Migrazioa eta hizkuntza: jardunaldia eta monografikoa

Published: Tuesday, 3 February 2026, 10:50 AM
Hizkuntza-harrerarako ardatz batzuk
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Area of knowledge:
  • Author of the introduction:
    • Murua Anzola, Iñaki
  • Visits: 295
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Webguneko aniztasunari buruzko foroan iragarri genuenari jarraikiz, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak “Hizkuntza harrerarako ardatz batzuk” jardunaldia antolatu zuten Bilbon, 2025eko abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko Egunean, hain zuzen. Ikertzaileek, unibertsitateetako irakasleek eta migratzaileen zenbait elkartetako ordezkariek hartu zuten parte, haien hausnarketak eta kezkak azaltzeko.

Hauek izan ziren jardunaldiaren xedeak:

  • Euskal gizartearen azken urteetako bilakaera demografikoa aztertzea.
  • Migrazio-fluxuen aniztasuna eta hazkundea ulertzea.
  • Etorkizunerako prosprekzioa egitea.
  • Migratzaileek hizkuntzaren eta kulturaren arloan bizi dituzten erronkak eta aukerak azaltzea.

Honako hauek, berriz, ondorioetako batzuk:

  • Immigrazioa egiturazko fenomenoa da, eta ezinbestekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren etorkizun demografikorako.
  • Migratzaileak ez dira hartzaile pasiboak, subjektu aktiboak baizik.
  • Politikak eta gizarte-estrategiak diseinatzeko garaian, migratzaileen beharrak eta itxaropenak erdigunean jarri behar dira.
  • Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna aberastasun soziala da, ez arriskua.
  • Diskurtso faltsu eta sinplistak baztertu behar dira: euskara ez da galduko migratzaileen etorreragatik, baizik eta politikek eta eguneroko praktikek baldintzatuko dute haren transmisioa eta erabilera.

Laburbilduz, hizkuntza bat ez da galtzen immigrazioaren erruz, eta, alderantziz, migrazioa aukera izan daiteke gizarte inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko. Hizkuntza‑harrera egokia eta migratzaileen parte‑hartze aktiboa dira gizarte‑integrazioa eta euskara aukera gisa indartzeko gakoak.

Informazio zabalagoa:

Hau duen irudia testua, horma-irudia, eredua, arte

Baliteke AAk sortutako edukia zuzena ez izatea.

Aldizkariari dagokionez, HABE Liburutegian ere kontsulta daiteke, mailegagarria ez den arren.


Other interesting content

Bellaterra journal of teaching and learning language and literature aldizkariaren 17 zenbakia

Ikasle migratzaile helduen ahotsa hizkuntza-ikasgelan

“La alfabetización afectiva en la enseñanza de lenguas: la voz de los adultos migrantes” artikulua Mª Carmen Fonseca Mora Huelvako Unibertsitateko irakasleak argitaratu du ‘Bellaterra: journal of teaching and learning language and literature’ aldizkari espezializatuaren 2024ko 17. zenbakian. Artikulu horretan, harrera-herriaren hizkuntzan irakurtzeak pertsona heldu migratzaileen bizitzetan duen eragina aztertzen da. Helburu nagusia da irakurketa-prozesuaren gainean hausnartzea, hezkuntza eraldatzeko funtsezko elementu gisa. Gure gizarte multikultural eta multimodalean, bertako migratzaile helduei hizkuntza hobeto irakatsi dakieke alderdi afektiboei erantzunez, alfabetatze afektiboa ikasgeletan aplikatzeari buruzko ikerketek erakusten dutenez. Horrez gain, hizkuntzen irakaskuntzan txerta daitezkeen zenbait jarraibide eta praktika on ere ematen ditu.
migratzaileei nola irakatsi

Nola hobetu migratzaileentzako hizkuntzen irakaskuntza

Hizkuntzen irakaskuntza nola egokitzen den migratzaile helduen testuingurura aztertzen da sarrera honetan. Kasu horietan, irakasleek malgutasunez eta sentiberatasun handiz jokatzea komeni da. Migratzaileekin bideratutako ikas-irakas prozesuetan, honako gako didaktiko hauek erabili behar dira: bost zentzumenak barne hartzen dituzten jarduerak, errealitateari loturiko ikaskuntza esanguratsua eta eguneroko hizkera erabiltzea. Aldi berean, ezinbestekoak dira osasun mentala zaintzea eta parte-hartzean presiorik ez jartzea.