Irakasbil
Foroak
Didakteka
Autoestimua landuz gero, emaitza hobeak
- Didakteka
- Created: 8 April 2026
- Visits: 643
- Comments: 0
- Favorites: 0
Autoestimua sendotuz gero, ikaslea hobeto sentitu eta ikasteko jarrera hobea izateaz gain, emaitza hobeak lortuko ditu. Eta autoestimua apala bada, ezin duela aurrera egin uste izango du eta, ondorioz, ez da behar beste ahaleginduko hizkuntza ikasteko garaian.
Sarrera honetan, irakaslearen roletik autoestimu hori lantzeko eta indartzeko zenbait iradokizun azaltzen dira.
Egokitzapenak eta egiaztatzea: tailerra GIELE jardunaldian
- Didakteka
- Created: 30 March 2026
- Visits: 529
- Comments: 0
- Favorites: 0
2026ko otsailean Madrilen izan ziren GIELEren VII. Jardunaldian egokitzapenak eta egiaztatzea izen zen tailer bateko gaia. Bertan aurkeztu eta landu zirenak webgune batean jaso zuten irakasleek; infografia bat ere prestatu zuten eta euskaratzeko baimena eman ziguten.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Hasierako R-a duten maileguak eta bokal protetikoa: erabilera eta irizpideak
- Didakteka
- Created: 20 March 2026
- Visits: 581
- Comments: 0
- Favorites: 0
Euskaltzaindiaren irizpideei jarraituz, e mailegu zaharrak eta errotuak (hala nola erradio edo errugbi) bokal protetikoarekin idatzi eta ahoskatu behar dira Arau bera aplikatzen zaie euskal toponimoei eta pertsona-izenei. Aldiz, mailegu berrietan, termino zientifikoetan edota nazioarteko hitzetan (adibidez robot edo rock), bokala ez da gehitzen beti.
Dislexia ikasgelan: inklusioa landuz (eta II)
- Didakteka
- Created: 6 March 2026
- Visits: 545
- Comments: 0
- Favorites: 0
Dislexiak hizkuntzaren prozesamenduan eragiten du, bereziki irakurketan eta idazketan, eta horrek irakaskuntza- eta ebaluazio-praktiken egokitzapena eskatzen du. Lan honek dislexia duten ikasleen ohiko ezaugarri linguistiko, kognitibo eta emozionalak kontuan hartuta, jardunbide didaktiko egokiak laburbiltzen ditu: denboraren eta ebaluazioaren malgutasuna, testu eta materialen irisgarritasuna, argibide argi eta egituratuak, laguntza-estrategia espezifikoak, ahozko ekoizpenerako egokitzapenak, baliabide teknologikoen erabilera eta alderdi afektiboen zaintza. Proposatutako neurriek hizkuntza-ikaskuntza irisgarriagoa eta eraginkorragoa sustatzen dute, eta, ikuspegi inklusibo batetik, ikasle guztien errendimendua hobetzen laguntzen dute.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Villoslada Fernández, Iñaki
Dynamics of L2 Sociolinguistic Development in Adulthood (Wirtz, M. A.)
- Didakteka
- Created: 4 March 2026
- Visits: 370
- Comments: 0
- Favorites: 0
Liburuan aztertzen da helduen bigarren hizkuntzaren eskurapena ikuspegi soziolinguistiko eta aldakorraren bitartez, ikasleek hizkuntza‑aldaerak nola erabiltzen eta bereganatzen dituzten azalduz. Austriako testuinguru naturalean egindako azterlan kuantitatibo eta kualitatiboek erakusten dute garapena ez dela lineala, eta faktore sozial, afektibo zein kognitiboek eragin zuzena dutela. Ondorioz, defendatzen da gaitasuna, esposizioa eta motibazioa jarraitutasunean ulertu behar direla, eta helduek ere errepertorio soziolinguistiko malgua gara dezaketela baldintza egokietan.
Irakasle gisa hobetzeko hiru ideia
- Didakteka
- Created: 2 March 2026
- Visits: 652
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Aditua" izatea eraikitzen den zerbait dela idatzi du ezagun dugun Juan Fernandezek. Hala, irakasle gisa hobetzeko prozesu hori bideratzeko gako batzuk azaldu ditu.
Antsietateari aurre egiteko estrategiak
- Didakteka
- Created: 25 February 2026
- Visits: 486
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hizkuntza bat ikasteak emozio askoren atea irekitzen du, eta horien artean antsietatea da ohikoenetako bat. Beldurrak, frustrazioak edo segurtasun faltak ikaslearen komunikatzeko gogoa murriztu dezakete, batez ere ikasgela giro seguruan oinarritzen ez bada. Horregatik, ezinbestekoa da irakasleek eta ikasleek elkarrekin lantzea antsietatea arintzeko estrategiak, bai maila fisiologikoan, bai psikologikoan, ikasprozesua atseginagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Mungia Idarreta, Alex
Gaitasun kritikoa eta adeitasun linguistikoa hizkuntzen eskolan
- Didakteka
- Created: 20 February 2026
- Visits: 530
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Campamento Norte" webgunean Lola Torresek hizkuntzen ikasgelan pentsamendu kritikoa eta adeitasun linguistikoa lantzeko proposamen bat aurkeztu du. Egileak azaldu du hizkuntzak pentsamenduan eta harremanetan eragina duela, eta ikasleek diskurtsoaren ondorioak ulertzen eta hizkuntza modu kontziente, kritiko eta errespetuzkoan erabiltzen ikasteko estrategiak proposatu ditu. Sarreran adierazitakoak badu lotura e-Hizpiden argitara emandako Encarna Atienzaren artikulu batekin.







