Urrutiko hezkuntzari buruz García Aretio adituaren laburbilduma

Argitaratua: Wednesday, 3 September 2025, 10:06 AM
García-Aretio_compendio 80

80 urte bete zituen martxoan Lorenzo García Aretiok. Hezkuntzako etapa desberdinetan irakasle eta zuzendaritza-taldeetako kide izan da; urte luzeetan UNEDeko Hezkuntza Fakultatean irakasle eta azken boladan emeritu. Urrutiko hezkuntza izan da bere ikerketa-gai nagusienetakoa.

Ibilbide luzekoa ditu emankor horrek urrutiko hezkuntzari buruzko laburbilduma bat egitea erabaki zuen, eta horretan ari da 2025eko urtarriletik Contextos universitarios mediados blog akademikoan. 100 sarrera inguru egitea pentsatu zuen, zortzi edo bederatzi modulutan banatuta. Dagoeneko baditu 66 argitara emanda.

Hala, sarrera bakoitzak urrutiko hezkuntzaren eta hezkuntza digitalaren alderdi jakin bat jorratzen du, edo horren zati bat, García Aretiok berak lau hamarkada baino gehiagotan ekoitzitako guztian oinarrituta (liburuak, zientzia- eta dibulgazio-artikuluak, hitzaldiak, audioak, bideoak, eta abar). Hortaz gain, gaiari buruz gaur egun dagoen ezagutzara egokitutako ñabardurak egiteko saiakera izango zela iragarri zuen egitasmoaren aurkezpenean.

Anbizio handiko proiektua egiteko AAren laguntza ere baliatzen ari da. Esaterako, sarrera bakoitzari Googleren IA NotebookLMk egindako audio-podcasteko laburpen bat gehitzen dio maiz.

Hona hemen aurreikusitako moduluen izenburuak:

  1. Urrutiko hezkuntzaren historia, oinarriak eta funtsezko kontzeptuak.
  2. Planifikazioa eta diseinua urrutiko hezkuntzan.
  3. Irakaskuntza eta tutoretza urrutiko hezkuntzan.
  4. Metodologia eta estrategia didaktikoak urrutiko hezkuntzan.
  5. Ekosistema digitala: plataformak, bitartekoak eta formatuak.
  6. Alderdi adimenduna: adimen artifiziala, analitika eta errealitate hedatuak.
  7. Ebaluatu eta hobetu: ikaskuntzak, ikastaroak eta erakundea.
  8. Kalitatea, inklusioa eta erakunde-estrategia
  9. Itxiera-modulua. Ahotsak, memoria eta etorkizuna.

Sarrerak interesgarriak dira; bi azpimarratu nahi ditugu oraingo honetan:

  • Foroei eskainitakoa (“Los foros. Relevancia y buenas prácticas”). Besteak beste, tresna horrek duen garrantziagatik erabiltzen ditugun ikastaroetan (online erakoetan, jardun bikoetan, aurrez aurrekoetan ere baliabide osagarri gisa…).

 Azken sarrera honetan, adibidez, dekalogo antzeko bat eskaini du ondorio gisa. Ikus ditzagun aholkuak banan-banan.

  1. Zure helburua definituko duzu eta protagonismoa asumituko. Motibazioa ahultzen denean zergatik ikasten duzun jakiteak eutsi egingo dizu. Zure arrakasta, batez ere, zeure esku dago. Autodiagnostiko zintzoak ezinezko planak saihesten ditu.
  2. Zure campusa sortuko duzu. Ikasteko gune sakratua eta distrakziorik gabekoa antolatuko duzu. Egokitu zure espazioa. Entretenimendurik ez duen ondo argiztatutako idazmahai batean sartzen da zure campusa.
  3. Zure egutegia gobernatuko duzu. Aldez aurretik planifikatuko duzu, eta zeure ikasketa-blokeak errespetatuko dituzu. Menderatu zure agenda. Lortu ikasketa-blokeak zure alderantzizko egutegian.
  4. "Gutxi eta sarritan" praktikatuko duzu. Iraunkortasuna aukeratuko duzu betekaden ordez.
  5. Ikasle aktiboa izango zara, ez irakurle pasiboa. Informazioa prozesatuko duzu, eta ez duzu soilik kontsumituko. Hartu apunteak (Cornell eran, adibidez), probatu zure memoria eta azaldu ozenki.
  6. Elkarrizketan arituko zara eta lagundu egingo duzu. Foroak eta ikaskideak ikasketarako aliatu gisa erabiliko dituzu. Galdetu, partekatu, eztabaidatu. Elkarrizketan loratzen da ikaskuntza.
  7. Atzeraelikadura maite izango duzu. Irakaslearen iruzkin bakoitza hazteko aukera gisa ikusiko duzu. Ez da kritika, zure norabidea zuzentzen duen iparrorratza baizik.
  8. Zure laguntza-sarea eraikiko duzu. Ez zara bakarrik ibiliko; zure kideekin konektatuko duzu. Bakarrik ez da inor urrutira iristen.
  9. Zure ongizatea zainduko duzu. Atsedena hartzea eta deskonektatzea egitasmoaren parte direla ulertuko duzu. Zaindu zure gorputza eta burua. Etenaldiak, ariketa leuna eta emozioak erregulatzeko teknikak.
  10. Zure lorpenak ospatuko dituzu. Bidearen urrats bakoitza aitortu egingo duzu motibazioaren sugarra bizirik mantentzeko. Lorpen txiki eta sarriekin lortzen da arrakasta handia.