Didakteka
ALTEren baliabide berria etorkinentzako ikas-inguruneetarako
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 821
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
ALTE (Association of Language Testers in Europe) erakundeak, LAMI-LASLIAM Assessment Tools deritzon baliabide berri bat jarri du doan eskura https://www.alte.org/Materials webgunean. Webgune horretan dago, besteak beste, HABEk 2020an itzuli eta argitara emandako Jokabide egokien printzipioak liburuxka zenbait hizkuntzatan.
Etorkinentzako ikas-inguruneetan ebaluatzeko erremintak jaso dira bertan. Migrazio-testuinguruetako alfabetatze- (edo literazitate-) eta bigarren hizkuntzen ikastaroetan ari diren irakasle eta boluntarioek erabiltzen dituzten LASLIAM eskalen pilotatzearekin lotutako lan zabalago baten atal dira erreminta horiek. Bestalde, ALTEren LAMI SIGek (Language Assesment for Migration and Integration) eta Europako Kontseiluak elkarlanean sortuak direla aipatu.
LASLIAM eskalak, 2022ko ekainaren 30ean aurkeztu ziren Strasbourgen Europako Kontseiluak antolatuko bileran. Saio hari buruzko informazioa, hemen dago eskura. Halaber, posible da argitalpena osorik kontsultatzea: Literacy And Second Language Learning For The Linguistic Integration Of Adult Migrants: Reference Guide.