Argitalpenak
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
“Gamificación en ELE: la transformación de un examen final en un juego (de escape)” artikuluaz
- Didakteka
- Creado: 20 de noviembre de 2024
- Visitas: 150
- Comentarios: 1
- Favoritos: 1
Artikulu honetan, Susana Madinabeitia idazleak gaztelaniaren irakaskuntzan amaierako ebaluazioa egiteko gamifikazio-proba bat (ihes-gela) erabiltzearen esperientzia azaltzen digu.
Hasteko, gamifikazio-probaren nondik norakoak azaltzen dizkigu. Proposatzen den ebaluazio-proba 30 minutukoa izango da, gutxi gorabehera, eta gaitasun digitala, pentsamendu kritikoa eta talde-lana ebaluatzen ditu. Aurretik, ebaluazio-proba nolakoa izango den azaldu ondoren, ikasleei zenbait jarraibide ematen dizkie irakasleak, egunean bertan: “ezin duzue gelatik atera, gaztelaniaz hitz egin behar duzue eta taldean lan egin behar duzue”. Horretaz gain, irakaslea ez da gelan egongo eta bideokonferentziaz jarraituko du saioa, baina txata erabil dezake saioaren jarraipena egiteko eta ikasleen lana bideratzeko. Azken probaren xedea izango da ikasleek jarduera egin ahal izatea eta amaierara iristeko gai izatea, euren kabuz edo ahalik eta laguntza gutxienarekin. Horrela, joko-mota honen bidez, ikasleek hizkuntza-gaitasuna garatuko dute eta hizkuntza-ezagutza modu atsegin eta errazean barneratuko dute.
Inguru / -tik gora
- Didakteka
- Creado: 13 de noviembre de 2024
- Visitas: 135
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Euskaltzaindiak dioenez, zenbaki batek mugatzen duen izen-sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko erabiltzen da "inguru" hitza. Artikulurik gabe erabiltzen da. Izenlagun funtzioa betetzen du "-ko" atzizkiarekin. Pareko jokamoldea dute "X inguru(ko)’ eta "X-tik gorako" esamoldeek. Egun bestelako erabilerak ageri badira ere, nominatiboa ez den gainerako kasuetarako, beste esapide batzuetara jo beharko genuke.
2023/2024 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "Ahoskeraren lanketa didaktikoa"
- Bideoteka
- Creado: 24 de septiembre de 2023
- Visitas: 109
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
2023/2024 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak ahoskera zer den definitzeari ekin zion, egungo euskararen ahoskerarekin egin genezakeenaz gogoeta egiteko. Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.
"Insights into Senior Foreign Language Education" liburua (Marek Derenowski)
- Didakteka
- Creado: 6 de noviembre de 2024
- Visitas: 193
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Aldaketa sozio-kulturalek eta gizartearen zahartzeak nolabaiteko interesa piztu dute adinekoen hezkuntzaren esparruan. Nolanahi ere, adinekoen hezkuntzaren gaiak ez du behar besteko arretarik izan oraindik. Horregatik, "Insights into Senior Foreign Language Education" liburuak giza zahartzearen prozesuari eta bizialdi osoko ikaskuntzaren filosofiari lotutako gai batzuk jorratzen ditu, arlo horrek ezinbestean ezagutza eta arreta handiagoa eskatzen duela iritzita.
"Behin euskaldun baten memoriak" liburuaren online irakurketa, Cervantes Institutuaren eskutik
- Didakteka
- Creado: 9 de octubre de 2024
- Visitas: 171
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Mosaico irakurketa-klub birtuala Cervantes Institutuaren liburutegi elektronikoaren klub berria da, eta katalanez, galegoz eta euskaraz idatzitako liburuei buruzko irakurketak antolatzen hasi da. Topaketa kulturalerako eta elkarrizketarako lekua izan nahi du Irakurketa-klubak, beste hizkuntzetan idatzitako literaturaz gozatzeko eta sakontzeko, hizkuntza horietako egileak ezagutzeko eta, proposamen berritzaileen bitartez, online zerbitzuan dagoen eskaintza literarioa eta kulturala zabaltzeko. Irakurketak gaian adituak diren espezialistek dinamizatuko dituzte. Horrez gain, irakurketaren esperientzia aberatsagoa izan dadin, egileek ere parte hartuko dute.
"Teaching Languages to Students with Specific Learning Differences" liburua (J. Kornos eta M. A. Smith)
- Didakteka
- Creado: 29 de octubre de 2024
- Visitas: 202
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
"Teaching Languages to Students with Specific Learning Differences" liburuaren ideia nagusia da hizkuntza-irakasleek ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten pertsonekiko gero eta kontzientzia handiagoa dutela eta hizkuntzen irakaskuntza inklusiboari buruzko ezagutza ere areagotu egin dela azken urteotan hizkuntza-irakasleen artean. Nolanahi ere, oraindik ere ohikoa da ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak hizkuntzak ikastetik salbuetsita geratzea, ikasketa horiek euren irismenetik kanpo daudela argudiatuta. Hala ere, badakigu, hizkuntza-irakasle askok ez dituztela ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen beharretara egokitzeko behar diren tresna pedagogikoak.
Euskaltzaindiaren webgunean egokitzapenak eta berrikuntzak
- Didakteka
- Creado: 16 de septiembre de 2024
- Visitas: 230
- Comentarios: 1
- Favoritos: 1
Webgune honetako foroetan (hizkuntz kontuak eta didaktikakoan, besteak beste) eman ohi dugu Euskaltzaindiaren eta horren ekimenen berri; hala ere, burutu dituzten azken egokitzapenak, berrikuntzak eta ekarpenak sarrera batean biltzeari egoki iritzi diogu.
Besterik ez / baino ez / baizik ez: jokabidea eta komunztadurak
- Didakteka
- Creado: 6 de agosto de 2024
- Visitas: 302
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Euskalkiaren edo eskualdearen arabera, salbuespena adierazteko modu bat baino gehiago ditugu euskaraz: "besterik ez / baino ez / baizik ez" dira arruntenak. Halere ez dute hirurek jokabide edo erabilera bera, eta Euskaltzaindiak dioen moduan, "besterik ez" alde batetik doa, eta "baino ez" eta "baizik ez" beste alde batetik.