HEOCa eta EEMBa prosodiaz

Published: Friday, 4 November 2022, 9:54 AM
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistics
  • Author of the introduction:
    • Maya Urroz, Ainara
HEOC eta EMMB
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Linguistics
  • Author of the introduction:
    • Maya Urroz, Ainara
  • Visits: 1524
  • Comments: 0
  • Favorites: 1

Iragan ekainean Euskararen lehen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI)ren berri eman genuen; baina zer diote Europako Erreferentzia Marko Bateratuak (EEMB) eta EEMBaren Liburu Osagarriak prosodiari buruz? Zer dio Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak (HEOC) gaitasun prosodikoari buruz? Jarraian, erreferentziazko dokumentu horietan prosodiari buruz azaltzen diren zenbait alderdi aipatuko ditugu, euskararen irakaskuntzan lagungarri gertatuko direlakoan.

Zer dio HEOCak prosodiaren inguruan?

Gaitasun linguistikoetan kokatzen da mailaz maila zeintzuk diren adierazpide linguistikoak. Bertan, alderdi fonologikoak nahiz aldaketa fonetikoak zerrendatzen dira; eta gaitasun estrategikoetan, komunikazio-estrategia gisa, fonemak nahiz zeinuak ezagutzea eta horiek ekoizteko estrategiak garatzea aipatzen da (ahoskera eta intonazioa).

Zer dio EEMBak?

EEMBaren 5.2.1.4. eta 5.2.1.6. ataletan argi deskribatzen dira bai gaitasun fonologikoa (esaldien fonetika edo prosodia), bai gaitasun ortoepikoa (fonemen ahoskera zuzena). Markoaren arabera, ahoskera maila guztietan landu behar da, eta irakasleek mailaren arabera zehaztu behar dute zer trebetasun fonologiko berri eskatzen zaizkion ikasleari, zer garrantzi erlatibo duten soinuek nahiz prosodiak, eta zuzentasuna nahiz jariotasun fonetikoa ikaskuntzako berehalako helburuak diren ala epe luzerako helburu gisa landuko diren.

Zer dio EEMBaren Liburu Osagarriak?

EEMBa eguneratze aldera, Liburu Osagarriak EEMBaren edukiak berrikusi eta aberastu ditu. EEMBaren Liburu Osagarriak 35 eskala berri ditu, eta, eskala horien artean, gaitasun linguistikoetan biltzen dira "Ahoskeraren kontrola" dagozkionak:

  1. Ahoskeraren kontrola
  2. Soinuen artikulazioa
  3. Prosodiaren ezaugarriak (intonazioa, azentua eta erritmoa)

Liburu Osagarrian kontuan hartu da hizkuntzen irakaskuntzan tradizionalki hiztun natibo idealizatu baten ahoskeraren kontrola hartu izan dela helburu gisa, eta, ondorioz, ez dela kontuan hartu izan ez testuingurua, ez alderdi soziolinguistikoak, ezta ikaslearen premiak ere.

Liburu Osagarriaren berrikuntzetako bat gaitasun fonologikoa da, eta bertan, gaitasun linguistikoen barnean, ahoskeraren kontrola agertzen da. Fonologia-eskala deskribatzen da, eta maila guztietara zabaltzen. Azentuari baino, ulergarritasunari ematen zaio garrantzia, eta "hiztun natibo" eredu idealaren mugak gainditzen ditu.

Fonologia-eskala hori bera Europako Kontseiluak argitaratutako liburuan ere deskribatzen da: Enriching 21st-century language education. The CEFR Companion Volume in Practice. Bertan, autoreek nabarmentzen dute Liburu Osagarriaren erabilgarritasuna ikasgelan. Bitartekotzari, literaturaren balioespenari, eleaniztasunari, online elkarreraginari eta fonologiari buruzko esperientziak jasotzen dituzte.


Erreferentziak

Europako Kontseilua. (2005).Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa. HABE eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. https://doi.org/10.54512/EEMB-2005

Europako Kontseilua. (2022). Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: Ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa. Liburu Osagarria. HABE. https://doi.org/10.54512/EEMBLO-2022

Gonzalez de Txabarri, J., Elosegi, L., Agirre, H., Larramendi, A., Maiz, A. eta Gonzalez de Txabarri, L. M. (2015). Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC). HABE. https://doi.org/10.54512/HEOC-2021

North, B., Piccardo, E., Goodier, T., Fasoglio, D., Margonis-Pasinetti, R. eta Rüschoff, B. (ed.). (2022). Enriching 21st-century language education. The CEFR Companion Volume in Practice. Council of Europe. https://www.coe.int/en/web/education/-/enriching-21st-century-language-education

Other interesting content

Kepa Dieguez

Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan

Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak ematea. Bide hori egiteko, Axularren Gero maisu-lanaren “Irakurtzaileari” deritzon atalean oinarrituta, “Irakasleari” aitzinsolasean azaldu da aferaren muinaren jatorria. Ondoren, zer-nolako ibilbide urri eta malkarra izan duen ahoskerak euskararen irakaskuntzan, eta, berrikiago, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) nolako isla daukan alderdi fonologikoak gaitasun fonologikoaren barruan; ebaluazioan ere azaltzen da mailaz maila. Ahoskerak ere izan du Euskaltzaindiaren arreta, eta EBAZ arauaren berri ematen da: euskara batuaren ahoskera zaindua. Aurrerago ahoskeraren eta prosodiaren inguruko proposamenak eta ikerlanak berbabide, hauxe garatzen da: Txillardegiren euskal azentuaren inguruko proposamena eta hari buruzko artikuluaren aitzindaritasuna azalduz; ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek egindakoa, eta, ahoskeraren gaineko oso lan interesgarria. Azkenik, teoria guztia praktikan ipintzeko, proposamen curricular eta didaktikoa egiten da, gaitasun prosodikoa HEOCean txertatu eta hari buruzko jakintza eta kontzientzia zabaltzeko. https://doi.org/10.54512/KRLR9470
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen aldizkaria

Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI). (Iglesias Chaves, A., Etxebarria Lejarreta, A. eta Eguskiza Sánchez, N.)

"Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI) " izenburua duen artikuluaren egileek EAPI euskararen prosodiaren lehen tresna multimedia eta interaktiboa aurkeztu nahi izan dute. EHUko EUDIA ikerketa-taldeak sortutako datu-basea du oinarri atlas horrek, eta prosodiari buruz egindako azterketak erakusten ditu: azentuaren kokapena euskararen aldaera eta silaba guztietan; oinarrizko perpausen intonazio-eredu esanguratsuenak, bai euskara batuarenak bai euskalkienak; eta bidea irekitzen du bat-bateko eta irakurritako testuen analisi prosodikoa egiteko. Atlas honen bidez, prosodiaren alorrean garatutako beste hizkuntza batzuekin parekatzen da euskara nazioartean.
EEMB LO 2022

"Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria" eskura

"Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa – Liburu osagarria" (EEMB LO) plazaratu du HABEk. Eguneratu egin da 2001ean argitara emandako "Europako Erreferentzia Marko Bateratua", osatu, baina EEMBak ezarritako marko kontzeptualak indarrean dirau. Liburu osagarri honen berrikuntzen artean, komunikatzeko lau moduen arteko harremana da azpimarratzekoa, hizkuntza-trebetasunen kontzeptua gaindituz: ulermena eta ekoizpena (ahozkoa eta idatzizkoa) eta komunikazioa ahalbidetzeko elkarrekintza eta bitartekotza.