Irakasbil
Foroak
Didakteka
Neoloteka, UZEIren hitz berriak biltzeko gune dinamikoa
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 26
- Bisitak: 1249
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Sarrera honetan, UZEIk sortutako Neoloteka egitasmoaren berri eman nahi da. Neolotekak euskarazko neologismoak identifikatu, bildu eta sarean zabaltzeko helburua du. Hizkuntzaren normalizazio-prozesuan, lexiko berria sortzea eta zaintzea funtsezkotzat jotzen da. Neolotekak oraindik ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n ageri ez diren 50 neologismo biltzen ditu hasiera batean, eta hilero 20 berri gehitzeko asmoa dago.
Nola hobetu migratzaileentzako hizkuntzen irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 25
- Bisitak: 1111
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen irakaskuntza nola egokitzen den migratzaile helduen testuingurura aztertzen da sarrera honetan. Kasu horietan, irakasleek malgutasunez eta sentiberatasun handiz jokatzea komeni da. Migratzaileekin bideratutako ikas-irakas prozesuetan, honako gako didaktiko hauek erabili behar dira: bost zentzumenak barne hartzen dituzten jarduerak, errealitateari loturiko ikaskuntza esanguratsua eta eguneroko hizkera erabiltzea. Aldi berean, ezinbestekoak dira osasun mentala zaintzea eta parte-hartzean presiorik ez jartzea.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Edukiak:
- H1
- H2
- Motibazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Pedagogías plurilingües para la enseñanza del inglés (Orcasitas-Vicandi, M., & Perales-Fernández-de-Gamboa, A.)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 23
- Bisitak: 763
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Liburu honek estrategia pedagogikoak eta kasu praktikoak eskaintzen ditu hezkuntza eleaniztunaren erronkei eta aukerei aurre egiteko, eta irakasleei tresnak eskaintzen dizkie hizkuntza-aniztasuna errespetatzen duten herritarrak hezteko.
Irakasleentzako inklusio-jarraibide orokorrak
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 17
- Bisitak: 1072
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskaltegietan ere, euskara-eskolak gero eta inklusiboagoak eta egokituagoak izan daitezen lanean dihardute eta, hala, sarrera honetan, irakasleentzako jarraibide orokor batzuk ematen dira praktika didaktikoa elikatzeko lagungarri izan daitezen.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
Bitartekotzaren inguruko bibliografia
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 11
- Bisitak: 1022
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABE Liburutegiaren bildumatik eta Dialnet plataforma osagarritik hartutako lanen bidez, hizkuntzen didaktikaren alorrean bitartekotzaren inguruko ikuspegi zabala ematen du bibliografia honek. Helburua da hizkuntzen didaktikan dihardutenei eguneroko praktikan lagungarri izan daitekeen materiala eskaintzea.
NotebookLM: podcastak sortzeko tresna
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko maiatzak 27
- Bisitak: 1182
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Sarrera honetan, Google-k garatutako adimen artifizialaren laguntzaileetako bat aurkeztuko dizuegu: NotebookLM. Merkatuan badaude NotebookLMren antzeko funtzioak dituzten beste tresna batzuk ere, besteak beste, Copilot, ChatGPT edota Claude. Tresna hauek norberaren testuetan oinarrituta galderak, laburpenak, azalpenak eta ideia nagusiak eskaintzeko gai dira. Irakaskuntzan oso erabilgarriak izan daitezke materialak antolatzeko eta ikasleei laguntzeko.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Reyes Llopis-Garcíarekin hizkuntzalaritza kognitibo aplikatuaz solasean
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko maiatzak 20
- Bisitak: 952
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
New Yorkeko Columbia Unibertsitateko irakasle den Reyes Llopis García izan da LdeLengua podcastaren 164. atalerako Francisco Herrerak elkarrizketatu duen aditua. Hizkuntzalaritza kognitibo aplikatua izan da landutako gaia. Azaldu dutenez, Llopis Garcíaren monografia bat argitaratu zen iaz gaiaz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Edukiak:
- Lexikoa
- Gramatika
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Letra larrien eta xeheen erabilera
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko maiatzak 8
- Bisitak: 1695
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) arautzeko asmoz, iaz argitaratu zuen 200.araua, Letra larriak eta xeheak erabiltzeari buruzkoa. Sarrera honek letra larrien eta xeheen erabileraren inguruko gogoeta eta gomendio batzuk jasotzen ditu.







