Irakasbil
Didakteka
Wikipedia erabiltzearen onurak ikas-irakas prozesuan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Bisitak: 673
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
EHUren IKASTORRATZA aldizkari didaktikoaren 31. zenbakian dugu "Ikasleak Wikipedian editore izatearen onurak ikasketa prozesuan" artikulua. Bertan, unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen urteko ikasleekin egindako esperientzia baten berri ematen da, euskarazko Wikipediako artikuluak sortu edota editatu baitituzte lau urtez jarraian. Hezkuntza-arloko helburuen artean, besteak beste, idatzizko komunikazioa eta dokumentazio-lana jorratu dituzte, eta publikoki agertutako lana izateak ikasleen motibazioa eta erantzukizuna eragin ditu.
Funtsean, ikerketak argitu nahi izan du ea ikasleak Wikipediako editore-lanetan aritzeak balio ote duen zenbait gaitasun garatzeko, eta ikerlariek ondorioztatu dute idatzizko ariketa emankorra izan dela Wikipediarentzat, 188 ikasleren 412 artikulu osatu edo sortu direlako. Baina Wikipediarentzat solik ez da izan aberasgarria; izan ere, bai ikasleek eta bai irakasleek aipatu dute ikasi dutela erantzukizunez lan egiten, informazio-iturri fidagarriak bilatzeko nahiz aipatzeko orduan, eta plagioarekiko sentsibilizazioa ere aipatu dute.
Gaitasun komunikatibora eta ekintzara bideratutako ikuspegiaz gain, ikaslearen autonomia sustatzea da HEOCaren oinarri nagusietako bat. Bistan da ikaslearen gaitasun estrategikoa garatzea —autonomia areagotzeko bitartekotzat hartuta— erronka bilakatu dela irakaslearen eguneroko lanean. Bide horretan, ikerketa honen arabera, Wikipedia baliozko tresna izan liteke ezagutza zabaltzeko, ikasteko eta irakasteko, eta jarduera didaktikoak elkarlanean bideratzeko. Artikuluan azaldutako esperientzian, irakasleak ere ohartu dira ikasleak motibatuago aritu zirela, beraien lanak argitaratzen zituztelako eta edonork irakur zitzakeelako, ariketa soil bat gehiago bilakatu ordez. Wikipedian editatzearen esperientziak, oro har, balio izan du ikasleen hizkuntza-maila ere hobetzeko; izan ere, hizkuntza lantzeko metodo gisa, ikasleek Wikipediarako prestatutako testuak izan zituzten oinarri, testu horietan sakonduz, hobetzeko.
Erreferentzia bibliografikoa:
- Bidegain, E. Alonso, I. eta Mentxakatorre, J. (2023). Ikasleak Wikipedian editore izatearen onurak ikasketa prozesuan. IKASTORRATZA. Didaktikarako e-aldizkaria. http://www.ehu.eus/ikastorratza/.
- Basque Wikimedia Erabiltzaileen Taldea eta Ikastolen Elkartea. (2019). Euskara: Wikipedia ikastolan - gida praktikoa. https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/c/c9/Wikipedia_ikasgelan_-_gida_praktikoa.pdf
Informazio gehiago:
- IRAKASBILen: Euskara ikasteko Wikipedia erabiltzea.