Didakteka
The Routledge handbook of materials development for language teaching (Norton, J. eta Buchanan, H. [ed.])
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Bisitak: 407
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Routledge Handbook of Materials Development for Language Teaching hizkuntzak irakasteko materialak garatzen dituen gida da. Gidak lau ideia nagusi aztertzen ditu, eta ideia bakoitzak materialen garapenari buruzko hainbat alderdi jorratzen ditu. Lehen ideiak materialen garapenaren eta haren historiaren ikuspegi orokorra ematen du. Bigarren ideia materialen garapenaren oinarri teorikoetan oinarritzen da, hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren printzipioak barne. Hirugarren ideiak materialen garapenari buruzko gogoeta praktikoak jasotzen ditu, hala nola beharren azterketa eta ebaluazioa. Azkenik, laugarren ideiak materialen garapenean sortzen ari diren joerak aztertzen ditu, besteak beste, teknologia digitalak eta hezkuntza-baliabide irekiak.
Gidaren bederatzi ataletan teoria eta praktika uztartzen dira. Lehen zatiak hizkuntzak irakasteko materialetan egindako aldaketak eta aurrerapenak deskribatzen ditu. Bigarrenean, azken boladan puri-purian dauden materialen garapenari buruzko gairik eztabaidagarrienetako batzuk lantzen dira; nazioarteko ikasliburuen garrantzia, hizkuntzak irakasteko materialen benetakotasuna, materialak idazteko hizkuntza hautatzea eta materialen eduki kulturala, besteak beste. Hirugarren zatian, ikerketaren eta materialen garapenaren arteko korrelazioa aztertzen da: zer, nola eta zergatik. Hizkuntzak ikasteko eta trebetasunak garatzeko materialak ere aipatzen dituzte laugarren zatian. Bosgarrenean, jarraibideak eta prozedurak ematen ditu, hezitzaileek eta material-diseinatzaileek irakaskuntza-materialak ebaluatu eta egokitu ditzaten. Seigarren zatian, testuinguru jakin batzuetako materialen garapena aztertzen da. Hala ere, eskuliburu honen atalik nabarmenena zazpigarrena da, eta hizkuntzak ikasteko materialetan teknologia txertatzeari buruzko bi kapituluz dago osatua: lehenengoan, ikasmaterial konbinatuak garatzen dira, eta bigarrenean, gailu mugikorren egungo joera nahiz horien erabileraren eraginkortasuna nola ebalua daitekeen aztertzen da. Zortzigarren atalean, ikasleek materialen garapenean eta aldaketan betetzen duten papera nabarmentzen da. Azken zatia, bederatzigarrena, garapen profesionalari eta materialen sorrerari buruzkoa da.
Laburbilduz, materialak gizatiartzearen gaiari heldu behar zaio, funtsezkoa baita adimen artifizialaren garaian konpromiso afektibo eta kognitiborako. Horretaz gain, teknologia berriek ez dute ordezkatu behar gelako interakzio esanguratsua, eta baliabide fidagarriak ziurtatu behar dira. Tomlinson-ek (2020) azpimarratzen du materialen garapenari buruzko ikerketak maisu zein ikasleei mesede egingo dieten aurkikuntzak egitean oinarritu behar duela.
-
Argitaletxearen laburpena:
- Aldaketak eta garapenak hizkuntzak irakasteko materialetan
- Materialen garapenari buruzko gai eztabaidagarriak
- Materialen ikerketa eta garapena
- Hizkuntzak ikasteko eta trebetasunak garatzeko materialak
- Materialen ebaluazioa eta egokitzapena
- Testuinguru espezifikoetarako materialak
- Materialen eta teknologiaren garapena
- Argitaratzeko materialak garatzea
- Garapen profesionala eta materialen idazketa
Teoriaren eta praktika konbinatuz, eskuliburu irisgarri hau funtsezko irakurketa da hizkuntza-irakaskuntzan dabilen ororentzat.