Irakasbil
Foroak
Didakteka
Antsietatea eta ikaskuntza birtuala
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko ekainak 7
- Bisitak: 935
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Itzulpen Saila 58. zenbakian argitaratu zuen HABEk 2024an "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" erreferentziazko liburuaren euskarazko bertsioa.
Sarrera honetan, Zsuzsanna Bárkányi irakasleak idatzitako "Antsietatea eta ikaskuntza birtuala" izenburupeko 6. kapituluaren zenbait ideia nagusi azaleratuko dira; nagusiki, praktikarako gomendioak. Izan ere, antsietateak eragotzi egiten du ikasleek ekoizpeneko jardueretan parte hartzea eta frogatuta dago batzuetan ikasleek, nahiz eta ahozko ekoizpeneko jarduerak egin, askotan ez dituztela partekatzen, ondo ez hitz egiteko beldurragatik.
Halaber, ikerketaren emaitzek erakusten dute, atzerriko hizkuntza batean ahoz adieraztean antsietatea gutxitzen duten testuinguruak eta estrategiak egon arren, ez dagoela antsietatea minimizatzen duen ikaskuntza-testuingururik. Ondorioz, irakasleek antsietatea ikasprozesuaren aldagaitzat kontuan hartu behar dute eta hura kudeatzen jakin irakaskuntza-maila eta -testuinguru guztietan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
H90 - Relevance of the Council of Europe's Common European Framework of Reference for Languages: Learning, teaching, assessment to improvement of parametres
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko ekainak 6
- Bisitak: 447
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Francis Heyworth-ek hitzaldi bat eman zuen ingelesez 2002an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Relevance of the Council of Europe's Common European Framework of Reference for Languages: Learning, teaching, assessment to improvement of parametres" (Papel del Marco de Referencia Europeo para el aprendizaje, la enseñanza y la evaluación de lenguas del Consejo de Europa en la mejora de parámetros) izenburupean.
"Nuevos retos en la enseñanza de segundas lenguas: la mejora de parametros" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXI. Udako Ikastaroen barruan.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- IFB zenbakia:
- 28(2)
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
Iritzi (uste izan, deitu)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko ekainak 3
- Bisitak: 1462
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azkenengo bi mendeetako joerari jarraikiz, "iritzi" da erabili behar dena aditz nahiz izen gisa Euskaltzaindiaren arauaran arabera. Kontuan izan datiboko marka eskatzen duela. Gainera, "uste izan" eta "deitu" aditzen baliokide izan daiteke.
Sarrera honetan azalpenez gain adibideak ere emango dira, bai forma egokienak, bai desegokienak.
Hizkuntzen eskola jolas-dinamiken bidez planifikatzea eta kudeatzea (Arrieta Castillo, C. eta Celorrio Aguilera, I.)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko maiatzak 23
- Bisitak: 978
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Carolina Arrieta Castillo irakasleak hizkuntzen irakaskuntzan dihardutenei zuzenduriko liburu bat prestatu du: "Discurso, comunicación y gestión del aula de ELE". Iris Celorrio Aguilerak eta Carolina Arrieta Castillok “Juego comunicativo: Planificar y gestionar el aula de ELE con dinámicas de juego” liburuko atala idatzi dute.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Motibazioa
- Gaitasun komunikatiboa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Zer da hizkera sexista?
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko maiatzak 23
- Bisitak: 1344
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaldunen hizkera sexistaz mintzo dira Irene Arrarats eta Maialen Berasategi BERRIAren "Ezer ez eta festa" podcastean. Honako galdera hauekin abiatzen dute podcasta: “Nola neurtzen da hizkuntzen zama sexista? Hizkuntza bat sexista izan daiteke ala hiztunak gara sexistak?“.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Euskaltegien datuak ChatGPTren begietatik
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko maiatzak 22
- Bisitak: 1335
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azken bi urteotan, gure artean, zalaparta izugarria sortu du ChatGPT txatbotak. Asko eta asko gara haren atzaparretan erori garenak, bata bestearen atzean eskaintzen dizkigun hitzen sekuentziekin liluratuta. Beste egun baterako utziko dugu horrelako teknologiek duten alde iluna, baina, gaurkoan, bere aurpegi argiak eskaini dezakeen aukeretariko bat azalduko dugu: edozein irudi “ulertzeko” duen gaitasuna. Eta, horretarako, HABEk helduen euskalduntzea ebaluatzeko oinarrizko 10 adierazleren datuekin ChatGPTk zer egin duen azalduko dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Nola erabiltzen duzu adimen artifiziala? Autoebaluatzeko gida bat.
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko maiatzak 20
- Bisitak: 2249
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Adimen artifizialaren erabilerari buruzko sarrera bat idatzi du Ramón Besonías-ek "IA educativa" blogean. Eremu askotarako material eta ideia erabilgarriak plazaratu eta partekatu ditu. Seguruenik, gurean ere gaiaren inguruan hausnartzeko interesgarriak izango dira. Batzuk itzulita daude sarrera honetan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Helduen euskalduntzeari buruzko datuak HABEren webgunean
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko maiatzak 16
- Bisitak: 1079
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Eguneratu egin dira euskalduntzearen sektoreari buruz HABEren webgunean dauden datuak. Lau multzotan daude datu horiek "estatistika-datuak" eremuan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki







