Irakasbil
Didakteka
"La evaluación formativa. Estrategias eficaces para regular el aprendizaje" (Mariana Morales eta Juan Fernández)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
- Bisitak: 486
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ebaluazioa ezinbestekoa da ikas-irakas prozesua hobetzeko eta kalitate handiagoko hezkuntza lortzeko. Ebaluazioak dituen funtzioen artean, formatiboak eragin handia du ikasleen hazkuntza sustatzeko, ikaskuntzak hobetzeko bidea erregulatu eta gidatzen baitu. Alderdi hori aintzat hartuta, oso interesgarria da Mariana Morales eta Juan Fernándezen liburua: La evaluación formativa: estrategias eficaces para regular el aprendizaje. Testuak ikuspegi hurbila, praktikoa eta zorrotza eskaintzen du. 2022an argitaratutako liburua 150 orrialde ingurukoa da; hizkuntza argi eta zuzena erabiltzen du, eta erraz irakurtzen da. Hiru bloke nagusi ditu; gainera, Neus Sanmartí-ren hitzaurre batekin hasten da eta eranskin bat du bukaeran.
- Neus Sanmartík hitzaurrean dioenez, ebaluazioari
buruz dagoen ikuspegi nagusia birpentsatzeko eta praktika berriak ezagutzeko
aukera ematen du liburu honek. Lau ideia edo ardatz nagusi azpimarratzen ditu:
- ikasleak ikasten saiatzeko benetan motibatzen duenean sakontzen saiatu behar dutela irakasleek, betetzearen kulturatik konfiantzazkora igarota;
- feedbackaren garrantzia (atzeraelikadura gehiago eta nota gutxiago ematea);
- irakasleak ereduak eskaintzea
- aldaketa-prozesua familiei nola helarazi.
- Para qué evaluar ("zertarako ebaluatu") da lehenengo blokearen
izenburua.
- Ebaluazio formatiboa (hezitzailea) eta sumatiboa (batutzailea) bereizten dira. Ebaluazio formatiboaren xedea ikaskuntza hobeak lortzea da, frogak bilduz, feedbacka partekatuz eta horren araberako erabakiak hartuz.
- Atal honetan, egileek ebaluazioan azken urteetan ikasitakoa partekatzen dute eta zenbait estrategia eskaintzen.
- La evaluación formativa como promotora de crecimiento ("ebaluazio formatiboa hazkundearen sustatzaile gisa") da bigarrena.
- Ebaluazio formatiboaren helburua azpimarratzen dute egileek. Prozesua nola ebaluatuko den, informazioa biltzeko zein tresna erabiliko diren eta erabakiak hartzeko gakoak eskaintzen dituzte.
- Argi uzten dute tresna anitz kalifikatzeko erabili beharrean (helburu sumatiboz, alegia) ikasleen ikaskuntzak erregulatu edo orientatzeko erabili behar direla.
- Atzeraelikadura eta horren garrantzia ere jorratzen dute (kalifikazioei iruzkinak gehitzea ez da eraginkorra, feedcback egokirako gakoak…).
- Ebaluazioan aldaketa sakonak egiteko kontuan hartu beharreko faktoreak ere aztertzen dituzte, hala nola erakunde hezaitzailearen kultura edo hezkuntza komunitateko kideen artean ebaluazioa nola zabaldu daitekeen (komunitate profesionalak....)
- Hirugarren zatia, praktikoena agian, una brújula para aprender da (“ikasteko iparrorratz bat”) da.
- Ikaskuntza-xedeak ikasleekin partekatzearen garrantzia azpimarratzen dute, helburu edo helmuga gisa har ditzaten.
- Adibide eta eredu ezberdinak erakustea proposatzen da, ikasleek erreferentzia gisa har ditzaten; ebokazio-teknikak ere aipatzen dira.
- Ebaluazio diagnostikoari tartea eskaintzen diote.
- Kalitatezko feedbacka nola eman aztertzen dute, baita motibazioak eta metakognizioak ebaluazio-prozesuan nola eragiten duten ere.
- Autoebaluazioa eta koebaluazioa jorratzen dira, irizpideetan eta modelizazio-prozesu batean oinarrituta egon behar dutela azpimarratuz, eta ez nota bat jartzean.
- Ebaluazio sumatiboari erreparatzen diote azken kapituluan; horren izaera argitzen dute, azpiko curriculumaren (edo ezkutukoaren) zein ebaluazioaren dimentsio etikoa aipatuz. Berriz ere irizpideetan oinarritzearen garrantzia nabarmentzen dute, eta emaitzen berri emateko alternatibak proposatzen (esaterako, txosten kualitatiboak eta elkarrizketa pertsonalak).
- Eranskinak hausnarketarako, bakarka zein taldeka egiteko, hamar proposamen labur eta egingarri biltzen ditu. Irakasleen arteko lankidetzari ekiteko abiapuntu egokia eskaintzen dute.
Laburbilduz, oso liburu gomendagarria ebaluazio-praktikak birpentsatu eta hobetzeko gida praktiko eta zorrotz bat bilatzen duenarentzat. Ikerketa pedagogikoaren ebidentziak ikasgelara hurbiltzen ditu modu argi eta errazean, eta ebaluazioaren kultura eraldatzeko potentzial handia du. Izan ere, gaia zorroztasunez landu duten arren, azalpenak argiak dira. Halaber, Irakasbilen eta e-Hizpiden azaldutako zenbait kontzeptu berriz ikusteko aukera dugu.
Atzeko azaleko testua
"Ebaluatzea, askotan, oztopo-lasterketa bihurtzen da, ikasleak gainditu eta irakasleak ziurtatzen duena, baina ikaskuntza hobetzeko helburuari erantzuten ez diona, ez kantitateari ez kalitateari dagokienez. Liburu honen egileek ikasleak benetan haztea ahalbidetuko duen ebaluazio formatiboa egitea proposatzen dute.
Horregatik, agian errepikatu ditugun ebaluazio-praktika batzuei buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzte, funtzionatzen duten ala ez sakon planteatu gabe. Zergatik egiten dugu egiten duguna? Zer oinarri teoriko du? Jasotzen al ditugu ebidentziak, eta horien analisiak ikasprozesua hobe dezakeeen berehalako ondorengo ekintza bat eragiten du?
Ebaluazio formatiboa ez da hiruhileko, hileko edo asteko zerbait. Ikaskuntzarekin batera gertatu behar da, hau da, gure ikasgelen barruan. Eta, gainera, ikasleek oso modu aktiboan parte hartzea lor daiteke. Irakaslearentzat lan pozgarria da, ikasleek gehiago ikasten dutela egiaztatzen baitu."
Erreferentzia bibliografikoa
Morales, M. eta Fernández, J. (2022). La evaluación formativa. Estrategias eficaces para regular el aprendizaje. SM.