Irakasbil
Didakteka
Nola hobetu migratzaileentzako hizkuntzen irakaskuntza
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Edukiak:
- L1
- L2
- Motivation
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Edukiak:
- L1
- L2
- Motivation
- Author of the introduction:
- Maya Urroz, Ainara
- Visits: 971
- Comments: 0
- Favorites: 1
Migratzaileek helduaroan hizkuntza bat ikasteko izaten dituzten motibazioak bereziak dira; askotan, komunikatzeko beharra biziraupenerako funtsezkoa bihurtzen da-eta. Esate baterako, norberaren lurraldea utzi behar izaten denean, litekeena da mezu eta seinale oro beste alfabeto batean dauden toki batean bizitzen jartzea eta, berriro ere, irakurtzen ikasi behar izatea. Gizarteratzean, kultur talka eta komunikazio-oztopoak gainditzeko, ikaskuntza-esperientzia esanguratsuan eta parte-hartze aktiboan oinarritu behar da. Ikaskuntza hori oinarritu behar da migratzaileek eguneroko bizitzan beharrezkoak dituzten egoeretan —adib., autobus batean, medikuarenean edota lan-elkarrizketa batean—.
Zentzumenekin ikastea
The Conversation blogaren ‘Cómo mejorar la enseñanza de idiomas para las personas refugiadas’ sarreraren arabera, Erresuma Batuan egindako ikerketa batek erakusten du migratzaileek hobeto ikasten dutela bost zentzumenak barne hartzen dituzten jardueren bidez, ikasteko estilo desberdinak dituztelako ikasleek (bisuala, zinestesikoa, entzumenezkoa). Era berean, mundu errealean kokatutako ikasketek ikasleen bizipenekin lotzen dute ikaskuntza —adibidez, bisita gidatuak edo rol-jokoak—.
Ikerketa horren ondorioz, 2020an Erresuma Batuko Education and Training Foundation-ek gida metodologiko bat argitaratu zuen, irakasleentzako zenbait baliabide eta orientabiderekin (12 unitate didaktiko). Gida horrek komunikazio funtzionala, parte-hartze aktiboa eta kulturarteko ikuspegia sustatzen du, eta euskal testuingururako ere baliagarria izan daiteke (ikus euskaraturiko eranskineko taula).
Bestalde, Europako Kontseiluko LASLLIAM (Literacy and Second Language Learning for the Linguistic Integration of Adult Migrants) gidak (2022) adierazten du helduen bigarren hizkuntza-ikaskuntzarako irizpide pedagogiko sendoak eta egokituak behar direla, alfabetatze-maila, bizipen traumatikoak eta babes sozialaren maila kontuan hartuta. Eta, LIAM (Linguistic Integration of Adult Migrants) ekimenaren barruko gomendioek, berriz, irakasleen prestakuntza eta baliabideen egokitzapena azpimarratzen dute.
Sentiberatasuna eta egokitzapena: irakaslearen rola
Funtsezkoa da irakasleen rola, eta, migratzaileekin, bereziki, malgu eta sentibera jokatzea komeni da; beharrezko egokitzapenak egitea gomendagarria da, eta errutina ezartzea nahiz eguneroko hizkera sartzea ere bai. Migratzaileei irakasteak zenbait estrategia aldatzea eskatzen du; adibidez, atzerapenak edo ez bertaratzeak ulertzea, parte-hartzea ez behartzea, egoera larrietan ez jartzea, akatsak sentiberatasunez zuzentzea edo ez partekatzea jatorrizko lurraldeko informazioa edo istorio pertsonala, ezta horretara derrigortzea ere.
Egoera zaurgarrian dauden migratzaile-ikasleei lehen egunetik argi utzi behar zaizkie arauak eta mugak, eta lagungarria izan daiteke, era berean, osasun mentala zaintzeko estrategiak erabiltzea; esate baterako, eskolak meditazio- eta erlaxazio-jarduera batekin hastea.
Irudia: ChatGPT bidez sortua.
Erreferentzia bibliografikoak
- Council of Europe. (2022). Literacy and Second Language Learning for the Linguistic Integration of Adult Migrants (LASLLIAM). https://www.coe.int/en/web/lang-migrants/laslliam
- Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokia. (2025, otsaila). Atzerritar jatorriko biztanleak EAEn 2025: Begirada. https://ikuspegi.eus/files/publicaciones/206_4.pdf
- Enriquez Aranda, M. (2025eko ekainaren 9a). Cómo mejorar la enseñanza de idiomas para las personas refugiadas. In The Conversation. https://theconversation.com/como-mejorar-la-ensenanza-de-idiomas-para-las-personas-refugiadas-250457
- Education and Training Foundation. (2020). ESOL for Refugees: Guidance for Teachers. https://www.et-foundation.co.uk/wp-content/uploads/2023/10/ESOL-refugees-Guidance-for-Teachers_0-1.pdf


