"Europako Erreferentzia Marko Bateratua: webgune eguneratua" tailerra otsailaren 2an

Argitaratua: Tuesday, 31 January 2023, 9:53 AM
Council of Europe

Aurreko urteetan bezala, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko jarduerak antolatuko ditu Europako Kontseiluak datozen hilabeteetan, Hala, "The updated CEFR website – Key concepts and ideas for implementation: Videos, workshop materials, documents, articles…" [EEMBaren webgune eguneratua – Inplementaziorako funtsezko kontzeptuak eta ideiak: bideoak, tailerretako materialak, dokumentuak, artikuluak...] tailerra izango da otsailaren 2an, 16:00etatik 18:30era. 

Tailer honetan, 2022ko azaroa-abendua bitartean birdiseinatu den EEMBaren webgunea aurkeztuko da; honako asmo hau egon da berritzean: EEMBaren ikuspegiaren funtsezko alderdietan, deskriptoreetan eta inplementaziorako ideietan ardaztea. 

Horrez gain, EEMB esparruari buruzko informazioa emango da tailerrean. Ondoren, parte-hartzaileek galdetegi batean parte hartuko dute eta, amaitzeko, EEMBaren Liburu Osagarriari buruzko buruzko eztabaida egingo da.

Brian North aditua —besteak beste, Itzulpen Saila bildumako 57. zenbakiko egileetako bat— izango da moderatzailea. Tailerreko lan-hizkuntza ingelesa izango da. Izena-eman behar da parte hartzeko. Halaber, badaude eskura erabiliko diren bi dokumentu, ingelesez ere bai: 

Gogora dezagun, bide batez, EEMBaren Liburu osagarriaren euskarazko bertsioa ere badagoela berritu den webgunean. 

Show comments
  • 2019anIñaki Murua - Thu, 2 Feb 2023, 8:15 AM
    Tailer honetan parte hartzekoa zara?
    Hala bada, zergatik ez duzu laburpena egiten eta Irakasbilen argitara dezagun bidaltzen?