Aurkezpenak hobetzeko dekalogoa

Argitaratua: Wednesday, 10 July 2024, 8:46 AM
Make Irigoien

Diapositiba bidezko aurkezpenak edo diapositiba bidezko bideo-aurkezpenak ohiko kontu bilakatu dira gure egunerokoan. Hartzaileek gure mezuak ahalik eta modurik errazenean prozesatu ditzaten, honako hauek aintzat hartzea komeni da:

      • komunikatu nahi duguna zaintzea;
      • testuingurua kontuan izatea;
      • plangintza bisual kontzientea egitea.

Aurkezpen berria sortzeko puntu-puntuan zaude? Edo lehenagotik egindakoren bat berritu nahian? 

BBB

Hona hemen aurkezpenak [bir]pentsatzeko, [bir]moldatzeko eta birziklatzeko  iradokizunak: 

  1. Diapositiba bat, ideia bat!
  2. Zenbat eta testu gutxiago, hobe!
  3. Irudiak, mezuak indartzeko!
  4. Adi diseinu-arauei!
  5. Bideoak 10 minutukoak gehienez!
  6. Bideoaren audioa zaindu!
  7. Azpitituluak bai, baina nahierarakoak!
  8. Hartzaileari bideoa ikuserraz egin eta arintasunez hurbildu!
  9. Lizentzia askeak lehenetsi!
  10. Hedapena hartzailearen arabera egokitu!

Bideo-zerrenda honetan, informazio zabalagoa duzu. 

Infografia bat ere badago. 

 Infografia: aurkezpenak dekalogoa

Eta, nola ez, Hezitzaile bat sarean bloga. Teknologia eta hezkuntza lantzen dira bertan euskaraz,