Jarduera afektiboak, ikaskuntza eraginkorragoa izan dadin

Argitaratua: Monday, 27 January 2025, 10:21 AM
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Trebetasunak:
  • Edukiak:
    • Autonomia
    • Interaction
  • Author of the introduction:
    • Mungia Idarreta, Alex
"La atención a los factores afectivos en la enseñanza de ELE" liburuaren azala
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Trebetasunak:
  • Edukiak:
    • Autonomia
    • Interaction
  • Author of the introduction:
    • Mungia Idarreta, Alex
  • Bisitak: 347
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Jane Arnold eta José Manuel Foncubiertak idatzitako "La atención a los factores afectivos en la enseñanza de ELE" liburuaren erreseina egin genuen Irakasbilen 2024ko abenduan, alderdi afektiboak lantzeko jarduera praktiko eta eraginkorrak aurkezten baitituzte egileek. Guztira, 45 jarduera eskaintzen dituzte liburuan eta, horietatik guztietatik, '4.1.9.'a erantsi genuen adibide moduan. Oraingoan, euskararen ikas-irakas prozesuetan alderdi afektiboari erreparatzearen garrantzia aintzat hartuta, '4.1.1. Es mío' izeneko jarduera dakargu hona, zenbait ohar eta irizpiderekin batera.

Ikasitakoak iraun dezan, kontuan hartu behar da sakonago ikasten dugula esperimentatzen dugun hori, baita gure sentimendu, interes eta espektatibekin lotzen den hori ere. Horrela, ikaskuntza lan mekaniko eta abstraktuan oinarritzen bada eta ez bada gure eremu afektiboarekin lotzen, ahulagoa eta galkorragoa izan ohi da ikasitakoa. Ildo horretatik, irakaskuntza soilik instrukzioetan oinarritzen bada eta eskolan egiten diren ariketak soilik egitura linguistikoak lantzera bideratzen badira, urrundu egiten gara ikaskuntza emozionaletik eta, konexio emozionalik gabe, gerora zailagoa izan ohi da ikasitako edukiak gogoratzea.

Liburu honetan proposatzen diren jarduera didaktikoak mailakatuta daude, baina beti egokitu litezke beste maila baterako, baldin eta dagozkion egokitzapenak egiten badira eta beharrezko laguntza linguistikoa ematen bada, ikasgelara bere horretan eraman aurretik. Egileen arabera, egokitzapenekin batera, irakasleek dagozkion jarraibideak eman behar dituzte, laguntza moduan. Esaterako, ikasleek argazki bat deskribatu aurretik, gomendioa da ziurtatzea zenbait esamolde ezagutzen dituztela: “beheko izkinan”, etab. Aldamiatze horrek autonomoago bilakatzen ditu ikasleak.

Egokitzapen-lana egitean, beti abiatu behar da norberaren ikasleen testuingurutik, eta, gero, aztertu nola baliatu jarduera hori ikasgelan. Jarduerak egokitzeko, ikasgelako paretak erabiltzea aholkatzen dute. Ikasleei eskatzea “aulkitik jaiki eta ikasgelako paretetan jarritako materialak ikus/irakur” ditzatela klaseari mugimendua ematearen ideiarekin dago lotua. Egileen arabera, mugitzeak honako abantaila hauek ditu: garunera oxigeno gehiago eramaten da, bi hemisferioen arteko lotura sendotzen da, erritmoa aldatzen du eta, batzuetan, beharrezkoa den atsedenaldi kognitiboa eskaintzen du, gero arreta handiagoz jarraitzeko eskoletan. Bestalde, ikasleen lanak paretetan jartzeak ikaskideen lanak irakurri ahal izatea errazten du, baita sentitzea ere gainerakoek estimatzen dutela norberak egindako lana.

Jarduera gehienetan, bikoteka edo taldeka aritzea eskatzen da eta, horregatik, gomendagarria da ikasleak aldatzen joatea talde txikiak sortzean, ikasleek gainerako guztiekin lan egiteko aukera izan dezaten uneren batean. Ikasleen arteko elkarreraginak ahozko ekoizpenaren jariotasuna sustatzen du (zuzentasuna baino), eta tresna bikaina da gaitasun komunikatiboa ikasgelan garatzeko.

Bestalde, jarduera batzuetan, etxean egiteko atazak ere zehaztu dira, beste batzuetan ahozko edo idatzizko atazak egiteko eska dakieke, ikasgelan egindako lana hobetze aldera. Esaterako, Me gusta, no me gusta jardueran eska liteke hurrengo egunerako elkarrizketatzeko pertsona bat (gustatzen zaionaz eta gustatzen ez zaionaz) eta idazteko paragrafo bat klasean irakurtzeko edo irakasleari emateko.

HABE liburutegian


Erreferentzia bibliografikoa:

Arnold, J. eta Foncubierta, J. M. (2019). La atención a los valores afectivos. Edinumen.

Beste eduki interesgarriak

La atención a los factores afectivos

"La atención a los factores afectivos en la enseñanza de ELE" liburua (Jane Arnold eta José Manuel Foncubierta)

Hizkuntzen irakaskuntzan esperientzia aitortua duten Jane Arnold eta José Manuel Foncubiertak Edinumen-erako idatzi duten "La atención a los factores afectivos en la enseñanza de ELE" liburua baliagarria izango da hizkuntzen irakaskuntzan ikuspegi zabalagoa eta integratzailea aplikatu nahi duen irakaslearentzat. Liburu honetan, teoriaz gain, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan erabiltzeko jarduera praktiko eta eraginkorrak aurkezten dira, alderdi afektiboekin lotura dutenak.