"Hitzak sarean: Pello Salabururi esker onez" liburua (Laka Mugarza, I. )

Argitaratua: Thursday, 28 May 2020, 12:31 PM
"Hitzak sarean" liburua

Pello Salaburu omendu zuten 2019ko abenduan bere jubilazioa zela-eta. UPV/EHUko errektore, Euskara Institutuko zuzendari eta Euskal Filologiako katedradun izan da, besteak beste, Salaburu. “Hitzak sarean” liburua eskaini zioten orduko ekitaldian. Oraintsu, berriz, doan deskargatzeko moduan jarri dute liburua EHUren  Argitalpen Zerbitzuaren webgunean.

Hogei egilek idatzitako hamaika lan biltzen ditu liburuak; Itziar Laka izan zen koordinatzailea. Esparru desberdinak lantzen dira, terminología, hiztegigintza eta gramatikagintza, esaterako. Aipatzekoa da hiru hizkuntzatan daudela ekarpenak; izan ere, euskaraz  gain, ingelesa eta gaztelania ere baliatu ziren artikuluetarako. 

Hona hemen liburuaren aurkibidea:

    1. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Hiztegi Juridikoa: hiztegi-sarreren egitura eta definizioen idazkera (Xabier Alberdi Larizgoitia)
    2. Lege-hizkera euskaraz: begiratu bat historian zeharrekoari eta zenbait gogoeta XXI. mendekoaz (Miren Azkarate eta Alberto Lopez Basaguren)
    3. (Euskal) Bozak: erdikoak, inkoatiboak eta arazleak (Ane Berro eta Beatriz Fernández)
    4. Coreference and antecedent frequency effects in Spanish: An eye-tracking study (Nerea Egusquiza, Kepa Erdozia eta Adam Zawiszewski
    5. Eder baliz, on ez eiliz: Euskaldunok hizkuntzarekin ditugun maitasun/gorroto harremanez (Patxi Goenaga)
    6. Baliabide lexikoen sarea: Baldintza filologiko eta tekniko zenbait (David Lindemann eta Iñaki San Vicente)
    7. Tesiko bosgarren kapituluaren historia txikia («Zer arraio idatzi dok zorioneko bosgarren kapitulu horretan?!») (Jesus Mari Makazaga)
    8. Sobre el orden básico de palabras en euskera: un nuevo estudio de corpus (Luis Pastor Santamaría)
    9. Euskararen konbinazio hiztegi baterako (Ibon Sarasola eta Josu Landa).
    10. Processing Preferences in an Ergative Language: Evidence from Basque Postnominal Relative Clauses (Iraia Yetano, Jon Andoni Duñabeitia eta Itziar Laka)
    11. Sentence processing in Andean and Peninsular Spanish: word order and animacy (Natalia Yoza, Kepa Erdocia eta Itziar Laka)



Erreferentzia bibliografikoa:


Laka Mugarza, I. (arg.). (2020). Hitzak sarean: Pello Salabururi esker onez. Euskal Herriko Unibertsitatea: Argitalpen Zerbitzua. https://web-argitalpena.adm.ehu.es/pasa_pdf.asp?File=UHPDF201119