Didakteka
"Marco común europeo. Volumen complementario" argitalpena
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Gakoak:
- Bisitak: 777
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
“Marco común europeo de referencia para las lenguas: aprendizaje, enseñanza, evaluación. Volumen complementario” argitalpena plazaratu berri du Cervantes institutuak, alegia, "Common European Framework of Reference for Languages: learning, teaching, assessment – Companion volume" edo “Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria”. Paperezko argitalpenaz gain, sarean ere badago Centro Virtual Cervantes webgunean. 2021eko irailaren bukaeran egin dute aurkezpena eta saio hartako bideoa ere ikusgai dago
Duela hogei urte, hau da, 2001ean, kaleratu zuen Europako Kontseiluak "Markoa"; urte bete beranduago argitaratu zen gaztelaniazko itzulpena. 2005ekoa da, berriz, euskarazko bertsioa. Zedarritutako marko kontzeptualak indarrean dirauen arren, 2001ekoa eguneratzeko asmoz 2018an behin-behinean eta 2020an behin betiko bertsioan plazaratu da aipatutako liburu osagarria.
Laster izango dugu eskuartean euskaraz "Companion Volume" delakoa. Bien bitartean, ezagutzarako hedapenerako bidea ireki du HABEk, besteak beste, e-Hizpiden argitara emandako artikuluen bidez, Neus Figuerasek idatzitako "Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: laburpen txiki bat eta irakaskuntzan eta ebaluazioan izan dezakeen eragina" besteak beste , bitartekotzari buruzko eduki zein ikastaroak… Aipagarria da gurean arlo horietan aritu denetako aditu bat, Adolfo Sánchez Cuadrado, gaztelaniazkoaren itzultzaileetako bat ere izan dela.
Erreferentziak
- Common European Framework of Reference for Languages (CEFR) webgunea
- Instituto Cervantes. Centro Virtual Cervantes webgunea