Irakasbil
e-Hizpide artikuluak
e-HIZPIDE artikuluak
- Atala:
Euskara-txinera: hizkuntza-aniztasunaren kolore aberatsak
- Argitalpenak
- Sortua: 14 May 2025
- Bisitak: 359
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Piktogramen bidez mandarin-txineraren eta euskararen arteko zubiak eraikitzeko baliabide bat aurkeztuko da artikulu honetan. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jatorri txinatarra duten pertsonak 6.000 inguru dira, eta mandarin-txinera da batzuen lehen hizkuntza. Pertsona horien arteko zenbait gurasoak dira eta beste zenbait eskoletako ikasleak. Batetik, gurasoek euskara ikastearen aukera egin dezakete seme-alabei ikasprozesuan laguntzeko. Bestetik, ikasle hauen lehen hizkuntza txinera bada, jakina da horretan oinarritzeak edo herentzia-hizkuntza babesteak mesede egiten diola hizkuntza gehigarriak ikasteari. Halaber, piktogrametan oinarritutako materialek aukerak eskaintzen dituzte irisgarritasun kognitiboa ahalbidetuz ikasteko. Hori honela, piktogramez sorturiko baliabideak erabiltzen dira derrigorrezko eskolatzean, ordezko sistemetako bat direlako eta horretarako protokoloa abian delako. Artikulu honetan, Euskal Herrian dauden txinatar pertsonen datuak eta eskola-familia-komunitatearen arteko harremanen gaia azaldu ondoren, mandarin-txineraren ezaugarriak eta hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztuko dira. Gero, piktogramek ikas-irakaskuntzarako duten balioa erakutsiko da eta sorturiko baliabidea (mandarin-txineraz eta euskaraz 21 ataletan sailkatutako 686 piktograma) zertan datzan eta nola sortu den argituko da. Azkenik, ondorioak eta erreferentziak daude.
https://doi.org/10.54512/BBPQ2631
- Atala:
- Egilea:
- Larrañaga Olabe, Maider Xiaoxin
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Lenguage
- e-Hizpide zenbakia:
- 105
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
«Gutxi ordaintzen didate, baina izugarri gustatzen zait nire lana». Hizkuntza gehigarrien eskolak, errealitatea zalantzan jartzeko tokia
- Argitalpenak
- Sortua: 25 April 2025
- Bisitak: 96
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza gehigarrien eskoletan jarrera eta kulturartekotasun kritikoak garatuko badira, Diskurtsoaren Azterlan Kritikoen eta kulturartekotasun berrituaren suposizio teorikoetatik abiatu behar da, hiru gai hauei erreparatuz nagusiki: identitateen eraikuntza, bestetasunaren eraikuntza eta egitateen irudikapena. Hala, era askotako jarduera didaktikoak proposatuko dira hiru gai horien inguruan. Ikuspegi pedagogikotik, jarrera eta kulturartekotasun kritikoa garatzeak esan nahi du ikaskuntzaren erdigunean jarri behar dela nork bere buruari galderak egiteko, gauzak zalantzan jartzeko eta norbera ere zalantzan jartzeko gaitasuna; halaber, beste modu batera planteatu behar direla irakasleen eta ikasleen rolak, bai eta material didaktikoei heltzeko era ere. Azkenik, ikuspegi didaktikotik, sekuentzia didaktikoak bost fasetan antolatzeko planteamendua landuko da: aktibazioa, gauzak zalantzan jartzea eta gogoeta egitea, esanahi propioak ematea, informazioa biltzea eta eraldaketa soziala lortzeko ekoiztea (prosumizioa).
- Atala:
- Egilea:
- Atienza Cerezo. Encarna
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 105
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
HEOCeko adierazpide linguistiko batzuek B2 eta C1 azterketetako idazlanetan duten isla. HABE-IXA corpusa aztergai
- Argitalpenak
- Sortua: 7 April 2025
- Bisitak: 290
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honetan Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumeko adierazpide linguistiko zehatz batzuek benetako ekoizpenetan zer-nolako agerpena eta erabilera duten ezagutzeko burutu den ikerketa aurkeztuko da. Egiaztatze-prozesuetan aritu izan diren hainbat adituk HEOCeko adierazpideen artean B2 eta C1 mailetan erabiltzeko desiragarri diren 5 fenomeno lehenetsi ondoren, HABE-IXA corpuseko 240 idazlan aztertu dira. Horretarako Markin tresnaren bidez aukeratutako adierazpide linguistikoen agerpen-kopurua, erabilera zuzenak eta erabilera okerrak eskuz etiketatu dira. Horrela, teoriak (HEOCak eta adituek) diotena eta ekoizpen errealek islatzen dutenaren arteko aldea enpirikoki aztertuz, bai hizkuntzalaritza konputazionalaren alorrean interes orokorra dutenentzat, bai euskararen irakaskuntza- eta ebaluazio-esparruetan jarduten duten eragileentzat, ekarpen bat egitea da artikulu honen xede nagusia.
- Atala:
- Egilea:
- Alustiza Bacchella, Ignacio
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Teknologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 105
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Ikerketak
55 urtetik gorako helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzarako ikuspegi bat
- Argitalpenak
- Sortua: 5 December 2024
- Bisitak: 487
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
55 urtetik gorako helduei beste hizkuntza bat irakasteko ikuspegi pedagogiko espezifikoa behar da, bai eta haien beharrak eta interesak errespetatuko dituzten ikaskuntza estrategikoak izango dituen didaktika bat ere. Irakasleak haien ikas-irakas prozesuan inplikatutako faktore afektibo, kognitibo eta sozialak ulertu behar ditu, bai eta aipatutako adin-tarteko ikasleek dituzten motibazio-ardatzen azpian dagoen erronkaz jabetu ere.
Artikulu honetan, helduentzako metodologia baten oinarri diren zutabe pedagogikoak deskribatuko dira laburki, eta zenbait jardueraren adibide zehatzak emango dira azaldutako teoria praktikan jartzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Fritzler, Marcela
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Areas of knowledge:
- Curriculuma
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 104
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Adimen artifizialaren erabilera EAEko helduen euskalduntzean
- Argitalpenak
- Sortua: 26 November 2024
- Bisitak: 587
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Adimen artifiziala (AA) gero eta hedatuagoa dago gizarteko esparru guztietan, eta euskararen irakaskuntza ez da salbuespena. EAEko helduen euskalduntzean ari diren irakasleei AAri buruz bidalitako galdetegi baten emaitzak aztertuko dira lan honetan. Emaitza nagusiek erakusten dute AAren erabilera ez dagoela oso hedatua irakasleen eguneroko lanean, nahiz eta datozen urteetan euskararen irakaskuntzan eragina izango duenik ez den zalantzan jartzen. Testuinguru horretan, AAren hedapena kezka sortzen duen gaia da irakasleen artean.
- Atala:
- Egilea:
- Txintxurreta Albizua, Martin
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Teknologia
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Ikerketak
"Speed Dates": ikasgelan elkarrekin jarduteko eta interakzio-gaitasuna garatzeko dinamika
- Argitalpenak
- Sortua: 19 November 2024
- Bisitak: 397
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Interakzio-gaitasunak garatzea ezinbestekoa da hizkuntza bat ikasteko. Ikasleek aurretiaz badituzte beren lehen hizkuntzan edo ikasi dituzten beste hizkuntza batzuetan erabilitako ezagutza soziolinguistikoak (Kecskes et al., 2018); ezagutza horiek aktibatu egin behar dira, xede-hizkuntzako sozializazioarekin lotura duten elkarlanerako trebetasunak lortzera bideratutako jardueren bidez (Young, 2008; Pekarek-Doehler, 2023). Hortaz, hauxe da artikulu honen helburua: "Speed Dates" formatua duen proposamen didaktiko bat azaltzea eta hura ezartzean lortutako emaitzak eztabaidatzea.
- Atala:
- Egilea:
- Redondo Juárez, Paula
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Edukiak:
- Interaction
- e-Hizpide zenbakia:
- 104
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Ikerketak
- Komunikazio-moduak:
- Elkarreragina
- Ekoizpena
“EOIgualdad”: Méridako HEOko genero-berdintasuneko proiektuaren historia
- Argitalpenak
- Sortua: 23 October 2024
- Bisitak: 417
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2023ko irailean, Méridako hizkuntza-eskola ofizialeko irakasle-talde bat erlojupeko lasterketa batean murgildu zen, Irene sarietara “EOIgualdad” proiektua aurkezteko. Denboraren eta lan-kargaren arazoa alde batera utzita, taldeak hautagaitza garaiz aurkeztea lortu zuen. Hiru hilabete beranduago, espero ez zuten berria jaso zuten: 2023ko lehenengo Irene saria jaso zutela zegokien kategorian. Artikulu honetan “EOIgualdad” proiektuaren jatorria, ezaugarriak, bilakaera eta etorkizuneko erronkak jaso ditugu; izan ere, esfortzu kolektibo boluntariotik sortu den proiektu bat da, eta gaur egun zentroko euskarri identitarioetako bat izateaz gain, Berdintasun Planaren parte da eta Estatu mailan erreferentzia preziatua araubide bereziko irakaskuntzaren esparruko berdintasunerako, hausnarketa eta inklusioa sustatzen baititu hizkuntzen irakaskuntzan.
- Atala:
- Egilea:
- Quiroga Caraballo, Mª Jesús
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Berdintasuna
- e-Hizpide zenbakia:
- 104
Hizkuntzak irakasteko bideoak sortzeko aholkuak
- Argitalpenak
- Sortua: 10 September 2024
- Bisitak: 497
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Helduen euskalduntzean bideoaren erabileraz egindako ForVid ikerketako emaitzei erreparatuta, irakasleek zein ikasleek grabatutako bideoen ekoizpena areagotzeko bideak eskaintzea da artikulu honen xede nagusia. Hala, hizkuntza-irakasleek grabatutako bideoek dituzten abantailak azpimarratu ondoren, hizkuntzak irakasteko bideo-mota nagusiak azalduko dira labur-labur eta horrelako bideoak sortzeko aholkuak emango dira alderdi nagusiei erreparatuta, hala nola plangintzari, edukien antolaketari eta grabazioaren kalitateari. Amaitzeko, zenbait bideo-formatu aztertuko dira, hain zuzen ere ikuspuntu teknikoari begira sinpleenak direnak (ikus-entzunezko edizio- eta postprodukzio-ezagutza sakonak behar ez dituztenak).
- Atala:
- Egilea:
- Prieto Perez, Elena
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Teknologia
- e-Hizpide zenbakia:
- 104