Irakasbil
Argitalpenak
e-HIZPIDE artikuluak
- Atala:
Nola kudeatu hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko azaroak 26
- Bisitak: 1061
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honen bidez, hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa ku-deatzeko gida lagungarri bat eskaini nahi dugu, kontuan hartuta ikasleek askotariko hizkuntza-mailak, ibilbideak eta hizkuntza-premiak dituztela. Irakaskuntza homogeneoaren ordez, bereizte pedagogikoan eta plangintza malguan oinarritutako ikuspegia proposatuko dugu. Ondoren, taldeak kudeatzeko eta ikasleen parte-hartzea sustatzeko estrategia pedagogikoak aurkeztuko ditugu, besteak beste, honako hauek: rol bereiziak dituen lan kooperatiboa, ikaskuntza-geltokiak, bitartekotza eta ebaluazio formatiboa. Proposamen didaktikoen eta moldagarrien bidez erakutsiko dugu aniztasunak ez dakarrela lana biderkatzea, baizik eta esperientzia moldagarriak, esanguratsuak eta emozioen ikuspegitik garrantzitsuak diseinatzea. Ikuspegi horrek ikaskuntza kolektiborako aukera bihurtzen du aniztasuna. Horren arabera, hezkuntza benetan inklusiboa komenigarria bezain beharrezkoa da eskolako errealitateari eta gaur egungo gizarte-premiei erantzuteko
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- e-Hizpide zenbakia:
- 106
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Adimen artifizial sortzailea hizkuntzen irakaskuntzan. Irakasleen aukera eta gaitasun berriak
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko urriak 20
- Bisitak: 1242
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Adimen artifizial sortzailea hizkuntzen irakaskuntza eraldatzen ari da irakaskuntza-prozesuetan; izan ere, erraztu egiten ditu irakaskuntza-plangintza, zereginen diseinua eta ebaluazioa. Gainera, aukera ematen du materialak pertsonalizatzeko, atazetan oinarritutako ikaskuntza sustatzeko eta atzeraelikadura hobetzeko. Bestalde, adimen artifizial sortzailea ezartzeko, gaitasun digital espezifikoak garatu behar dira eta erabilera kritikoa eta etikoa sustatu behar da eskolan.
https://doi.org/10.54512/FLAA2156
JATORRIZKO ARGITALPENA
Pujolà, J. T. eta González Argüello, V. (2025). La inteligencia artificial generativa en la enseñanza de lenguas. Nuevas posibilidades y competencias docentes. Textos, Didáctica de la Lengua y de la Literatura, 108.
Aldizkariaren eta egileen baimenaz egokitua, itzulia eta argitaratua.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- e-Hizpide zenbakia:
- 106
Adimen artifiziala hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan. Promesetatik ebidentzietan oinarritutako aurrerapenetara
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko urriak 1
- Bisitak: 1039
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Adimen artifiziala bat-batean eta indarrez sartu da hizkuntzen irakaskuntzan. Hasierako promesetatik harago, beharrezkoa da ikuspegi orekatua eta funtsatua AAk hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan duen eginkizunaz. Horretarako, AAk ikasleen eta irakasleen arteko harremanean duen eragina aztertuko da, hizkuntza-jarduerei (ulermena, adierazpena, elkarreragina eta bitartekotza) eta gizarte- eta pedagogia-zereginei dagokienez. Era berean, hizkuntzen irakaskuntzan AAren erabilera kokatzeko printzipio pedagogiko batzuk proposatuko dira.
https://doi.org/10.54512/GJDS5646
JATORRIZKO ARGITALPENA
Trujillo Saéz, F. (2025). Inteligencia artificial en el aprendizaje y la enseñanza de lenguas. De las promesas a los avances basados en evidencias. Textos, Didáctica de la Lengua y de la Literatura, 108.
Aldizkariaren eta egilearen baimenaz egokitua, itzulia eta argitaratua.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- e-Hizpide zenbakia:
- 106
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
“Getxon euskaraz?” Proiektuetan Oinarritutako Hizkuntzen Irakaskuntzako esperientzia bat
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko irailak 12
- Bisitak: 873
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honek euskararen irakaskuntza proiektuetan oinarritzeko saiakera baten kronika izan nahi du, ikas-irakas talde batek une eta toki jakin batean aurrera atera zuena. Proiektua nola sortu eta nola garatu zen azaltzeko egina dago, ikasle-irakaslearen balorazioa jasota dauka, baita sortutako produktuen laginak ere.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- e-Hizpide zenbakia:
- 106
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Proiektuen bidezko metodologia: ikasleen parte-hartze aktiboa
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko irailak 11
- Bisitak: 1024
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Proiektuetan Oinarritutako Hizkuntzen Irakaskuntza ikuspegian oinarritutako ikastaro batean aurreikusitakoari jarraikiz, Zornotza Udal Euskaltegiko ikasleekin egindako esperientzia bat aurkeztuko da artikulu honetan. Artikulugilearen ustez, metodologia hau, talde batzuetan behintzat, eraginkortasun handiko eredua izan daiteke.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- e-Hizpide zenbakia:
- 106
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egokiak eta motibagarriak
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 20
- Bisitak: 1180
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotan, bitartekotzaren hotsa geroz eta gehiago ari da entzuten. Bai, orain, hizkuntza-eskuliburuetan usu ageri da, maila askotan; eta ez da harritzekoa hizkuntza egiaztatzeko probetan ere eskatzea, erakunde batean eta bestean. Ustea da komunikazio-modu bat dela, trebetasuna ez baino; baduela zer eskainia didaktikarako eta pedagogiarako, eta ez dela hizkuntzak ikasten laguntzeko bakarrik... hortaz, komeni da bitartekotza-jarduera batzuk gelan ere lantzea, baina nola? Ikus dezagun zer egin daitekeen C2 mailan bitartekotza-jarduera batzuk planifikatzeko, aipatu diren alderdi horiek lantze aldera.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Maila:
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Komunikazio-modua:
- Bitartekotza
Atzerriko hizkuntzak ikasteko ikuspegien hobekuntza zahartze osasuntsua sustatzeko: berrikuspen sistematiko bat
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko maiatzak 22
- Bisitak: 1001
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azterlan honen helburu nagusia hauxe da: adineko pertsonei atzerriko hizkuntza bat irakasteko ikuspegi edo planteamendu egokienak zein diren ikertzea, erdietsi nahi dituzten emaitzak lortzen laguntzeko, eta zer onura dituzten aztertzeko. Analisiak zorrotz jarraitzen dio berrikuspen sistematikoak eta metaanalisiak egiteko PRISMA metodologiari, eta belaunaldi zaharrenentzat atzerriko hizkuntzak ikasteko dauden ikuspegiak landu dituzten funtsezko ikerketa esperimentalak identifikatzea du xede.
Guztira, aurkitutako bederatzi ikerlan hartu dira aintzat berrikuspen sistematiko honetan. Horien iturriak Web of Science eta Scopus atarietan eskuratu dira. Egindako aurkikuntzek aditzera ematen dute atzerriko hizkuntzak ikasteak adinekoen ongizatea eta kalitatez zahartzea bultza ditzakeela, ikaskuntzaren emaitzak edozein direla ere.
Horrek esan nahi du atzerriko hizkuntzak ikasten dituzten hirugarren adineko pertsonentzat onura nagusia ez dela hizkuntzan lortzen duten gaitasun-maila, subjektiboki gogobeteta sentitzea baizik. Hori, hain zuzen, pizgarri egokia izan daiteke ikaskuntzan emaitza hobeak lortzeko, baldin eta ikasleei ikaskuntza-ingurune atsegina eta segurua eskaintzen bazaie, eta ikasteko ikuspegi egokiak erabiltzen badira; era horretan, dagoeneko badituzten ezagutzetan eta esperientziatik abiatuta aurrera egin dezakete, bai eta interesatzen zaizkien gaiei buruz eztabaidatuta ere.
Beraz, atzerriko hizkuntzako irakasleek zeregin garrantzitsua dute adinekoen hezkuntza-prozesuan; izan ere, metodo eta material didaktikoek, pertsona nagusien hezkuntza-premietara egokitzen badira, eragin positiboa izan dezakete adinduen funtzio kognitiboak mantentzeko –eta, are hobetzeko–, bai eta haien jarduera mentalak hobera egiteko ere; horren ondorioz, osasuntsu zahartzen jarraitzen dute.
JATORRIZKO ARGITALPENA
Klimova, B. eta de Paula Nascimento e Silva, C. (2024). Enhancing Foreign Language Learning Approaches to Promote Healthy Aging: A Systematic Review. Journal of Psycholinguist Research, 53, 48. https://doi.org/10.1007/s10936-024-10088-3
Aldizkariaren eta egileen baimenaz egokitua, itzulia eta argitaratua.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- e-Hizpide zenbakia:
- 105
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Euskara-txinera: hizkuntza-aniztasunaren kolore aberatsak
- Argitalpenak
- Sortua: 2025(e)ko maiatzak 14
- Bisitak: 2670
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Piktogramen bidez mandarin-txineraren eta euskararen arteko zubiak eraikitzeko baliabide bat aurkeztuko da artikulu honetan. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jatorri txinatarra duten pertsonak 6.000 inguru dira, eta mandarin-txinera da batzuen lehen hizkuntza. Pertsona horien arteko zenbait gurasoak dira eta beste zenbait eskoletako ikasleak. Batetik, gurasoek euskara ikastearen aukera egin dezakete seme-alabei ikasprozesuan laguntzeko. Bestetik, ikasle hauen lehen hizkuntza txinera bada, jakina da horretan oinarritzeak edo herentzia-hizkuntza babesteak mesede egiten diola hizkuntza gehigarriak ikasteari.
Halaber, piktogrametan oinarritutako materialek aukerak eskaintzen dituzte irisgarritasun kognitiboa ahalbidetuz ikasteko. Hori honela, piktogramez sorturiko baliabideak erabiltzen dira derrigorrezko eskolatzean, ordezko sistemetako bat direlako eta horretarako protokoloa abian delako. Artikulu honetan, Euskal Herrian dauden txinatar pertsonen datuak eta eskola-familia-komunitatearen arteko harremanen gaia azaldu ondoren, mandarin-txineraren ezaugarriak eta hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztuko dira. Gero, piktogramek ikas-irakaskuntzarako duten balioa erakutsiko da eta sorturiko baliabidea (mandarin-txineraz eta euskaraz 21 ataletan sailkatutako 686 piktograma) zertan datzan eta nola sortu den argituko da. Azkenik, ondorioak eta erreferentziak daude.
https://doi.org/10.54512/BBPQ2631
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- e-Hizpide zenbakia:
- 105
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Artikulugileentzako irizpideak






