Ingura, euskara online ikasteko sistema berria eraikitzen

Argitaratua: Wednesday, 22 June 2022, 10:17 AM
Axun Ertzibengoa Aizpiolea

Online euskara ikasteko Ingura egitasmo berria sortzeko prozesuan orain arte egindako bidea jasotzen du artikulu honek. 2021eko martxoan hasi eta gaurdaino emandako pauso eta hartutako erabakiez gain, finkatu diren puntuen berri ere ematen da: Inguraren ezaugarri nagusiak, berau osatuko duten ikastaroen antolaketa, eta ikasunitateen edukiak, besteak beste. Ingura inguru digitalak eredu teknopedagogikoa izango du oinarri. A1-C1 bitarteko mailak eskainiko ditu, eta orain arte euskara ikastera hurbildu ez den herritarra erakarri eta erabiltzailearen eta euskaltegiaren arteko zubi-lana egingo du. Euskara ikasi nahi duen orori tresna erraz, erakargarri eta motibagarria eskaintzea du xede.

https://doi.org/10.54512/CDLS3475


Beste eduki interesgarriak

INGURA

INGURA proiektuaren aurkezpena

Euskara online ikasteko INGURA ingurune digitala sortzeko zereginetan ari da HABEren Metodologia eta Edukien Arloko lantaldea. Dagoneko lehen urratsak eman ditu; horien berri emateko, aurkezpen-saio bat antolatu zen Bilbon martxoaren 24an euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroko ordezkarientzat. Sarrera honetan, egitasmoaren zertzelada nagusiak eta aurkezpen-saioan emandako azalpenak.
Ingura logoa

INGURA online ikas-plataforman emandako urratsak aurkeztu dira

HABEren zuzendari Jokin Azkuek eta proiektuaren arduradun tekniko Eskarne Lopetegik aurkeztu berri dituzte INGURA online ikas-plataforman orain arte emandako urratsak.