Irakasbil
Didakteka
Euskara ikasteko Wikipedia erabiltzea
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Bisitak: 1564
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Irakasbileko bilatzailea erabilita ez dugu erreferentzia handirik aurkituko Wikipediaz. Izan ere, ez dago berariaz idatzitako artikulurik edo sarrerarik oraindik esparru honetan; aipamenen bat gehienez. Zerbait gehiago ageri da, aldiz, Itzulpen Saila bilduman plazaratutako liburu batean: Sustraietatik zerura lanean zenbait aldiz aipatzen du Daniel Cassanyk, besteak beste, 81. orrialdean irakurketa edo ulermen kritikoa dela-eta. Gai nagusi Wikipedia duen zutabe bat ere badago 184. orrialdean.
2001eko abenduaren 6an jarri zen abian Euskarazko Wikipedia, Wikipediaren euskarazko bertsioa alegia; orduantxe egin zen lehendabiziko ekarpena. Garapen handia eta aldaketak izan ditu harrez geroztik. Egia esan, bizi-bizi dago; azala bera urtarrilean berritu dute azken aldiz. Erabiltzaileek dagoeneko sortutako atarien artean honako hauek daude:
- Euskara.
- Hizkuntzak (garatzen ari dira).
- Euskal WikiAtlasa.
- Euskal Herriaren historia.
Halaber, Hezkuntza Atari bat dago. Ez dago oraingoz helduen euskalduntzerako propio argitara emandako materialik, baina era askotakoa bai, irakasleei edota ikasleentzat egina, eta gurera egokitu daitekeena:
- Online irakaskuntzarako dekalogo bat.
- Jarduerak: artikulu bat idatzi, artikulu bat eztabaidatu, testu bat moldatu, testu bat grabatu, diagrama bat euskaratu, testu-iruzkinak, infografiak egin...
- Liburuxkak: Wikipedia ikasgelan (gida praktikoa), Irakasleentzako oinarrizko azalpenak, Wikipedia ezagutu, Wikipedia irudiztatzen...
- Bideotutorialak.
- Wikipedian idazteko gidak.
- Laguntza-orrialdeak.
Ondorioz, erabilgarri suerta dakiguke Euskarazko Wikipedia, besteak beste, euskalduntzen ari diren ikasle helduak irakurtzetik harago prosumirtuatzaile izan daitezen.
