Irakasbil
Foroak
Didakteka
IDUa sukaldaritza-errezeta gisa ulertuta
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 30
- Bisitak: 306
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala ulertzeko metafora proposatu du Miguel Arizak berriki argitara emandako bi blog-sarreratan, sukaldaritza-errezeta gisa ulertzea hain zuzen. Gainera, doan deskarga daitekeen fanzine bat prestatu dute Conecta13 taldekoek gaiaz.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Esanahi partekatuak
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 28
- Bisitak: 427
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lekua adierazteko zenbait (gune, alde, eremu, barruti/esparru, alor/soro…) ez dira guztiak sinonimoak, baizik eta eremu semantiko bereko unitate lexikalak, bakoitza bere ñabardura eta erabilera-testuinguru zehatzarekin.
Gramatika kognitiboaren ikuspegia hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 21
- Bisitak: 391
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
International House erakundearen LdeLengua podcastaren 168. zenbakian, Francisco Herrerak elkarrizketa interesgarri bat egin dio Zeina Alhmoud irakasleari bigarren hizkuntzen irakaskuntzari aplikatutako hizkuntzalaritza kognitiboaz; nagusiki, gramatikaren irakaskuntzaz eta irudia tresna pedagogiko gisa erabiltzeaz.
Sarrera honetan, gramatika kognitiboa zer den eta nola aplikatu eskoletan ikuspegi komunikatiboaren baitan jaso dugu.
Un cerebro lleno de palabras (Horno Chéliz, Mamen)
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 360
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Un cerebro lleno de palabras" liburuan, modu argi eta ulergarrian azaltzen du Mamen Horno Chéliz irakasleak hitzak nola antolatzen, aktibatzen eta eskuratzen diren gure buruan, eta nola baldintzatzen duten sare semantikoek ikaskuntza, berreskuratzea eta komunikazioa. Egileak erakusten du hiztegia ez dela elementu solteen bilduma, lotura kognitibo eta afektibo konplexuen sare bat baizik; horregatik, testuinguru esanguratsuetan oinarritutako ikaskuntza, elkarketak eta lotura semantikoak lantzea funtsezkoak dira, bai lexiko berria finkatzeko, bai galdua berreskuratzeko. Landutako alderdi askok badute interesik helduen euskalduntzean dihardutenentzat.
Autoestimua landuz gero, emaitza hobeak
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 371
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Autoestimua sendotuz gero, ikaslea hobeto sentitu eta ikasteko jarrera hobea izateaz gain, emaitza hobeak lortuko ditu. Eta autoestimua apala bada, ezin duela aurrera egin uste izango du eta, ondorioz, ez da behar beste ahaleginduko hizkuntza ikasteko garaian.
Sarrera honetan, irakaslearen roletik autoestimu hori lantzeko eta indartzeko zenbait iradokizun azaltzen dira.
Egokitzapenak eta egiaztatzea: tailerra GIELE jardunaldian
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 30
- Bisitak: 343
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2026ko otsailean Madrilen izan ziren GIELEren VII. Jardunaldian egokitzapenak eta egiaztatzea izen zen tailer bateko gaia. Bertan aurkeztu eta landu zirenak webgune batean jaso zuten irakasleek; infografia bat ere prestatu zuten eta euskaratzeko baimena eman ziguten.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Hasierako R-a duten maileguak eta bokal protetikoa: erabilera eta irizpideak
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 20
- Bisitak: 451
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskaltzaindiaren irizpideei jarraituz, e mailegu zaharrak eta errotuak (hala nola erradio edo errugbi) bokal protetikoarekin idatzi eta ahoskatu behar dira Arau bera aplikatzen zaie euskal toponimoei eta pertsona-izenei. Aldiz, mailegu berrietan, termino zientifikoetan edota nazioarteko hitzetan (adibidez robot edo rock), bokala ez da gehitzen beti.
Dislexia ikasgelan: inklusioa landuz (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 6
- Bisitak: 400
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Dislexiak hizkuntzaren prozesamenduan eragiten du, bereziki irakurketan eta idazketan, eta horrek irakaskuntza- eta ebaluazio-praktiken egokitzapena eskatzen du. Lan honek dislexia duten ikasleen ohiko ezaugarri linguistiko, kognitibo eta emozionalak kontuan hartuta, jardunbide didaktiko egokiak laburbiltzen ditu: denboraren eta ebaluazioaren malgutasuna, testu eta materialen irisgarritasuna, argibide argi eta egituratuak, laguntza-estrategia espezifikoak, ahozko ekoizpenerako egokitzapenak, baliabide teknologikoen erabilera eta alderdi afektiboen zaintza. Proposatutako neurriek hizkuntza-ikaskuntza irisgarriagoa eta eraginkorragoa sustatzen dute, eta, ikuspegi inklusibo batetik, ikasle guztien errendimendua hobetzen laguntzen dute.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Sarrera-egilea:
- Villoslada Fernández, Iñaki







