Irakasbil
Foroak
Didakteka
Ikastaro-txantiloia: Moodle plataforman irakasleen lana errazteko baliabidea
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko uztailak 21
- Bisitak: 2672
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Moodle software askeko Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema (Learning Management System - LMS) hedatuena da. Kode irekiko plataforma hain malgua da eta hainbeste aukera ematen ditu ezen sakontasunez erabiltzeko denbora luzea eta dedikazio handia eskatzen baititu. Txantiloi batek Moodle-rekin esperientzia mugatua edo bat ere esperientziarik ez duen irakaslearen lana erraztuko al luke? Horixe izan zen HABEren eskaera: txantiloi baten bidez irakasleen lana erraztea. Artikulu honetan erronka horri erantzuteko lana nola garatu den azalduko da. Ikasten esparru jakinerako egindako lana bada ere, Moodle oinarri duen edozeinetan aplikagarria izan daiteke, kasuan kasuko egokitzapenak eginda.
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- e-Hizpide zenbakia:
- 100
Daniel Cassany Comas, 2022/2023 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 2344
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Daniel Cassany Comas doktorea izango dugu hizlari 2022ko irailaren 16an Donostian egingo den helduen euskalduntzearen 2022/2023 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu jauna izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, “Eskolak ematearen artea (hizkuntzalari baten arabera)”.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jarduera mota:
- Hitzaldia
ALTEren baliabide berria etorkinentzako ikas-inguruneetarako
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko uztailak 14
- Bisitak: 1410
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
ALTE (Association of Language Testers in Europe) erakundeak etorkinentzako ikas-inguruneetan ebaluatzeko erremintak jaso dituen baliabide berri bat jarri du doan eskura webgunean. Migrazio-testuinguruetarako Europako Kontseiluarekin batera egiten ari diren proiektu zabalago baten baitakoa da.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko uztailak 7
- Bisitak: 2309
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"HABEren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana" dokumenturen bidez, HABEk emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko orduan duen konpromiso politikoa berresten da, erakundeak arlo honetan izango dituen helburu estrategikoak finkatuz eta horiek betetzeko behar diren baliabideak jarriz. Bat dator Legegintzaldirako gobernu-programan jasotako konpromisoekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planarekin, eta aintzat hartzen du I. Planean egindako ibilbidea.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
e-Hizpide 100
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko uztailak 1
- Bisitak: 1738
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
https://doi.org/10.54512/EYMV8613
HITZAURREA
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Ahozko adierazpena eta elkarreragina bigarren hizkuntzen eskoletan: deskriptoreen eskalak programaziorako eta orientazio didaktiko eta metodologikoak (Sara Robles Ávila)
- Irakaskuntzako portfolio digitala: irakasleen etengabeko prestakuntzarako ingurunea (Azahara Cuesta García, Mª Vicenta González Argüello eta Joan-Tomàs Pujolà Font)
BESTE ITURRIETATIK
- Ikaskuntzarako atzeraelikadura-matrize bat (Cam Brooks, Annemaree Carroll, Robyn M. Gillies eta John Hattie)
- Hizkuntzen irakaskuntzari aplikatutako bitartekotza kontzeptua (Adolfo Sánchez-Cuadrado)
IKERKETAK
- Hizkuntza-ikasleen testu-corpus etiketatuaren analisia eta interpretazioa B2 eta C1 mailetan (Mikel Osinalde Agirre eta Mike Iruskieta Quintian)
- Egiaztatze-proben analisi konparatiboa eta etorkizunerako proposamena: trebetasun bateratuak eta bitartekotza (Maddi Zubiaurre Otamendi)
GEURE ITURRIETATIK
- Ikastaro-txantiloia: Moodle plataforman irakasleen lana errazteko baliabidea (Juan Ezeiza Gutiérrez)
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
Ingura, euskara online ikasteko sistema berria eraikitzen
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko ekainak 22
- Bisitak: 2256
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Online euskara ikasteko "Ingura" egitasmo berria sortzeko prozesuan orain arte egindako bidea jasotzen du artikulu honek. 2021eko martxoan hasi eta gaurdaino emandako pauso eta hartutako erabakiez gain, finkatu diren puntuen berri ere ematen da: Inguraren ezaugarri nagusiak, berau osatuko duten ikastaroen antolaketa, eta ikasunitateen edukiak, besteak beste. Ingura inguru digitalak eredu teknopedagogikoa izango du oinarri. A1-C1 bitarteko mailak eskainiko ditu, eta orain arte euskara ikastera hurbildu ez den herritarra erakarri eta erabiltzailearen eta euskaltegiaren arteko zubi-lana egingo du. Euskara ikasi nahi duen orori tresna erraz, erakargarri eta motibagarria eskaintzea du xede.
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Irakasten-arloak:
- Ingura
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI). (Iglesias Chaves, A., Etxebarria Lejarreta, A. eta Eguskiza Sánchez, N.)
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko ekainak 8
- Bisitak: 2145
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
"Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI) " izenburua duen artikuluaren egileek EAPI euskararen prosodiaren lehen tresna multimedia eta interaktiboa aurkeztu nahi izan dute. EHUko EUDIA ikerketa-taldeak sortutako datu-basea du oinarri atlas horrek, eta prosodiari buruz egindako azterketak erakusten ditu: azentuaren kokapena euskararen aldaera eta silaba guztietan; oinarrizko perpausen intonazio-eredu esanguratsuenak, bai euskara batuarenak bai euskalkienak; eta bidea irekitzen du bat-bateko eta irakurritako testuen analisi prosodikoa egiteko. Atlas honen bidez, prosodiaren alorrean garatutako beste hizkuntza batzuekin parekatzen da euskara nazioartean.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Aditzik gabeko denbora-esapideak
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko ekainak 2
- Bisitak: 1835
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Denborazko perpausetan, zuzena da “orain hamar egun” gisako esapideetan aditza ezkutatzea. Denbora-neurri finkatuetan, aditzaz gainera, izena bera ere utzi daiteke isilpean, “gaur zortzi” gisako egiturak eratuz. Honelakoek, denboran aurrera zein atzera egiteko parada ematen dute. Dena den, adberbioak berak baino ez du finkatzen denboraren noranzkoa?
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza







