Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Nola hobetu migratzaileentzako hizkuntzen irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 25
- Bisitak: 1106
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen irakaskuntza nola egokitzen den migratzaile helduen testuingurura aztertzen da sarrera honetan. Kasu horietan, irakasleek malgutasunez eta sentiberatasun handiz jokatzea komeni da. Migratzaileekin bideratutako ikas-irakas prozesuetan, honako gako didaktiko hauek erabili behar dira: bost zentzumenak barne hartzen dituzten jarduerak, errealitateari loturiko ikaskuntza esanguratsua eta eguneroko hizkera erabiltzea. Aldi berean, ezinbestekoak dira osasun mentala zaintzea eta parte-hartzean presiorik ez jartzea.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Edukiak:
- H1
- H2
- Motibazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Hizkuntza-eskakizun asimetrikoak
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko apirilak 29
- Bisitak: 1129
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Uneven language profiles & differentiated language requirements" izeneko txostenak hizkuntzen ebaluazio bidezkoagoa bultzatzea du helburu, Carlsenek, Roccak eta Machettik idatzi eta ALTEren —Association of Language Testers in Europe—LAMI taldeak —Language Assesment for Migration and Integration— 2023an argitaratu du. Bereziki, migratzaile helduen hizkuntza-profil desorekatua —trebetasun batzuetan maila handiagoa beste batzuetan baino— ohikoa dela azpimarratzen du, eta horren araberako ebaluazio- eta eskakizun-ereduak proposatzen ditu. Gogoan izan dezagun, inoiz adierazi dugun bezala, Eusko Jaurlaritzaren izenean HABE dela ALTEko eskubide osoko kideetako bat.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
Ikasle migratzaile helduen ahotsa hizkuntza-ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko urtarrilak 14
- Bisitak: 958
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
“La alfabetización afectiva en la enseñanza de lenguas: la voz de los adultos migrantes” artikulua Mª Carmen Fonseca Mora Huelvako Unibertsitateko irakasleak argitaratu du ‘Bellaterra: journal of teaching and learning language and literature’ aldizkari espezializatuaren 2024ko 17. zenbakian. Artikulu horretan, harrera-herriaren hizkuntzan irakurtzeak pertsona heldu migratzaileen bizitzetan duen eragina aztertzen da. Helburu nagusia da irakurketa-prozesuaren gainean hausnartzea, hezkuntza eraldatzeko funtsezko elementu gisa. Gure gizarte multikultural eta multimodalean, bertako migratzaile helduei hizkuntza hobeto irakatsi dakieke alderdi afektiboei erantzunez, alfabetatze afektiboa ikasgeletan aplikatzeari buruzko ikerketek erakusten dutenez. Horrez gain, hizkuntzen irakaskuntzan txerta daitezkeen zenbait jarraibide eta praktika on ere ematen ditu.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Psikologia
- Hizkuntza
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Mintzamena
- Irakurmena
- Idazmena
- Edukiak:
- Motibazioa
- Komunikazio-modua:
- Bitartekotza
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
"Un caso extremo de clase plurilingüe y heterogénea. Inmigrantes refugiados" artikulua (García, E. eta Khraiche, V.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko otsailak 27
- Bisitak: 1423
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Artikulu honetan, Madrilgo Etorkinaren Hizkuntza Integraziorako Elkarteko (Asilim) irakasle-taldeak 2008-2011 bitartean Alcobendasko Errefuxiatuentzako Harrera Zentroan migratzaileei gaztelania irakasten izandako esperientziaren nondik norakoak xehetzen dira. Egileen iritziz, ikas-irakas prozesu honetan lortutako emaitzek horrelako egoeretan zein urrats metodologiko bidera daitezkeen erakusten dute, bai ikastalde heterogeneoekin, baita zailtasun pedagogiko txikiagoa dutenekin ere.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Artikulua
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki



