Elkarrizketa Laura Acostarekin

Argitaratua: Wednesday, 5 March 2025, 1:16 PM
L de Lengua logoa

LdeLengua saio honetan, Francisco Herrerak elkarrizketa bat izan du Laura Acosta Ortegarekin, Northeastern University London-en ikertzaile eta irakaslearekin, ELEko (Español como Lengua Extranjera) ikasgelan ahozko elkarreragina irakasteari eta aztertzeari buruz.

Elkarrizketan, Laura Acostak ahozko elkarreraginaren gako nagusiak aztertzen ditu espainieraren irakaskuntzan, bai eta komunikazio-formatu eraginkorrenak ere, hala nola kontakizunak eta eztabaidak. Halaber, ikasleen artean txanda hartzeko eta emateko agertzen diren ereduak aztertzen ditu. Bestalde, adierazle pragmatiko eta diskurtsiboek duten rola eta ikasgelan lankidetza-sekuentziak sustatzeko estrategiak ere aipatzen ditu.  

Horrez gain, Laura Acostak praktikarako gomendioak eskaintzen dizkie ELEko irakasleei, eta irakasleentzako gomendio praktiko horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: 

      • Ahozko elkarreragina testutzat hartzea, bere osotasunean (elementu linguistikoak, paralinguistikoak…). 
      • Egoera errealetan pentsatzea, eta norberari honako galdera egitea: nola hitz egingo nuke nik egoera honetan? 
      • Ikasleen elkarreragina errealagoa izan dadin, fokua non jarri jakitea, eta dinamika egokia planteatzea. Izan ere, ikasleak ez dira besterik gabe hizketan hasiko beste hizkuntza batean. 

Horretarako, Laura Acostak hiru jarraibide nagusi proposatzen ditu: 

  1. Jarduerak behar bezala egituratzea (aldamiatzea), ikasleek ezagutzen duten hiztegia eta egitura gramatikalak kontuan hartuta. 
  2. Komunikazio-egoera sinesgarria sortzea, ikasgelan zentzua izango duena eta ikasgelatik kanpoko egoerekin lotura izango duena.
  3. Jardueretan aniztasuna bermatzea, ikasleen behar eta motibazio ezberdinetara egokitzeko.



Entzun elkarrizketa osoa (gaztelaniaz) hemen:

Iturriak eta gomendatutako irakurgaia: