Irakasbil
Argitalpenak
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ez zait gustatzen nola hitz egiten duzun: glotofobia eta hizkuntza-aurreiritziak
- Didakteka
- Created: 9 November 2026
- Visits: 7
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ba al dago hitz egiteko modu zuzen bakarra? Zer dago azentu edo hizkera bati buruz egiten ditugun balorazioen atzean? María del Carmen Méndez Santosen No me gusta cómo hablas (o más bien no me gustas tú) liburua eta Deustuko Unibertsitatean emandako hitzaldi bat abiapuntu hartuta, glotofobia kontzeptura eta hizkuntza-aurreiritzietara hurbilduko gara. Euskararen irakaskuntzari ere erreparatuko diogu, eta gaia euskaltegian lantzeko zenbait proposamen egingo ditugu.
Falta egiten badizu, irakurri falta(tu) gabe
- Didakteka
- Created: 3 November 2026
- Visits: 167
- Comments: 0
- Favorites: 1
Testu honek «falta» hitzak euskaraz dituen hainbat erabilera eta zehaztasun gramatikal azaltzen ditu. Alde batetik, izen gisa agertzen denean. Bestetik, «falta izan» aditz predikatuak eta «falta egin» lokuzioak zerbaiten beharrizana edo hutsunea gogorarazten digute. Halaber, «faltatu» aditzarekin gerta daitezkeen nahasteak argitzen dira, Azkenik, Euskaltzaindiaren gomendioak jasotzen dira, hala nola hitz-elkartuak bereiz idaztea eta «faltan bota» esapidearen ordez «falta nabaritu» edo antzekoak erabiltzea hobestea.
Erdal aurrizkiak eta ordainak: mono-, uni- eta -bakar
- Didakteka
- Created: 1 October 2026
- Visits: 315
- Comments: 0
- Favorites: 1
Testuak «mono-» eta «uni-» aurrizkiak zein «bakar» hitza aztertzen ditu euskararen ikuspegitik. Jatorri grekoa edo latindarra duten elementu horiek bakarra edo bakartasuna adierazten dute maileguetan eta arlo teknikoan. Horrez gain, euskarak kontzeptu bera adierazteko «bakar» eta «bakoitz» adjektiboak nola erabiltzen dituen erakusten da, izenaren eskuinean jarrita.
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan. Teoriatik praktikara
- Argitalpenak
- Created: 14 August 2026
- Visits: 488
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikuluak euskararen irakaskuntzan ahoskera eta, bereziki, prosodia sistematikoki lantzearen beharra aztertzen du. Egilearen arabera, alderdi horiek funtsezkoak dira komunikazio eraginkor eta naturala lortzeko, baina sarritan bigarren mailan geratu dira irakaskuntzan. HEOCaren, EEMBaren, EEMB LOaren eta Euskaltzaindiaren arauen argitan, prosodiaren lanketarako oinarri teorikoak, jarduera-proposamenak eta ebaluazio-irizpideak aurkeztuko dira A1etik C2ra.
Ondorio nagusia da prosodia ez dela berez eskuratzen: berariaz landu behar da, eta eguneroko irakaskuntza-jardueretan integratu, ikasleen ahozko gaitasuna eta komunikazioaren naturaltasuna hobetzeko.
"Aditzera eman" adierazpidearen azterketa
- Didakteka
- Created: 9 June 2026
- Visits: 526
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Aditzera eman" esapideak erabilera zabal eta finkatua du, bereziki erregistro zainduan. Aditz-predikatu konplexu honen izaera semantikoa, egitura morfosintaktikoa eta erabilera-esparru nagusiak aztertu ditugu, baita haren baliokideekin duen harremana argitzekoa ere.
Esanahi partekatuak
- Didakteka
- Created: 28 April 2026
- Visits: 562
- Comments: 0
- Favorites: 0
Lekua adierazteko zenbait (gune, alde, eremu, barruti/esparru, alor/soro…) ez dira guztiak sinonimoak, baizik eta eremu semantiko bereko unitate lexikalak, bakoitza bere ñabardura eta erabilera-testuinguru zehatzarekin.
Euskarazko komunikazio egokia: euskara idatziaren zuzentasuna
- Argitalpenak
- Created: 11 March 2026
- Visits: 928
- Comments: 0
- Favorites: 0
GOI institutuak doktoregaientzat antolatutako formazioen barruan, “Euskarazko komunikazio egokia: euskara idatziaren zuzentasuna” izeneko online ikastaroa antolatu zen 2025eko ekainaren 5etik 18ra. Izan ere, komunikazio akademikoan testu espezializatuak sortzen dira eta horrelakoek badituzte berezitasun batzuk; besteak beste, hizkuntzaren kode estandarra eta estilo zaindua erabili ohi dute. Gurean, euskara batuak ekarri du estandarra, eta, beraz, komunikazio zientifikoan sortzen diren testuen zuzentasuna bermatzeko Euskaltzaindiak eman dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologikoak, sintaktikoak, ortografikoak, onomastikoak, hiztegikoak) aplikatu behar dira.
Ikastaroaren helburu nagusiak hauek izan ziren: esparru akademikoan kalitatezko testuak sortzea; lan akademikoen ezaugarriak aintzat hartuta euskarazko komunikazio akademikoan euskara idatziaren zuzentasuna bermatzea eta sortzen diren testuak zuzenak, egokiak eta ulergarriak izatea.
Hasierako R-a duten maileguak eta bokal protetikoa: erabilera eta irizpideak
- Didakteka
- Created: 20 March 2026
- Visits: 580
- Comments: 0
- Favorites: 0
Euskaltzaindiaren irizpideei jarraituz, e mailegu zaharrak eta errotuak (hala nola erradio edo errugbi) bokal protetikoarekin idatzi eta ahoskatu behar dira Arau bera aplikatzen zaie euskal toponimoei eta pertsona-izenei. Aldiz, mailegu berrietan, termino zientifikoetan edota nazioarteko hitzetan (adibidez robot edo rock), bokala ez da gehitzen beti.







