Irakasbil
Foroak
Didakteka
"Metodología de la investigación en la enseñanza-aprendizaje del español como segunda lengua (L2) / lengua extranjera (LE)" liburuaz (Santos Gargallo, I. eta Pastor Cesteros, S.)
- Didakteka
- Created: 22 February 2023
- Visits: 1404
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hizkuntzalaritza Aplikatuaren esparruan, oso liburu interesgarria argitaratu dute orain gutxi (2022), gaztelania atzerriko hizkuntza edo bigarren hizkuntza gisa ikas-irakasteko ikerketa-metodologiaren oinarriak biltzen dituena. Liburu honetan, hogeita hiru adituk osatu dituzte bigarren hizkuntzen irakaskuntzarekin lotutako ikerketa-metodologiaren oinarriak lantzeko hemezortzi kapituluak, zehatz eta adibidez horniturik.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
HABE Liburutegia: hizkuntzen ezagutzan eta ikasketan espezializatutako liburutegi publikoa
- Didakteka
- Created: 20 February 2023
- Visits: 1564
- Comments: 1
- Favorites: 1
HABE Liburutegia hizkuntzen ezagutzan eta ikasketan espezializatutako liburutegi publikoa da. Eskaintzen duenaren berri emango dizugu labur-labur sarrera honetan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
Irakasleen praktikak inklusiboak izan daitezen, orientabide batzuk
- Didakteka
- Created: 13 February 2023
- Visits: 1811
- Comments: 0
- Favorites: 1
Hezkuntza-Laguntzako Berariazko Premiak (HLBP) dituzten ikasleen berariazko hezkuntza-premiak irakasleek ezagutu eta identifikatu egin behar dituzte, praktikak inklusiboak izan daitezen. Hori dela eta, argitalpen honetan HLBPak dituzten ikasleak integratzen dituzten kolektibo bakoitzaren ezaugarrien, zailtasunen eta gaitasunen eta dituzten beharren deskribapen laburra jasotzen da. Era berean, orientabideak eta baliabideak ematen dira hezkuntzako profesionalentzat eta familientzat. Argitalpen honek ikasle horiei hezkuntza-erantzuna ematen laguntzeko xedea du, hezkuntza formaleko ikastetxeek abian jartzen dituzten hezkuntza-neurriak bideratuz eta bultzatuz, betiere ikasle horiek beren premia espezifikoetara egokitutako irakaskuntza jasotzeko duten eskubidea aitortuz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
"Europako Erreferentzia Marko Bateratua: webgune eguneratua" tailerra otsailaren 2an
- Didakteka
- Created: 31 January 2023
- Visits: 1278
- Comments: 1
- Favorites: 1
Aurreko urteetan bezala, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko jarduerak antolatuko ditu Europako Kontseiluak datozen hilabeteetan, Hala, "The updated CEFR website – Key concepts and ideas for implementation: Videos, workshop materials, documents, articles…" [EEMBaren webgune eguneratua – Inplementaziorako funtsezko kontzeptuak eta ideiak: bideoak, tailerretako materialak, dokumentuak, artikuluak...] tailerra izango da otsailaren 2an, 16:00etatik 18:30era. Ingelesa izango da hizkuntza eta Brian North moderatzailea.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
chatGPT aplikazioa: harriduratik erabilera didaktikora
- Didakteka
- Created: 23 January 2023
- Visits: 2528
- Comments: 2
- Favorites: 0
Ba al dakizu zer den chatGPT izeneko adimen artifizialeko aplikazioa? Erabili al duzu? Sarrera honetan, une honetan gaia zertan den azaldu digu Abel Camachok; hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruan gerora zer gerta litekeen ere zirriborratu du.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
Boli gorritik hodei kooperatibora. Berriz ere zuzenketarekin...
- Didakteka
- Created: 20 January 2023
- Visits: 1717
- Comments: 1
- Favorites: 0
Sakabanaketa digitalaren garaian, ikasleen idazkien zuzenketak beharrezkoa bezain astuna izaten jarraitzen du, bai eta konplexuagoa, teknikoagoa eta askotarikoagoa ere. Online programa espezifikoak erabiltzen ditugu, hiztegiak eta itzultzaile automatikoak kontsultatzen ditugu; eta, horrez gain, beste egile batzuekin ere lankidetzan aritzen gara edo Wikipediatik “kopiatu eta itsatsi” egiten dugu. Betiko aholkuak (zuzendu ikasteko, hitz egin ikaslearekin) baliozkoak dira oraindik ere, baina berrikuntza teknologikoak bata bestearen atzetik datozkigu eta ez dugu argi zer egin.
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko jarraibideak (Alonso, I., Galarraga, H.)
- Didakteka
- Created: 11 January 2023
- Visits: 1775
- Comments: 0
- Favorites: 1
Haizea Galarragak eta Idurre Alonsok irakasleek sekuentzia didaktikoetan elkarrekintza modu eraginkorrean eta sistematikoan txertatzeko gida baliagarri bat eskaini dute artikulu honetan. Ikerketa zabalago baten parte da artikuluan azaltzen den adibidea, irakasleen prestakuntza ardatz eta Arizmendi ikastolarekin elkarlanean. Hezkuntza formaletik at ere, interesgarri gerta dakioke edozein irakasleri. Izan ere, egileek hezkuntza-ibilbideko edozein arlotan erabil daitekeen diseinu-taula bat aurkeztu dute, tresna bizia izateko asmoz eraikia eta irakasle bakoitzak bere errealitatera moldatzeko sortua.
Desmotibazioa eskolan
- Didakteka
- Created: 20 December 2022
- Visits: 1301
- Comments: 0
- Favorites: 1
Desmotibazioa edo motibazioa galtzea izan dute hizpide Francisco Herrerak eta Alacanteko Unibertsitatean irakasle den María Méndezek "LdeLengua" podcastaren 148. emanaldian. Ikerketen emaitzak aipatu dituzte, hurbil dauden beste kontzeptu batzuk eta zenbait aholku eta estrategia birmotibatzaile. Erreferentzia bibliografiko batzuk ere eman dituzte aditzera.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:






