Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
María Méndezek ELE-irakasleei zuzenduriko liburu bat argitaratu du, edozein hizkuntza-irakasleren jakingarri
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko martxoak 2
- Bisitak: 2083
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
María del Carmen Méndez Santos ELE-irakasleak (ELE: "gaztelania atzerriko hizkuntza gisa"-ren akronimoa, gaztelaniaz) alor horretan diharduten edo jardun nahi dutenei zuzenduriko liburu bat ondu du, askotariko 101 galderari bina orrialdean erantzunez: "101 preguntas para ser profe de ELE: Introducción a la lingüística aplicada para la enseñanza del español".
Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko otsailak 18
- Bisitak: 1550
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa plazaratu du Euskaltzaindiak, UZEIrekin elkarlanean.
GIELEren IV. Jardunaldiak udazkenean
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko otsailak 9
- Bisitak: 1569
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dituzte, EOI Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean, aurtengo irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Donostian HABErekiko lankidetzan 3. edizioa burutu ondoren, 2022ra atzeratu behar izan dute 2020rako aurreikusita zegoena. Prestatzen hasiak diren arren, lankidetzarako deia ere zabaldu dute eta horretarako online formulario bat eratu dute.
Europako Kontseiluaren ekimenak Europako Erreferentzia Marko Bateratua dela-eta
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko otsailak 2
- Bisitak: 2250
- Iruzkinak: 4
- Gogokoak: 1
Zenbait ekimen antolatu ditu eta antolatuko ditu Europako Kontseiluak Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta horren Liburu Osagarriaren inguruan, web-mintegiak eta Nazioarteko konferentziak besteak beste.
Josu Goikoetxea hil da
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko urtarrilak 24
- Bisitak: 2744
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Josu Goikoetxea Arrieta lankidea —Goiko— 65 urte zituela hil da 2022ko urtarrilaren 22an Mungian. Gabriel Aresti euskaltegian aritu zen irakasle; gero, HABEren sorreran parte hartu zuen 1981ean, eta harrezkero bertan lan egin du: Bilboko HABE euskaltegian, Ikuskatzailetzan, Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuan…
Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza (Perez Lizarralde, K., Azpeitia-Eizagirre, A., Ozaeta, A.)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko abenduak 1
- Bisitak: 2467
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Irakasleen prestakuntza gogoetatsuaz hausnartzeko, liburua argitaratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ikertzailek:
1. Perez Lizarralde, KarmeleMondragon Unibertsitatea
2. Azpeitia-Eizagirre, AgurtzaneMondragon Unibertsitatea
3. Ozaeta, ArantzazuMondragon Unibertsitatea
https://www.mondragon.edu/eu/-/irakasleen-prestakuntza-gogoetatsua-liburua.
Henrike Knörr bekak: 2021eko deialdia
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko azaroak 23
- Bisitak: 1797
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Henrike Knörr-en familiarekin adostuta, euskalari eta euskaltzale honen izena daraman beka sortu dute, euskararen erabilera Arabako lurralde historikoan ikergai duten lanak egiteko. Hala, 2021eko beken deialdia argitaratu da.
Zure hatz marka euskaraz!
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko azaroak 2
- Bisitak: 1487
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Zure hatz marka euskaraz!" kanpaina abian jarri berri du Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Kanpainaren helburua eremu digitalean euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako ardatz bi izango ditu: batetik, gazteek euskaraz sor dezaten bultzatzea; bestetik, euskaldunok erabiltzen ditugun gailuak euskaraz konfiguratzeko deia egitea.







