Irakasbil
Foroak
Didakteka
Euskara ikasteko Wikipedia erabiltzea
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 12
- Bisitak: 1608
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2001ean jarri zen abian Wikipediaren euskarazko bertsioa: Euskarazko Wikipedia. Bizi-bizi dago eta helduen euskalduntzerako oraindik propio egindako material edo proposamenik ez badago ere, lagungarri suerta dakiguke.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
GIELE 2020 jardunaldien atzerapena
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 8
- Bisitak: 1638
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2019an HABErekin batera antolatu zituen GIELEk ("Grupo de interés en Evaluación de Lenguas en España") III. Jardunaldiak Donostian. 2020ko azaroan ziren aurtengoak antolatzekoak, baina, egoera dela-eta, 2021eko azarora atzeratzea erabaki dute aurrez aurreko ekitaldia. Hala ere, 20/21 ikasturtean zehar webinarrak eratuko dituztela iragarri dute.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Ikaskuntzaren ikuspegi zientifikoa
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 4
- Bisitak: 1648
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Héctor Ruiz Martín elkarrizketatu du Francisco Herrerak L de Lengua podcastaren 134. zenbakian. Berriki argitaratu dioten liburu bateko gaiez aritu da: zertan lagundu dezakeen ikuspegi zientifikoak ikaskuntzan eta irakaskuntzan, landu dituen kontzeptuak, zeintzuk diren funtsezko prozesuak, mito sasizientifikoei buruzko eranskina… Oinarrizko bibliografia ere gomendatu du.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Abian da "Gozatu Sarean Euskaraz" kanpaina
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 4
- Bisitak: 1372
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) urteak daramatza ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta bestelako baliabideak diruz laguntzen edo sustatzen. Alabaina, askotan ez da erraza izaten eduki edo baliabide horietara heltzea ahaleginak egiten diren arren.
Horretaz kezkatuta, eta EABren Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atalean hainbatetan egindako gomendioari jarraikiz, produktu horiek zabaltzeko kanpaina bat abiatzea erabaki du HPSk: Gozatu Sarean Euskaraz!. Aipatutako kanpaina gizarte-sareetan udan zehar burutuko da. Lehenengo fasean aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira. Hurrengoetan, berriz, beste batzuk, kulturakoak eta euskara ikastekoak esaterako.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
2020ko maiatzeko txioak
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 2
- Bisitak: 1061
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Beste inoiz egin dugun bezala, @Irakasbil Twitter-erabiltzaileak 2020ko maiatzean sareratutako txioen laburpen bat egin dugu. Horrela, Twitter-erabiltzailea izan arren galdu badituzu berreskuratzeko aukera duzu eta ez bazara, berriz, esparru horretan egiten duguna ikusteko modua izango duzu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
"Euskara ere normalitaterantz" mahai-ingurua
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 1
- Bisitak: 1999
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
"Geroa euskaratik" dinamikaren baitan, mahai-ingurua antolatu dute Kontseiluak eta Martin Ugalde Foroak. Ekainaren 4an 19:00etan izango da; bertatik bertara zein streaming bidez parte hartu ahal izango da.
Hezkuntz mikroblogginga hizkuntzen ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko maiatzak 29
- Bisitak: 1127
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Ikerketa bat egin dute gaiaz Marta Rosón Jiménez eta Daniel Losada Iglesiasek. Pixel-Bit aldizkariaren 57. zenbakian eman da argitara egindako azterketa sistematizatu horri buruzko artikulua.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
"Hitzak sarean: Pello Salabururi esker onez" liburua (Laka Mugarza, I. )
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko maiatzak 28
- Bisitak: 1794
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Jubilazioagatik egindako omenaldian eskaini zioten Pello Salabururi "Hitzak sarean" liburua. 20 idazlek egindako 11 lan biltzen ditu Itziar Lakak koordinatu zuen argitalpenak. EHUren Argitalpen Zerbitzuaren webgunean doan lortzeko aukera dago.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:






