Prestakuntza-jarduerak

"H09-25 Adimen artifiziala helduen euskalduntzean" UIK ikastaroa

Argitaratua: Thursday, 8 May 2025, 11:12 AM
H09-25 irudia

Irakasleak

  • Beñat Erezuma, Xabier Arrieta, Asier Basurto, Aitor Ogiza, Iñaki Murua, Aitzol Astigarraga, Oier Lopez de Lacalle, Arantza del Pozo, Manuela Mena, Vicenta González, Martin Txintxurreta, Eskarne Lopetegi, Jokiñe Lizarralde, Igor Salutregi, Agustin Urtzelai, Marga Ibáñez, Amaia Arroyo-Sagasta, Unai Martínez, Igor Odriozola
  • Ikastaroaren zuzendaria: Iñaki Murua (HABE)

Aurkezpena

Puri-purian dago adimen artifizialaren gaia gizartearen eremu guztietan. Dena den, hastapenetan gaude helduen euskalduntzearen sektorean eta, oro har, hezkuntzan; hori horrela, oso mugatua da oraindik baliabide honen erabilera, bai duen benetako hedapenaren aldetik, bai egin ohi den erabilera motaren ikuspegitik.

Horregatik, lau zutabe nagusiren inguruan ardaztuko da Uda Ikastaroa adimen artifizialaren gaia lantzeko: hezkuntzaren munduan, euskararen esparruan, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta helduen euskalduntzean. Edonola ere, elkarren arteko loturak eta zubiak azalaraziko dira.

Irakasleen ikuspegia zabaldu nahi da, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta euskararen alorrean dauden aukerak, mugak eta erronkak aintzat har daitezen. Horretarako, adituak eta aldi berean hurbilekoak diren profesionalen ekarpenak bilduko dira, betiere alderdi praktikoa eta partaideen gogoeta, inplikazioa eta elkarreragina sustatuta eta azpimarratuta.

Antolatzailea

EHU Uda Ikastaroak - HABE

Hartzaileak

  • Irakasleak 
    • Bereziki helduen euskalduntzean dihardutenak edota hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
  • Profesionalak
  • Unibertsitateko ikasleak

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

LekuaDonostian, Miramar jauregian

Datak

2025eko uztailaren 2tik 4ra

Ordutegia

  • Uztailaren 2an: 09:00-13:30 eta 15:30-17:15
  • Uztailaren 3an eta 4an: 09:00-13:45

Iraupena

15 ordu (balio akademikoa: 30 ordu)

Hizkuntzak Euskara (1. eta 3. egunean) eta gaztelania (2. egunean)
Ez da itzulpen-zerbitzurik izango

Matrikularen prezioa

  • Orokorra 120,00 €
  • Gazte-tarifa 25,00  € (2025-06-30 arte). 84,00  € (2025-07-02 arte)
  • Matrikula-exentzioa 84,00 €
  • Matrikula murriztu orokorra 102,00 €
  • Irakasteko ikasten (Eusko Jaurlaritza - Nafarroako Gobernua) 102,00 €
  • Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuko kide 102,00 €
  • Ikastaroak guztiontzat 102,00 €
  • Donostia Kultura 102,00 €
  • ELKAReko bazkide 102,00 €

Izen-ematea eta informazio gehiago

Adimen artifiziala helduen euskalduntzean

(maiatzaren 8tik aurrera, tokiak bete arte)