Irakasbil
Argitalpenak
e-HIZPIDE artikuluak
- Atala:
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan. Teoriatik praktikara.
- Argitalpenak
- Sortua: 2026(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 191
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikuluak euskararen irakaskuntzan ahoskera eta, bereziki, prosodia sistematikoki lantzearen beharra aztertzen du. Egilearen arabera, alderdi horiek funtsezkoak dira komunikazio eraginkor eta naturala lortzeko, baina sarritan bigarren mailan geratu dira irakaskuntzan. HEOCaren, EEMBaren, EEMB LOaren eta Euskaltzaindiaren arauen argitan, prosodiaren lanketarako oinarri teorikoak, jarduera-proposamenak eta ebaluazio-irizpideak aurkeztuko dira A1etik C2ra.
Ondorio nagusia da prosodia ez dela berez eskuratzen: berariaz landu behar da, eta eguneroko irakaskuntza-jardueretan integratu, ikasleen ahozko gaitasuna eta komunikazioaren naturaltasuna hobetzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- e-Hizpide zenbakia:
- 108
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Desgaitasun intelektuala duten pertsonek euskara ikasteko garapen informatikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 2026(e)ko maiatzak 21
- Bisitak: 565
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honetan, desgaitasun intelektuala duten pertsonek euskara ikasteko aukera izan dezaten bai&by Fundazioak garatu duen online aplikazio adimendunaren berri emango da. Urteetako ikerketa-lana eta DDK System teknologiaren egokigarritasuna eta pertsonalizazio-gaitasuna oinarri hartuta, xede-talde horren behar espezifikoei erantzuteko moldaketak egin dira, hala nola ikastaldietan, ariketetan eta irakas-estrategietan.
Artikuluan proiektuaren aurrekariak, pilotuaren garapena, 2024an proba pilotuan lortutako emaitzak eta etorkizunerako asmo eta erronka nagusiak aurkeztuko dira.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- e-Hizpide zenbakia:
- 107
Entzumen-desgaitasuna duten ikasleei irakastea: ikerketatik hezkuntza-praktikara
- Argitalpenak
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 13
- Bisitak: 534
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Entzumen-desgaitasunak hizkuntza-gaitasunaren garapena baldintzatzen du, eta erronka espezifikoak dakartza bigarren hizkuntza bat irakasteko eta ikasteko prozesuan. Ikerketa honek ebidentzia zientifikoan oinarritutako ikuspegi inklusiboan du abiapuntua, eta bi helburu nagusi ditu: (1) esparru argi eta eguneratu bat eskaintzea entzumen-desgaitasuna duten ikasleentzako bigarren hizkuntzen irakaskuntzari buruz, haien hizkuntza-premien karakterizazio zehatz eta zehaztutik abiatuta; eta (2) jarraibide eta estrategia didaktikoak proposatzea, irakasleei praktika inklusiboak eta eraginkorrak diseinatzeko aukera emango dietenak, hizkuntza-ikaskuntza esanguratsua errazteaz gain, ikasle horien hezkuntza-ekitatea ere sustatzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- e-Hizpide zenbakia:
- 107
“Zurekin hizketan”: filosofia audioak grabatuz zuzentzea
- Argitalpenak
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 25
- Bisitak: 580
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Ikerketa-proiektu bateko landa-lanean ezagutu genuen Miren, ikasleen bideo edo podcasterako ahozko grabazioak erabiltzeak duen eragina aztertzen ari ginela 1. Batxilergoko filosofia-irakaslea zen, eta ikasleei hots-mezuak bidaltzea erabaki zuen, idazlanak zuzentzea eragozten zion gertakari baten ondorioz. Ikasle bakoitzarentzako mezu bat grabatu zuen telefono mugikorrean ohiko moduan jardun beharrean, hau da, testuak ikastetxeko chromebookean grafikoki zuzendu ordez.
Hala, irakasteko modu berritzaile bat ezarri zuen Mirenek egoerak behartuta, literaturan aldez aurretik aipatu izan den eran eta ezusteko batez baliatuz, ahots-mezularitzarekin zuen trebetasunari, hezkuntzarekiko konpromisoari esker. Idazlanen zuzenketa audio-grabazioen bidez egiteak dakarren hobekuntzari buruzko zenbait azterlanek aipatzen dituzten gomendioetako askori jarraitu zien, agian konturatu gabe eta intuizio hutsez (Cann, 2014).
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Euskarazko komunikazio egokia: euskara idatziaren zuzentasuna
- Argitalpenak
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 11
- Bisitak: 733
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
GOI institutuak doktoregaientzat antolatutako formazioen barruan, “Euskarazko komunikazio egokia: euskara idatziaren zuzentasuna” izeneko online ikastaroa antolatu zen 2025eko ekainaren 5etik 18ra. Izan ere, komunikazio akademikoan testu espezializatuak sortzen dira eta horrelakoek badituzte berezitasun batzuk; besteak beste, hizkuntzaren kode estandarra eta estilo zaindua erabili ohi dute. Gurean, euskara batuak ekarri du estandarra, eta, beraz, komunikazio zientifikoan sortzen diren testuen zuzentasuna bermatzeko Euskaltzaindiak eman dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologikoak, sintaktikoak, ortografikoak, onomastikoak, hiztegikoak) aplikatu behar dira.
Ikastaroaren helburu nagusiak hauek izan ziren: esparru akademikoan kalitatezko testuak sortzea; lan akademikoen ezaugarriak aintzat hartuta euskarazko komunikazio akademikoan euskara idatziaren zuzentasuna bermatzea eta sortzen diren testuak zuzenak, egokiak eta ulergarriak izatea.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- e-Hizpide zenbakia:
- 107
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Hezkuntza-erakundeak hobetzea. Etengabe ikasten duten profesionalak eta erakundeak
- Argitalpenak
- Sortua: 2026(e)ko otsailak 10
- Bisitak: 582
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aldaketa eta hobekuntza etengabeko erronkak dira egungo gizartean, baita aukerak ere hezkuntza-arloko profesional eta erakundeentzat, prestakuntza-emaitzak eta jardueren kalitatea hobetu nahi dituztenean. Hori lortzeko, beharrezkoa da honako hauen garapena kontuan hartzea, betiere elkarrekin lotuta: curriculum, erakunde, arlo profesional eta komunitarioarena.
Ondorioz eratortzen diren berrikuntza-prozesuak sustatuz eta babestuz erdiesten dugu erakunde-garapeneko faseetan aurrera egitea eta ikasten duten eta ezagutza pedagogiko berria sortzen duten erakundeak lortzea. Prozesu hori ez da berez gertatzen eta aldaketa-eragile gisa jardungo duten eta testuinguruaren araberako beharretarako eta premia profesionaletarako estrategia egokienak erabiliko dituzten profesionalak eta zuzendariak behar ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide zenbakia:
- 107
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Ebaluazio formatiboaren zeregina euskararen irakaskuntzan: erregulazioaren eta ikaskuntza autonomoaren artean
- Argitalpenak
- Sortua: 2026(e)ko urtarrilak 23
- Bisitak: 747
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Helduen euskalduntzean, ebaluazioak funtzio bikoitza betetzen du: hizkuntza-egiaztatzea eta ikaskuntza-prozesuan laguntzea. Artikulu honetan, ebaluazio formatiboak testuinguru horretan duen zeregina aztertuko da; izan ere, badago curriculum-esparru komuna (HEOC), eta, aldi berean, aurrerapenaren ebaluazioa hezitzaile gisa definitzen duen araudia. Hezkuntza-ikerketaren eta hizkuntzen didaktikaren ekarpenetatik abiatuta, aztertuko da ebaluazio formatiboak nola erraztu dezakeen ikasle helduen autonomia, autorregulazioa eta gogoeta metalinguistikoa, irakaskuntza kontzienteagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin. Azkenik, ebaluazioaren kultura profesionala finkatzeko beharra planteatuko da, araudiaren eskakizunak eta hizkuntza ikasteko helburu pedagogikoak koherentziaz integratzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- e-Hizpide zenbakia:
- 107
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Adimen artifiziala: hiru euskara-irakasleren esperientzia eta iritzia
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko abenduak 12
- Bisitak: 889
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2025eko uztailean “Adimen artifiziala helduen euskalduntzean” ikastaroa antolatu zuen HABEk, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen baitan. Euskara-irakasle batzuk aritu ziren bertan hizlari. Horietako hirurekin hitz egiteko aukera izan genuen; haiek esandakoak bilduko ditugu artikulu honetan.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- e-Hizpide zenbakia:
- 106
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Artikulugileentzako irizpideak






