzan. Ikasgelaren barruan eta kanpoan lan egitea errazten duen programazio batean hura egoki integratzea funtsezkoa izan daiteke ikaskuntza- edo irakas-kuntza-esperientzia atsegin baterako, eraginkortasunari eta motibazioari dagokienez. Artikulu honetan, teknologia aurrez aurreko eskoletan txertatzeko sei etapako eredutik abiatuko gara, urrats horiek ikaskuntza autonomoa eta ikasgelaz kanpoko elkarreragina errazten baitituzte, eta, hortaz, ikasleak luzaroago daude xede-hizkuntzaren eraginpean, beren profil digitala eta lankidetza-ikaskuntza garatuz. Adibide gisa, bideoen bitartez parte hartzeko sare sozial bat proposatuko dugu, Flipgrid, eta istanteko mezularitza-sareetako ahots-oharrak erabiltzea –WhatsApp, adibidez, edo, bestela, Telegram edo Signal–. Esparru teoriko modura, Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) Companion Volume edo Liburu Osagarriaren «online elkarreragina» inbentario berritik eta DigCompEdu gisa ezagutzen den Irakasleen gaitasun digitalerako esparru europarretik abiatuko gara. Hau da gure helburua: XXI. mendeko irakasleengan jarrera esperimentalak sustatzea eta ikaskuntza aktiboaren elementu batzuk adibide gisa jartzea, ikasgelatik kanpo ahozko online elkarreragina sustatzeko diseinatutako proposamen didaktikoen bidez, eskolan irakasleak beteko baitu ezinbestekoa den gidariaren rola. https://doi.org/10.54512/WRED6660
Neus Figueras

Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: laburpen txiki bat eta irakaskuntzan eta ebaluazioan izan dezakeen eragina

Artikulu honek Europako Kontseiluaren "Common European Framework of Reference for Languages; Learning, teaching, assessment – Companion Volume" argitalpenaren eduki garrantzitsuenak deskribatzen ditu, eta liburua egiteko jarraitu den prozesua azaltzen; eduki horiek dagokien testuinguruan kokatzen ditu, eta aztertzen du nola eragin dezaketen irakaskuntza- eta ebaluazio-arloetan epe motz, ertain eta luzera. Ingeleseko behin betiko bertsioa 2020an plazaratu zen. Gaztelaniaz eta euskaraz, berriz, 2021ean izango da. "Hizkuntzan ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria" izango du azken horrek izenburu. https://doi.org/10.54512/PLWL2687
Adolfo Sánchez-Cuadrado

1195 - Aplicación del CEFR Companion Volume para integrar la mediación en la enseñanza y evaluación del euskera a la población adulta (bideo-laburpena)

2021eko uztailaren 6, 7, 8 eta 16an Adolfo Sánchezek "Aplicación del CEFR Companion Volume para integrar la mediación en la enseñanza y evaluación del euskera a la población adulta" ikastaroa eman zuen Zoom bidez, HABEk antolatuta. Beheko bideoan, ikastaro horretan landutako edukien gako nagusiak bildu ditu.
EEMB LO 2022

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa. Liburu osagarria.

Argitalpen honen bidez eguneratu da Europako Erreferentzia Marko Bateratua (jatorrizko argitalpena, 2001ekoa; euskarazkoa, berriz, 2005ekoa). Dena den, horren marko kontzeptualak indarrean segitzen du. Testua, Europako Kontseiluaren baimenarekin sortu eta erabili da. https://doi.org/10.54512/EEMBLO-2022
HEOC eta EMMB

HEOCa eta EEMBa prosodiaz

Iragan ekainean IRAKASBILen "Euskararen lehen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI)"-ren berri eman genuen; baina zer diote Europako Erreferentzia Marko Bateratuak (hemendik aurrera, EEMB) eta EEMBaren Liburu Osagarriak prosodiari buruz? Eta zer dio Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak (HEOC) gaitasun prosodikoari buruz? Jarraian, erreferentziazko dokumentu horietan prosodiari buruz azaltzen diren zenbait alderdi aipatuko ditugu, euskararen irakaskuntzan lagungarri gertatuko direlakoan.