Didakteka
Henrike Knörr bekak: 2021eko deialdia
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1089
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Henrike Knörr-en familiarekin adostuta, euskalari eta euskaltzale honen izena daraman beka sortu dute, euskararen erabilera Arabako lurralde historikoan ikergai duten lanak egiteko. Hala, 2021eko beken deialdia argitaratu da 2021eko azaroaren 22ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean.
Guztira, bi lan aukeratuko dira, eta bakoitzari 2.000 euro esleituko zaio. Beken ikerketa-gai nagusia euskararen erabilera izanik, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, nahiz eta bestelako ikerketa-lan monografikoak nahiz gradu-amaierako lanen proiektuak ere onartuko diren; betiere, proiektua unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu beharko du.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 15era arte izango da.
Bide presentziala zein elektronikoa erabil daiteke deialdi honetako izapideak burutzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.
Hiru adituk osatutako Balorazio Batzorde batek aztertuko ditu eskaerak, eta elkarrizketa
pertsonalak egitera deitu ahal izango ditu interesdun guztiak edo
batzuk. Batzordeak ez baditu egokitzat jotzen bekak eskuratu nahi
dituzten eskatzaileen profilak eta proiektuak, 2021eko zuzkidura
ekonomikoak ez ematea proposa dezake, eta Batzordeak bekak eman gabe utzi ahal izango ditu.
Irudia: Joxe Aranzabal. CC BY-SA 4.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=71176774