Irakasbil
Didakteka
"Código futuro": adimen artifiziala hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Visits: 1629
- Comments: 0
- Favorites: 0
Adimen artifiziala helduen euskalduntzean udako ikastaroan parte hartu ondoren, bertan aurkeztutako tresnetako bat baliatuta egindako laburpena partekatu nahi dugu sarrera honetan: NotebookLM da aipatutako erreminta hori. Izan ere, tresna horri esker, laburpenak, ikasketa-gidak, podcastak, kontzeptu-mapak eta abar egin daitezke, pdf batean, Drive-ko fitxategi batean, testu lau batean edo bideo-esteka batean oinarrituta.
Honela sortu dugu sarrera honetako eduki multimodala: aurkezpenaren pdfa igo eta tresna lanean jarri dugu, gure esku-hartzearen laburpena podcast formatuan izan dezazuen euskaraz eta gaztelaniaz; gainera, NotebookLMk egin dezakeenaren adibide bat aztertzeko aukera duzue.
Ikastaroko partaideek gogoratuko dutenez, tresna asko eta horiek hizkuntzen eskoletan izan ditzaketen erabilerak aipatu genituen; ikus hurrengo irudia, eta nahi izanez gero, estekari jarraiki taula periodiko gisa eraikitako dokumentura jotzeko.
Era berean, saioan zehar aipatutako ideia bat azpimarratu nahi dugu: tresna horietako bakoitza ikasgelara eramateak gure gaitasun digitala garatzen jarraitzea du ondorio, adimen artifizial sortzailearekin elkarreragiten ikasteko eta lortu nahi diren helburuak lortzeko.
Beste kontu garrantzitsu bat hauxe da: jakinmina sentitzea dauden tresnekin "jolasteko" eta tresna bakoitzak eskaintzen duena ikustea eskolarako helburu bakoitza aintzat hartuta.
Ikastaroko saioan, halaber, gure ekintza didaktikoei ikuspegi kritikoa aplikatzeko beharra adierazi genuen, eta, garrantzi txikiagokoa ez dena, gure ikasleengan ere pentsamendu kritikoa sustatzea; horrela, denok izan gaitezke AASaren erabilera etiko eta arduratsua zer den bereizteko gai (ikus UNESCOk horretaz plazaratutako dokumentua).
NotebookLMez sortutako materialaz gain, ikastaroan erabilitako jatorrizko aurkezpen osorako sarbidea ere hemen du interesaturik dagoenak; Canva esparruan egina dago: Código futuro.




