Irakasbil
Didakteka
Desgaitasuna duten pertsonei tratu egokia emateko gida
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Visits: 297
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Guía de trato adecuado a personas con discapacidad" Irakurketa Errazeko argitalpena udal-langileek eta interesa duen edonork desgaitasuna duten pertsonei emandako arreta hobetzeko tresna praktikoa da, zerbitzu publikoetan egiazko inklusioa sustatzeko asmoz sortua. Hala, eguneroko arreta- eta komunikazio-egoeretarako gomendio baliagarriak proposatzen ditu.
Enpatia, errespetua, komunikazio argia eta pertsona bakoitzaren premiei zor zaien sentsibilitatea oinarri hartuta, gida hainbat atal praktikotan antolatuta dago, eta atal bakoitzean desgaitasun-mota bat (gor-itsutasuna, mugikortasun-urritasuna, buru-osasun arazoak, ikusmen-desgaitasuna…) lantzen da puntu hauen bidez:
- Desgaitasunaren definizioa
- Nola eragiten dion pertsonari
- Arreta egokia emateko gomendio argi eta praktikoak
- Galdetu pertsonari gurpil-aulkia bultzatu edo besotik heldu aurretik: "Zerbaitetan lagun diezazuket?"
- Jar zaitez bere altueran. Gurpil-aulkian dagoen pertsona batekin hitz egiten baduzu, jarri haren aurrean eta, ahal bada, eseri aulki batean; horrek hurbiltasuna eta komunikazio bisuala errazten ditu.

- Errespetatu bere espazio pertsonala. Gurpil-aulkia, taka-taka edo erabiltzen duen edozein laguntza bere ingurune intimoaren parte dira. Ez ukitu, ez jarri objekturik haien gainean eta ez mugitu baimenik gabe.
- Bere erritmora moldatu. Mugikortasun urriko pertsonek denbora gehiago behar badute lekuetara iristeko, kokatzeko edo kudeaketak egiteko, izan pazientzia eta ez presarik izan.
- Ez egin aipamen desegokirik, hala nola "Zein ausarta zaren" edo "Gizajoa/ gaixoa".
- Ziurtatu espazioa egokia dela. Korridoreek garbi egon behar dute, eta gutxienez 90 zentimetroko zabalera izan behar dute. Mahaiek tarte nahikoa izan behar dute, hankak oztoporik gabe sartu ahal izateko.
- Hizkuntza inklusiboa erabiltzea
- Nola idatzi testu irisgarriak
- Aniztasuna errespetatzen duen hiztegia
Gida San Cristóbal de La Lagunako udaletxeak sortu du; izan ere, nazioarteko erreferentea da irisgarritasunari eta inklusioari dagokienez eta hainbat sari jaso du gaiaren lanketari lotuta. Baina, arestian aipatu bezala, udal-langileei bideratutako gida izanik ere, erabat aplikagarria da euskaltegietako idazkaritzetan eta baita euskaltegietako irakasleen eguneroko jardunean ere.
Azaleko irudia: Gerd Altmann, Pixabay

