Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 2327
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) oinarria hezkuntza inklusiboa da, eta ikasle guztien beharrak kontuan hartzea du xede, bereziki aniztasun funtzionala edo ikasteko estilo desberdinak dituzten ikasleekin.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Edukiak:
- Autonomia
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
1248 – Enseñar con andamiaje: estrategias innovadoras para promover un aprendizaje duradero y significativo (Irakatsi aldamiatzea baliatuz: estrategia berritzaileak, ikaskuntza iraunkor eta esanguratsua sustatzeko)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko martxoak 24
- Bisitak: 1277
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaroa parte-hartzaileei aldi baterako laguntza-estrategiak emateko diseinatuta dago, ikasleek aukera izan dezaten euskaraz duten gaitasunetik abiatuta (erabateko hasiberriak barne) xede-hizkuntzan autonomia eta hizkuntzaren jariotasun handiagoa lortzeko modu eraginkorragoan. Ikastaroak teoria eta praktika eskaintzen ditu, eta ikasitakoa beren testuinguruetan aplikatzeko aukera ematen die irakasleei. Ikaskuntza pertsonalizatzea eta metodologiak komunikazio-jardueretara egokitzea ditu helburu, eta ikastaroa erabilgarria da beren gaitasun pedagogikoak eguneratu eta ikasleen potentziala hizkuntzen ikaskuntzan maximizatu nahi duten irakasleentzat.
- Atalak:
- Egilea:
- López Medina, Beatriz
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
Unitate didaktiko inklusiboen diseinua (Pérez Fernández, L.M.)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko martxoak 19
- Bisitak: 926
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lucila María Pérez Fernándezek Clases inclusivas de lenguas extranjeras liburua argitaratua du 2024an. Liburu honek hizkuntzen irakaskuntzan inklusioak duen garrantzia aztertzen du, ez soilik printzipio etiko gisa, baizik eta estrategia eraginkor moduan, ikasle guztiek ahalik eta gaitasunik handiena lor dezaten, beren maila edozein delarik ere. Laugarren kapituluak hizkuntzen irakaskuntza inklusiboarekin lotutako metodo, estrategia eta printzipio zehatzak aztertzen ditu, eta jarduera-adibide batzuk proposatzen ere bai.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Edukiak:
- Autonomia
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Elkarrizketa Laura Acostarekin
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko martxoak 5
- Bisitak: 600
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
LdeLengua saio honetan, Francisco Herrerak elkarrizketa bat izan du Laura Acosta Ortegarekin, Northeastern University London-en ikertzaile eta irakaslearekin, ELEko (Español como Lengua Extranjera) ikasgelan ahozko elkarreragina irakasteari eta aztertzeari buruz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Elkarreragina
- Gaitasun komunikatiboa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Jarduera afektiboak, ikaskuntza eraginkorragoa izan dadin
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko urtarrilak 27
- Bisitak: 659
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Jane Arnold eta José Manuel Foncubiertak idatzitako "La atención a los factores afectivos en la enseñanza de ELE" liburuaren erreseina egin genuen Irakasbilen 2024ko abenduan, alderdi afektiboak lantzeko jarduera praktiko eta eraginkorrak aurkezten baitituzte egileek. Guztira, 45 jarduera eskaintzen dituzte liburuan eta, horietatik guztietatik, '4.1.9.'a erantsi genuen adibide moduan. Oraingoan, euskararen ikas-irakas prozesuetan alderdi afektiboari erreparatzearen garrantzia aintzat hartuta, '4.1.1.' Es mío izeneko jarduera dakargu hona, zenbait ohar eta irizpiderekin batera.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Edukiak:
- Autonomia
- Elkarreragina
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
"Scaffolding: cuándo, cómo y para qué utilizarlo en el aula de español como lengua extranjera (E/LE)" liburuaz (López Medina, B.)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko martxoak 15
- Bisitak: 1312
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, gutxienez, duela bi hamarkada garatutako kontzeptua da "Scaffolding" edo aldamiatzea. Baina zertan datza "Scaffolding" edo aldamiatze-metodologia? Ikasleei ikasgelan sortzen zaizkien arazoak euren kabuz konpontzeko aukera emango dieten baliabideez edo tresnez hornitzean datza. Beraz, ez da ikasleari zuzenean laguntzea gelako ariketak ebazten, baizik eta baliabideak ematea, azter ditzan eta ondorioak atera ditzan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Hizkuntza
- Sarrera-egilea:
- Insausti Albisu, Izaskun





