Didakteka
"Euskararen herria ehuntzen" unitate didaktikoa sarean
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1700
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHI) eta Euskaltzaindiak gazteen artean euskararen inguruko hausnarketa bultzatzeko unitate didaktiko digitala sortu dute: Euskararen Herria Ehuntzen.
Akademiaren mendeurreneko (1919-2019) egitasmoen azken emaitza da unitate didaktikoa, eta Euskal Herriko ikastetxe guztiei zabaldu zaie. Iragan irailaren 21ean egin zuten materialaren aurkezpen telematikoa EAEko ikastetxe guztientzat.
Unitate didaktiko honetan, ikasleek erronka bati egin beharko diote aurre, azken emaitza ekintza komunikatibo jakin batzuk izango dituena. Zehazki, Euskaltzaindiak XXI. mendeko hiztunei egindako galdera honi erantzun beharko diote: zer ekarpen egin diezaioke gutako bakoitzak egoera gutxituan den euskarari?
Helburu didaktikoak Heziberrik batxilergorako indarrean duen dekretuan oinarriturik erabaki dira, eta azken ekintza komunikatiboak ebaluatzeko Europako Erreferentzia Marko Bateratuak (EEMB) C1 mailarako finkatutako irizpideak hartu dira kontuan.