Ebaluazio formatiboaren zeregina euskararen irakaskuntzan: erregulazioaren eta ikaskuntza autonomoaren artean

Published: Friday, 23 January 2026, 9:53 AM
Juan G. Fernández

Helduen euskalduntzean, ebaluazioak funtzio bikoitza betetzen du: hizkuntza-egiaztatzea eta ikaskuntza-prozesuan laguntzea. Artikulu honetan, ebaluazio formatiboak testuinguru horretan duen zeregina aztertuko da; izan ere, badago curriculum-esparru komuna (HEOC), eta, aldi berean, aurrerapenaren ebaluazioa hezitzaile gisa definitzen duen araudia. Hezkuntza-ikerketaren eta hizkuntzen didaktikaren ekarpenetatik abiatuta, aztertuko da ebaluazio formatiboak nola erraztu dezakeen ikasle helduen autonomia, autorregulazioa eta gogoeta metalinguistikoa, irakaskuntza kontzienteagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin. Azkenik, ebaluazioaren kultura profesionala finkatzeko beharra planteatuko da, araudiaren eskakizunak eta hizkuntza ikasteko helburu pedagogikoak koherentziaz integratzeko.

https://doi.org/10.54512/PXQN8942

Bibliografia (sakatu zabaltzeko)


Agindua, 2020ko irailaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituena, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 191, 2020ko irailaren 28koa. https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/o/2020/09/09/(2)/dof/eus/html 

Black, P., & Wiliam, D. (1998). Assessment and classroom learning. Assessment in Education: Principles, Policy & Practice, 5(1), 7-74. https://doi.org/10.1080/0969595980050102 

Black, P., & Wiliam, D. (2009). Developing the theory of formative assessment. Educational Assessment, Evaluation and Accountability, 21(1), 5-31. https://doi.org/10.1007/s11092-008-9068-5 

Europako Kontseilua. (2022). Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa – Liburu osagarria. HABE.(Jatorrizko lana 2020an argitaratua). https://doi.org/10.54512/EEMBLO-2022 

Gonzalez de Txabarri, J., Elosegi, L., Agirre, H., Larramendi, A., Maiz, A. eta Gonzalez de Txabarri, L. M. (2015). Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC). HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea. https://doi.org/10.54512/HEOC-2021

Hattie, J., & Timperley, H. (2007). The power of feedback. Review of Educational Research, 77(1), 81-112. https://doi.org/10.3102/003465430298487

Nicol, D. J., & Macfarlane-Dick, D. (2006). Formative assessment and self-regulated learning: A model and seven principles of good feedback practice. Studies in Higher Education, 31(2), 199-218. https://doi.org/10.1080/03075070600572090 

Sadler, D. R. (1989). Formative assessment and the design of instructional systems. Instructional Science, 18(2), 119-144. https://doi.org/10.1007/BF00117714 

Sanmartí, N. (2010). 10 gako ikasteko ebaluatzen. UPV-EHU Argitalpen Zerbitzua [Jatorrizkoa 2007koa). 

Wiliam, D. (2011). Embedded formative assessment. Solution Tree Press.

Zimmerman, B. J. (2008). Investigating self-regulation and motivation: Historical background, methodological developments, and future prospects. American Educational Research Journal, 45(1), 166-183. https://doi.org/10.3102/0002831207312909


Show comments

Other interesting content

“Cómo promover una autoevaluación útil y gratificante” web-mintegia

Autoebaluazio baliagarria eta atsegina sustatzeari buruzko web-mintegia (Sanmartí, N.)

“Cómo promover una autoevaluación útil y gratificante” web-mintegia antolatu zuen Mondragon Unibertsitateak 2020ko maiatzean; Neus Sanmartí izan zen hizlaria. Didaktikan aditua dugu, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedratiko izan ondoren, irakasle emeritua da egun.
La evaluación formativa. Estrategias eficaces para regular el aprendizaje

"La evaluación formativa. Estrategias eficaces para regular el aprendizaje" (Mariana Morales eta Juan Fernández)

Ebaluazioa ezinbesteko tresna da, ikas-irakas prozesua hobetzeko eta kalitate handiagoko hezkuntza lortzeko. Ebaluazioak dituen funtzioen artean, formatiboak eragin handia du ikasleen hazkuntza sustatzeko, ikaskuntzak hobetzeko bidea erregulatu eta gidatzen baitu. Alderdi hori aintzat hartuta, oso interesgarria da Mariana Morales eta Juan Fernándezen liburua: "La evaluación formativa: estrategias eficaces para regular el aprendizaje". Testuak ikuspegi hurbila, praktikoa eta zorrotza eskaintzen du. 2022an argitaratutako liburua 150 orrialde ingurukoa da; hizkuntza argi eta zuzena erabiltzen du, eta erraz irakurtzen da. Hiru bloke nagusi ditu; gainera, Neus Sanmartí-ren hitzaurre batekin hasten da eta eranskin bat du bukaeran.