Irakasbil
Foroak
Didakteka
Dislexia eta hizkuntza-probak: inklusioa landuz (I)
- Didakteka
- Created: 18 February 2026
- Visits: 698
- Comments: 0
- Favorites: 0
Cervantes Institutuko Antonia Liberal Trinidadek "El español en el mundo" urtekarian argitaratutako “Entender la dislexia para diseñar pruebas de idiomas adaptadas” artikuluak oinarri sendoa eskaintzen du, dislexia duten ikasleen hizkuntza-ebaluazioa ikuspegi inklusibotik aztertzeko. Artikulu horren ideia nagusiak laburbildu ditugu eta HABEren egokitzapenak adierazi. Testuingurua euskaltegietara egokituko hurrengo sarrera batean, irakasleentzako orientabideak emanez.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Author of the introduction:
- Villoslada Fernández, Iñaki
Zergatik esaten dugu "bi ordu iraun du"? Komunztadura eta estatibotasuna
- Didakteka
- Created: 10 February 2026
- Visits: 790
- Comments: 0
- Favorites: 1
Testu honek "iraun" aditzaren ezaugarri gramatikal bereziak aztertzen ditu, batez ere komunztadura singularrean egiteko duen joera nabarmenduz. Nahiz eta denbora-unitateak pluralak izan, aditzak singularrean jarraitzen du, osagarri horiek balio adberbiala dutela eta objektu zuzenak ez direla argudiatuta. Aditz estatiboa da, eta horrek ekintza progresiboak adierazteko ezintasuna dakar berekin. Gainera, "eman" aditzak antzeko portaera izan dezakeela aipatzen da, nahiz eta tradizio literarioan joera ezberdinak egon. Azken finean, euskararen barne-logikak iraupena unitate bakar gisa hartzen duela azaltzen da, kopuru hutsetik haratago.
Nola egokitu testua irakurketa errazaren formatura
- Didakteka
- Created: 5 February 2026
- Visits: 687
- Comments: 0
- Favorites: 0
Testu bat irakurketa errazean aurkeztu ahal izateko, hiru aldagairi erreparatu behar zaie: 1) idazkerari, 2) diseinu-maketazioari eta 3) ekoizpenari. Sarrera honetan, idazkerari erreparatuko diogu.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Mungia Idarreta, Alex
Migrazioa eta hizkuntza: jardunaldia eta monografikoa
- Didakteka
- Created: 3 February 2026
- Visits: 842
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Hizkuntza-harrerarako ardatz batzuk" jardunaldia antolatu zuten 2025eko abenduan Euskaltzaindiak eta Sabino Arana fundazioak. Azken erakunde honek argitara ematen duen "Hermes" aldizkarian ere aztertu dute migrazioaren gaia.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Author of the introduction:
- Murua Anzola, Iñaki
Moto / motor
- Didakteka
- Created: 27 January 2026
- Visits: 553
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Moto" eta "motor" hitzek euskaran duten erabilerak eta balio semantikoak hainbat esparrutan bereizten dira: "moto" nagusiki "motozikleta" edo "ziklomotor" adierazteko erabiltzen da, eta aurrizki gisa ere bai, motor bidez mugitzen diren gailuak izendatzeko. "Motor" ere "motor-zikleta" ere bada, baita makinak higiarazten dituen gailua ere, halaber, higidura eragiten duten ezaugarriak adierazten ditu adjektibo moduan. Eratorpenetan eta konposizioetan duten erabilera bereziak direla eta, bi formen arteko bereizketa eta funtzioak argitzea komeni da.
Desgaitasuna duten pertsonei tratu egokia emateko gida
- Didakteka
- Created: 26 January 2026
- Visits: 538
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Guía de trato adecuado a las personas con discapacidad" Irakurketa Errazeko argitalpena udal-langileek eta interesa duen edonork desgaitasuna duten pertsonei emandako arreta hobetzeko tresna praktikoa da, zerbitzu publikoetan egiazko inklusioa sustatzeko asmoz sortua. Hala, eguneroko arreta- eta komunikazio-egoeretarako gomendio baliagarriak proposatzen ditu.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
Nola irakatsi lexikoa
- Didakteka
- Created: 15 January 2026
- Visits: 693
- Comments: 0
- Favorites: 0
Testuak hiztegiaren irakaskuntzaren garrantzia azpimarratzen du ikuspegi lexikotik abiatuta. "Lexical aproach" delakoan, kolokazioek, bloke lexikoek eta esamolde finkoek funtsezko rola jokatzen dute hizkuntzaren erabileran. Irakatsi beharreko lexikoaren hautaketan hitzen erabileraren maiztasuna, erregistroa eta ikasleen interesak kontuan hartu behar dira.
Shadowing: jatorrizko ahotsaren itzal
- Didakteka
- Created: 14 January 2026
- Visits: 628
- Comments: 0
- Favorites: 1
Ohitura gutxi dago ahoskera lantzeko (gramatika, esaterako, gehiago), eta, lantzen denean, era isolatuan, idatziari lotuegi eta ekintza komunikatiboetatik at egin ohi da.







