Irakasbil
Didakteka
Zerk egiten du on hizkuntzak ikasteko jarduera bat?
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 306
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“What makes a good language learning activity?" sarreran, jardueren garrantzia azpimarratu du Scott Thornburyk, ikerketak eta beste aditu batzuek adierazitakoak aipatuta.
Iaz argitara eman zen 100 Great Activities: The best of the Cambridge Handbooks for Language Teacher eskuliburuaren sarreran, hizkuntzen ikaskuntzarako jarduera on bat definitzeko zenbait ezaugarri zehaztu zituen Penny Ur-ekin batera, galderez lagunduta. Hona hemen.
1. Onargarritasuna / itxurazko baliozkotasuna. [Plausibility / face-validity]
- Jarduera onargarria iruditzen al zaie irakasleei?
- Bat al dator irakasleek ikasgelan/eskolan funtzionatzen dutenari buruz duten irizpide profesionalarekin?
- Era berean, ikasleen ikuspegitik, merezi du?
2. Ikaskuntza-balio probablea. [Likely learning value]
- Aberasgarria da jarduera ematen duen hizkuntzaren praktika-kopuruari erreparatuta?
- Hitz egin edo idatzi behar bada, zenbat hizkuntza-ekoizpen sortarazten du jarduerak?
- Entzun edo irakurri behar bada, zenbat ekarpen [edo input] garrantzitsu ematen da eta zer sakontasunez prozesatu behar dute ikasleek?
3. Interesa.[Interest]
- Zer konpromiso- eta arreta-maila dute ikasleek jarduera egiten dutenean?
- Zenbat parte-hartze edo interakzio dakar?
- Jarduera atsegina eta motibagarria al da berez?
4. Moldagarritasuna. [Versatility/Adaptability]
- Erabil al daiteke testuinguru askotan (atzerriko hizkuntzan edo bigarren hizkuntzan, ikasle asko daudenean, talde eleanitzetan, online eskoletan, eta abarretan)?
- Egokitu al daiteke zenbait testuingurutara, gaitasun-mailatara eta helburu desberdinetara?
5. Erraztasuna. [Simplicity]
- Erraza al da jarduera antolatzea eta moderatzea?
- Zenbat prestakuntza eta laguntza material behar du?
- Eskaini behar zaion denboraren ikuspegitik merezi du?
6. Zeharkako edo bigarren mailako ondorioa. [Spin-off]
- Ondorio onuragarririk al du hizkuntzaren berehalako ikaskuntzatik harago, adibidez, ikaslearen autonomia garatzeari, motibazioa hobetzeari edo ikasgelan giro positiboa sortzeari dagokionez?
7. Baliozkotzea. [Validation]
- Zein mailataraino oinarritzen da ikaskuntzaren teorietan eta, zehazki, bigarren hizkuntza baten ikaskuntzan?
- Ba al dago jarduera horren azpian ikerketarik?
- Ba al dago jarduerak ikaskuntza-emaitza positiboak dituela esateko frogarik (anekdotikoak izan arren)?
* Scott Thornbury Itzulpen Saila bilduman argitara emandako Nola irakatsi berba egiten? liburuaren egilea ere bada. 2006an, HABEk EHUrekin antolatutako ikastaroan ere aritu zen.