Ikaskuntzaren ikuspegi zientifikoa

Argitaratua: Thursday, 4 June 2020, 1:42 PM
L de Lengua

Héctor Ruiz Martín elkarrizketatu du Francisco Herrerak L de Lengua podcastaren 134. zenbakian. Berriki argitaratu dioten liburu bateko gaiez aritu da  ("Cómo aprendemos? Una aproximación científica al aprendizaje y la enseñanza"). Batez ere, irakasleei begira idatzitakoa dela adierazi du eta beste ikerketa batzuk abian direla, baita ikasleei begirako beste liburu bat badagoela jada. Nolabait ikuspegi osoa ematen duela azpimarratu nahi izan du elkarrizketatzaileak. 

Ruiz Martín_Cómo aprendemos

Nola ikasten den ikertzea ez da gaurko kontua Héctor Ruizen esanetan. Hala ere, eta irakaskuntza artea ere badela aintzat hartuta, ezagutza zientifikoaren ekarpenak ikas-irakas prozesuetan txertatzea ez ei da ohikoa izan. Alderdi horretatik, medikuntzan gertatutakoarekin parekatu du. Ikuspegi zientifikoak irakasleei irakaskuntza hobetzen lagundu ahal diela planteatu du, erabaki egokiagoak hartzen azken finean (eskolan, programazioan, antolaketan...).

Ikaskuntza konplexua da. Loturik dauden bi arlo bereizi ditu argitalpenean bezala: prozesu kognitiboak eta faktore sozio-emozionalak. Izan ere H2aren eskoletan ikuspegi emozionalak badu tokirik egun, eta alderdi kognitiboa ez da bakarra.

Liburuan dauden zenbait kontzeptu azaldu ditu elkarrizketan, besteak beste ikasketa sakona, usteak (eta motibazioa) edota ikaskuntzaren autorregulazioa (ikaskuntza ikasten duenaren burmuinean gertatzen baita). Halaber, funtsezko prozesuei ere erreparatu die: jarraibide argiak, atzeraelikadura eraginkorra, ebaluazioa (eta ez kalifikazioa).

Halaber, mito sasizientifikoak daude eranskin gisa liburuan.Bere esanetan, errezetak eta ñabardurarik gabeko soluzioak eskaintzen ditu sasi-zientziak; zientziak dakartza ñabardurak.  Mitorik errotuenak, adituaren ustez, ikasteko estilo desberdinak daudela eta era naturalean ikasten dela irakurtzen.

Azkenik, oinarrizko bibliografia aipatu du. Hona hemen berak esandakoaren ordenari jarraikiz:

Ruiz Martín, H. (2020). Conoce tu cerebro para aprender a aprender. ISTF. 

[Argitaratu den bere liburu berria. Gazteentzako estiloan idatzia, baina 12 urtetik aurrerako edozein ikaslerentzat egokia]

Schunk, D. H., Meece, J. R. eta Pintrich, P. R. (2020, 4. argitalpena). Motivation in Education: Theory, Research and Applications. Pearson.

Willingham, D. T. (2020). La mente lectora. Una aproximación desde las ciencias cognitivas a cómo leemos. Aptus. [Berriki itzulia; jatorrizkoa: (2017). The reading mind. A Cognitive Approach to Understanding How the Mind Reads. Jossey-Bass.

Dehaene, S. (2017). El cerebro lector. Ultimas noticias de las neurociencias sobre la lectura, la enseñanza, el aprendizaje y la dislexia. Siglo XXI.

Ripoll Salceda, J.C. eta Aguado Alonso, G. (2015). Enseñar a leer. Cómo hacer lectores competentes. EOS.

Show comments

Beste eduki interesgarriak

Ezagutu zure garuna ikasten ikasteko

Ezagutu zure garuna ikasten ikasteko (Ruiz Martin, H.)

2020ko ekainean eman genuen argitara “Ikaskuntzaren ikuspegi zientifikoa” sarrera. Bertan, Héctor Ruiz Martín-i eginiko elkarrizketa bat laburbildu genuen. Orduan iragarritakoari jarraikiz, “Ezagutu zure garuna ikasten ikasteko” liburu euskaratua plazaratu zuten irailean. Argitalpen horren berri laburra dakargu oraingo honetan.