Argitalpenak
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikasle migratzaile helduen ahotsa hizkuntza-ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 14 janvier 2025
- Bisitak: 108
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
“La alfabetización afectiva en la enseñanza de lenguas: la voz de los adultos migrantes” artikulua Mª Carmen Fonseca Mora Huelvako Unibertsitateko irakasleak argitaratu du ‘Bellaterra: journal of teaching and learning language and literature’ aldizkari espezializatuaren 2024ko 17. zenbakian. Artikulu horretan, harrera-herriaren hizkuntzan irakurtzeak pertsona heldu migratzaileen bizitzetan duen eragina aztertzen da. Helburu nagusia da irakurketa-prozesuaren gainean hausnartzea, hezkuntza eraldatzeko funtsezko elementu gisa. Gure gizarte multikultural eta multimodalean, bertako migratzaile helduei hizkuntza hobeto irakatsi dakieke alderdi afektiboei erantzunez, alfabetatze afektiboa ikasgeletan aplikatzeari buruzko ikerketek erakusten dutenez. Horrez gain, hizkuntzen irakaskuntzan txerta daitezkeen zenbait jarraibide eta praktika on ere ematen ditu.
"Aurrera ala atzera goaz? Gako berrien bila" jardunaldia
- Didakteka
- Sortua: 19 décembre 2024
- Bisitak: 247
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Aurrera ala atzera goaz? Gako berrien bila" jardunaldia egin zen abenduaren 18an Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta. Iñaki Iurrebasoren doktore-tesia izen zen ardatz. Hala, egileak aurkezpena egin ondoren, bi mahai-inguru izan ziren esparru desberdinetako adituekin (Jokin Azkuek, HABEren zuzendari nagusiak ere parte hartu zuen).
XXIX. Jagon jardunaldia: lan-mundua eta aisialdi antolatua
- Didakteka
- Sortua: 12 décembre 2024
- Bisitak: 152
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Euskarak lan-munduan eta aisialdian dituen erronkak aztertu ziren azaroaren 28an Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako XXIX. Jagon jardunaldietan, "Euskararen gogoetagunea" egitasmoaren baitan.
“Gamificación en ELE: la transformación de un examen final en un juego (de escape)” artikuluaz
- Didakteka
- Sortua: 20 novembre 2024
- Bisitak: 193
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Artikulu honetan, Susana Madinabeitia idazleak gaztelaniaren irakaskuntzan amaierako ebaluazioa egiteko gamifikazio-proba bat (ihes-gela) erabiltzearen esperientzia azaltzen digu.
Hasteko, gamifikazio-probaren nondik norakoak azaltzen dizkigu. Proposatzen den ebaluazio-proba 30 minutukoa izango da, gutxi gorabehera, eta gaitasun digitala, pentsamendu kritikoa eta talde-lana ebaluatzen ditu. Aurretik, ebaluazio-proba nolakoa izango den azaldu ondoren, ikasleei zenbait jarraibide ematen dizkie irakasleak, egunean bertan: “ezin duzue gelatik atera, gaztelaniaz hitz egin behar duzue eta taldean lan egin behar duzue”. Horretaz gain, irakaslea ez da gelan egongo eta bideokonferentziaz jarraituko du saioa, baina txata erabil dezake saioaren jarraipena egiteko eta ikasleen lana bideratzeko. Azken probaren xedea izango da ikasleek jarduera egin ahal izatea eta amaierara iristeko gai izatea, euren kabuz edo ahalik eta laguntza gutxienarekin. Horrela, joko-mota honen bidez, ikasleek hizkuntza-gaitasuna garatuko dute eta hizkuntza-ezagutza modu atsegin eta errazean barneratuko dute.
Inguru / -tik gora
- Didakteka
- Sortua: 13 novembre 2024
- Bisitak: 169
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak dioenez, zenbaki batek mugatzen duen izen-sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko erabiltzen da "inguru" hitza. Artikulurik gabe erabiltzen da. Izenlagun funtzioa betetzen du "-ko" atzizkiarekin. Pareko jokamoldea dute "X inguru(ko)’ eta "X-tik gorako" esamoldeek. Egun bestelako erabilerak ageri badira ere, nominatiboa ez den gainerako kasuetarako, beste esapide batzuetara jo beharko genuke.
2023/2024 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "Ahoskeraren lanketa didaktikoa"
- Bideoteka
- Sortua: 24 septembre 2023
- Bisitak: 131
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2023/2024 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak ahoskera zer den definitzeari ekin zion, egungo euskararen ahoskerarekin egin genezakeenaz gogoeta egiteko. Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.
"Insights into Senior Foreign Language Education" liburua (Marek Derenowski)
- Didakteka
- Sortua: 6 novembre 2024
- Bisitak: 247
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Aldaketa sozio-kulturalek eta gizartearen zahartzeak nolabaiteko interesa piztu dute adinekoen hezkuntzaren esparruan. Nolanahi ere, adinekoen hezkuntzaren gaiak ez du behar besteko arretarik izan oraindik. Horregatik, "Insights into Senior Foreign Language Education" liburuak giza zahartzearen prozesuari eta bizialdi osoko ikaskuntzaren filosofiari lotutako gai batzuk jorratzen ditu, arlo horrek ezinbestean ezagutza eta arreta handiagoa eskatzen duela iritzita.
"Behin euskaldun baten memoriak" liburuaren online irakurketa, Cervantes Institutuaren eskutik
- Didakteka
- Sortua: 9 octobre 2024
- Bisitak: 194
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Mosaico irakurketa-klub birtuala Cervantes Institutuaren liburutegi elektronikoaren klub berria da, eta katalanez, galegoz eta euskaraz idatzitako liburuei buruzko irakurketak antolatzen hasi da. Topaketa kulturalerako eta elkarrizketarako lekua izan nahi du Irakurketa-klubak, beste hizkuntzetan idatzitako literaturaz gozatzeko eta sakontzeko, hizkuntza horietako egileak ezagutzeko eta, proposamen berritzaileen bitartez, online zerbitzuan dagoen eskaintza literarioa eta kulturala zabaltzeko. Irakurketak gaian adituak diren espezialistek dinamizatuko dituzte. Horrez gain, irakurketaren esperientzia aberatsagoa izan dadin, egileek ere parte hartuko dute.