1248 – Enseñar con andamiaje: estrategias innovadoras para promover un aprendizaje duradero y significativo (Irakatsi aldamiatzea baliatuz: estrategia berritzaileak, ikaskuntza iraunkor eta esanguratsua sustatzeko)

Published: Monday, 24 March 2025, 10:52 AM
Beatriz Lopez Medina

Irakaslea

Beatriz López Medina
 Aurkezpena Ikastaro honetan, euskara-eskoletan nola eskaini aldi batean laguntza-estrategiak aztertuko da, ikasleek aukera izan dezaten aurrera egiteko euskaraz duten gaitasunetik abiatuta (baita ikasle hasiberriek ere), betiere  xede-hizkuntzan autonomia eta jariotasun handiagoa lortze aldera. Ikastaroan teoria eta praktika uztartuko dira, eta ikasitakoa beren testuinguruetan aplikatzeko aukera emango die irakasleei. Ikaskuntza pertsonalizatzea eta metodologia komunikazio-jardueretara egokitzea helburu, ikastaroa baliagarria izango da irakasteko gaitasun pedagogikoak eguneratu eta ikasleek hizkuntzak ikasteko duten gaitasuna maximizatu nahi duen edozein irakaslerentzat.

Data

Uztailaren 21, 22, 23 eta 24an.

Ordutegia

09:00 – 14:00

Lekua Donostiako Euskaltzaindiaren egoitza (Euskaltzaindiaren eta HABEren arteko lankidetza-hitzarmenari esker).

Iraupena

20 ordu

Ikastaro-mota

Aurrez aurre

Hizkuntza

Gaztelania

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Aurrematrikula

Martxoaren 24tik apirilaren 16ra, honako formulario hau betez. 

Matrikula

Onartuak izan direnek matrikula eta ordainketa egiteko jarraibideak jasoko dituzte.

Matrikularen prezioa

57,31 €

Ikastarorako sarbidea

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.


0:10
Kaixo soy Beatriz López Medina, profesora de la Facultad de Educación de la Universidad Complutense de Madrid. Me dedico a la adquisición, el aprendizaje y la didáctica de lenguas adicionales en contextos bilingües y multilingües.
0:23
0:23
Os invito al curso enseñar con andamiaje estrategias innovadoras para promover un aprendizaje duradero y significativo que se celebrarán entre los días 21 y 24 de julio en Donosti y que, como sabéis, está organizado por AVE. Durante estos días analizaremos que estrategias de apoyo pueden ofrecerse al alumnado de euskera para que construya su propio conocimiento y mejore su competencia comunicativa.
0:46
0:46
Además, desde el análisis de actividades de producción, recepción, mediación e interacción, crearemos un Banco de materiales didácticos modulable en función de la competencia lingüística del alumnado.
0:57
0:57
Finalmente, utilizaremos los recursos lingüísticos de nuestro entorno y dedicaremos el último día a la multimodalidad y al paisaje lingüístico. Todas estas actividades están diseñadas en función de los principios clave del andamiaje, ayuda al alumnado a ser cada vez más competente en la lengua objeto, en este caso el euskera, y a ser cada vez más autónomo. Espero que os animéis a hacer el curso y nos vemos en julio en Donosti. La esperarte.
1:27
1:27

Other interesting content

Scaffolding azala

"Scaffolding: cuándo, cómo y para qué utilizarlo en el aula de español como lengua extranjera (E/LE)" liburuaz (López Medina, B.)

Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, gutxienez, duela bi hamarkada garatutako kontzeptua da "Scaffolding" edo aldamiatzea. Baina zertan datza "Scaffolding" edo aldamiatze-metodologia? Ikasleei ikasgelan sortzen zaizkien arazoak euren kabuz konpontzeko aukera emango dieten baliabideez edo tresnez hornitzean datza. Beraz, ez da ikasleari zuzenean laguntzea gelako ariketak ebazten, baizik eta baliabideak ematea, azter ditzan eta ondorioak atera ditzan.