Irakasbil
Didakteka
NotebookLM: podcastak sortzeko tresna
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara
- Bisitak: 704
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Zer da NotebookLM?
NotebookLM Google-k garatutako adimen artifizial sortzailearen tresnetako bat da. Helburua da erabiltzaileei informazioa antolatzen, ulertzen eta sintetizatzen laguntzea. Bereziki erabilgarria da ikertzaileentzat, irakasleentzat, ikasleentzat edo dokumentu askorekin lan egiten duten profesionalentzat.
NotebookLMk aukera ematen du:
- Dokumentuak (PDF, testuak, artikuluak…) igotzeko.
- Dokumentu horietan oinarrituta galderak egiteko.
- Edukia laburtzeko, aztertzeko edo gidoiak sortzeko.
- Informazioa modu interaktibo eta pertsonalizatuan lantzeko.
Merkatuan badaude NotebookLMren antzeko funtzioak dituzten beste tresna batzuk: Microsoft Copilot (Word, OneNote, Loop...), ChatGPT edota Claude (Anthropic). Nolanahi ere, podcastak sortzeari begira, NotebookLM tresna nola balia daitekeen azalduko dugu jarraian.
Adibide praktiko bat: podcast bat sortzea
NotebookLM tresna esperimentala da, eta hainbat dokumentutatik laburpenak, buru-mapak, galderak eta bestelako ekoizpen didaktikoak sor ditzake. Besteak beste, podcastak sortzeko aukera ere eskaintzen du, testuan oinarrituta.
Geurean podcastak baliabide didaktiko gisa aurkeztu izan dira, ikaskuntza aktiboa, ahozkotasuna, gaitasun digitalak eta parte-hartze soziala sustatzeko tresna eraginkor eta berritzaile gisa, eta horren adibide honako argitalpen hauek Irakasbilen: Hizpide 70 aldizkariko ‘Podcasting, audio-fitxategiak Interneten editatzeko teknika: funtzionalitatea eta erabilera didaktikoak’, Hizpide 86 aldizkariko ‘Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera’ eta IFB Irakasleen formaziorako bideo-saileko ‘H199 - Podcasting para el aprendizaje de idiomas’.
Euskaraz nahiko ongi sortzen ditu podcastak NotebookLMk, eta entzungai ulergarriak sortzeko gaitasuna du. Sarean jadanik badaude euskaraz sortutako adibide batzuk.
Nola hasi podcast bat sortzen (4 urrats bizkor)
1. Sartu notebooklm.google.com helbidera, eta hasi saioa Google kontu batekin.
Euskaraz lan egin nahi bada, goi-eskuinaldean ezarpenetan (“Settings”) klik egin eta “Output Language”-n euskara hizkuntza hautatu.


3. Gehitu iturriak: Dokumentuak igo edo konektatu Google Docs bidez.

4. Klik egin “Deep Dive conversation” botoian ("Generate"): tresnak podcasta sortuko du, eta bertatik abiatuta beste ekoizpen batzuk ere sor daitezke (laburpenak, galderak, buru-mapak, etab.).

Ondoren, igotako dokumentuetan oinarrituta, Notebook LMk sortu duen audio-emaitza entzuteko eta deskargatzeko aukera ematen du:

NotebookLM doako bertsioa erabiltzeko zenbait aholku eta gomendio
- Dokumentuak egituratuta egotea gomendagarria da (izenburuak eta atal-zatiketak), tresnak hobeto interpretatzeko.
- Ekarpenak baliozkotu behar dira: informazioa ez da beti guztiz fidagarria.
- Lankidetzarako aukera eskaintzen du: koaderno digitalak parteka daitezke lankideekin edo ikasleekin (adib., Google Docs bidez).
