Narrativa transmedia en ELE (Cruz Moya, O. & Santervás González, P.)

Published: Thursday, 24 July 2025, 11:00 AM
Narrativa transmedia en ELE (Cruz Moya, O. & Santervás González, P.)
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Areas of knowledge:
  • Edukiak:
    • Gaitasun linguistikoa
    • Elkarrekintza
    • Motivation
  • Author of the introduction:
    • Insausti Albisu, Izaskun
  • Visits: 676
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Olga Cruz Moya eta Patricia Santervás González irakasleek transmedia-narratiba nola erabil daitekeen azaltzen dute, gaztelania atzerriko hizkuntza (ELE) gisa irakasteko testuinguruetan.  

Egileen esanetan, transmedia-narratiba da hainbat plataforma edo baliabideren bidez, hasierako istorioa osatzen joatea, interpretazio berriak sortuz. Esate baterako, mikrokontakizun batekin hasi, ondoren podcast bat sortu eta eztabaida batekin amaitu.  

Liburuaren abiapuntua egileen ohartze bat izan zen: zenbait telesail espainiar (La casa de papel, Las chicas del cable…) ikustea ikasle askorentzat motibazio-iturri bihurtu da gaztelania ikasteko. Hortik abiatuta, hainbat materialetan sakondu zuten, eta ohartu ziren ez zegoela gida didaktikorik ikuspegi hori kontuan hartzen zuenik.  

Liburuak ikuspegi teorikoa eta aplikatua uztartzen ditu, eta sei kapitulu eta eranskin praktiko batez dago osatua.   

Hona hemen edukien laburpena.  

1. kapitulua - Narrativa transmedia y enseñanza de ELE: Perspectivas teoricas. 
Transmedia-narratibaren ezaugarri nagusiak aurkezten dira, besteak beste, onurak eta erronkak.  

2. kapitulua - Proyectos transmediales en diferentes niveles de enseñanza de ELE. 
Transmedia-proiektu inspiratzaile batzuk aurkezten dira, sormena irakasteko, pizteko eta lantzeko asmoz.  

3. kapitulua - Diseño de experiencias transmediales en el aula de ELE:. 
Hipotestuak edo hasierako istorioak aukeratzeko irizpideak eta istorioaren hedapen posibleak diseinatzeko estrategiak eskaintzen dira.
  
4. kapitulua - Diseño y desarrollo de proyectos transmedia. 
Baliabide digitalen erabilera eta proiektuaren alderdi teknikoak jorratzen dira.  

5. kapitulua - Itinerario para la elaboración de proyectos de narrativa transmedia en ELE. 
Proiektu osoak diseinatzeko gida praktikoa azaltzen da, urratsez urrats.  

6. kapitulua - Conclusiones. 
ELEren irakaskuntzan izandako aurkikuntza eta inplikazio nagusien sintesia egiten dute. Transmedia-narratibaren erronka batzuk aipatzen dituzte, eta etorkizuneko ikerketa- eta garapen-ildoak ere aurkezten dituzte. 
 
Eranskina - Anexo de proyectos de narrativa transmedia. 
Jarduera konkretuak eskaintzen dira, ikasleen profil eta erritmo ezberdinetara egokituta. Era berean, egileek azpimarratzen dute metodologia honek aukera ematen duela ikasleek euren ikas-irakas prozesuan parte aktiboa eta sortzailea izatekoa. Transmedia-ikuspegia ez da baliabide osagarri hutsa: hizkuntzaren ikaskuntza komunikatibo, esanguratsu eta motibatzaile baterako tresna da.  


Lan hau baliagarria izan daiteke hizkuntzen irakaskuntzan proiektu dinamiko eta parte-hartzaileak diseinatu nahi dituzten irakasleentzat, bai ELE esparruan, bai beste hizkuntza batzuetan ere.  

Egileen azalpenak LdeLengua podcastaren bideo honetan.

Argitaletxearen laburpena  

Lan honen helburua da ELEn eta, oro har, hizkuntzen ikaskuntzan transmedia-narratibak duen ahalmen handia sakonki erakustea eta aztertzea. Horretarako, ikuspegi teorikoak eta estrategia praktikoak azaltzen dira, irakasleei beren eskoletan narratiba hori eraginkortasunez integratzen laguntzeko. 

Liburuan honako hau azaltzen da: 

  •     transmedia-narratibako esperientzia eraginkorrak nola diseinatu; 
  •     transmedia-istorio eta –pertsonaiak nola eraiki; 
  •     baliabide eta kanal ugari nola sartu narrazio-proiektu batean; 
  •     askotariko ikuspegi narratiboen bidez nola esperimentatu; 
  •     hainbat elkarreragin-mailatan parte hartzen duten erabiltzaileen komunitatean nola lan egin; 
  •     ikasprozesua nola ebaluatu. 

Liburuaren amaieran proiektuen eranskin bat dago, maila guztietako transmedia-narratiba ikasgelara eramateko. 




Erreferentzia bibliografikoa

Cruz Moya, O. & Santervás González, P. (2024). Narrativa transmedia en ELE. Edelsa-ANAYA ELE.