Irakasbil
Didakteka
Ikasle migratzaile helduen ahotsa hizkuntza-ikasgelan
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Motivation
- Komunikazio-modua:
- Bitartekotza
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Trebetasunak:
- Edukiak:
- Motivation
- Komunikazio-modua:
- Bitartekotza
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara
- Bisitak: 506
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
“La alfabetización afectiva en la enseñanza de lenguas: la voz de los adultos migrantes” artikulua Mª Carmen Fonseca Mora Huelvako Unibertsitateko irakasleak argitaratu du Bellaterra: journal of teaching and learning language and literature aldizkari espezializatuaren 2024ko 17. zenbakian. Artikulu horretan, harrera-herriaren hizkuntzan irakurtzeak migratzaile helduen bizitzetan duen eragina aztertzen da. Irakurketak emozio eta sentimenduak sortzen ditu norbanakoarengan, eta emozioak berdinak izan arren, desberdin transmititzen dira hizkuntza batean eta bestean.
Hala, istorio baten pertsonaiei gertatzen zaienari buruz irakurtzean eta hausnartzean, bizipenetatik ateratako emozioek irakurlea hunkitzen dute, baita ikaskideen ikuspegi eta iruzkinek ere. Emozioak ikaskuntzaren motortzat deskribatu izan direla aipatzen da, eta, batez ere, emozio positiboek (poza, interesa, harrotasuna, maitasuna…) emozio negatiboak murriztu ditzaketela. Horren adibide, kutxa magikoa deritzon jarduera proposatzen du egileak. Irakasleak ikasleei banaka eskatuko die eskuan duen kutxara hurbil daitezela, deskribatu behar duten pertsona deskubritzeko. Kutxa magiko horren barruan, ikasleak ispilu bat topatuko du ezustean, testu batekin batera: “Zu zara pertsonarik garrantzitsuena”. Elementu afektiboak (ustekabea, umorea…) islatu egingo dira idatzizko deskribapenean, motibatuago aritzen dira-eta horrela.
Artikulu honetan, oro har, helduen irakaskuntzan alfabetatze afektiboaren honako alderdi hauek azpimarratzen dira:
- Alfabetatze afektiboa ez mugatu lexikoa ezagutzera, eta saiatu inguratzen gaituen mundua ulertzen.
- Onuragarria da nork bere ama-hizkuntza erabiltzea eta bitartekotza-jarduerak baliatzea (translanguaging), arrakasta izateko.
- Herritar aktibo bihur daitezen helduak, adituen aholkua da jarduera praktikoak egitea; adibidez, esperientzietan oinarritutako ikaskuntza sustatuz, gaitasunetan oinarritutako jarduerak eginez, ikasleen jatorrizko hizkuntza txertatuz, ikaslearen alfabetatze digitala garatuz edota ikaslearen kultura ezagutuz.
Migratzaile heldu baten erronka nagusia komunitate linguistikoaren barruan onartua izatea dela nabarmentzen du adituak. Gizarte baten parte sentitzeko eta beste kultura batzuetako esperientziak ulertzeko, ikasgelan lantzeko jarduera bat proposatzen du: Giza Liburutegia. Ikasleek laburpen biografiko bat idatziko dute, izenburua izango duena. Laburpen horiek ikasgelan aurkeztuko dira, eta ikasle bakoitzak jakin-mina eta interesa sorrarazi dion giza liburua (ikaskide baten laburpena) aukeratuko du. Gune ireki batean, ikasle-irakurleak eta ikasle-liburuak elkarrekin jarriko dira, eta ikasle-liburuek euren istorio osoa kontatuko dute; ondoren, irakurleen galderei erantzungo diete. Irakurleek, gutxienez, bi liburu (istorio) irakurriko dituzte.
